Hitzapasa berrituta
Azkenaldian, Hitzapasaren txokoa aldatu nahian nenbilen, baina egitekoen zerrenda luzean beti zegoela zerbait aurretik, eta atzeratu eta atzeratu ere banenbilen. Kontua da, gunea sortu nuenean, portadan azken HitzaPasa eta gutxi gehiago sartzea bururatu zitzaidala estetika kontuengatik; antza denez, jokatzera sartzen zen oro, baina, despistatu samar ibiltzen zen minimalismo horretan murgilduta, eta askok idatzi didate galdetuz ea beste Hitzapasak non dauden eta horrelakoak.
Horiek horrela, txantiloia aldatu eta estekak modu arruntagoan ipini ditut, irisgarritasunaren izenean; beraz, gaurtik aurrera, ondorengo itxura izango du guneak:
Azpimarragarriena:
- Hitzapasa guztiak: goialdean dagoen esteka sakatuta, orain arte sortutako Hitzapasa guztiak orrialde bakar batean topatu ahal izango dituzue (orokorrak zein tematikoak).
- Atalak: sail honetan Hitzapasak zailtasunaren arabera antolatuta topatuko dituzue:
- 1. urratsa: erraza
- 2. urratsa: tarteko maila
- 3. urratsa: zaila edo oso zaila
- Adi!: atal honetan azken berrikuntzak sartzen joango naiz. Oraintxe bertan bidali zeurea izeneko formulario bat topatuko duzue. Hori beteta bidaliz gero, zuen gustuko Hitzapasa pertsonalizatua sortuko dizuet (gai zehatz baten ingurukoa edo dena delakoa).
Egin dezakedan beste zerbait bururatzen bazaizue, bota lasai. oraingoz, hementxe uzten dizuet sortutako azkena. Hirugarren urratsekoa da; beraz, zaila. Ea, ba, bakarren bat asmatzen duzuen… 😉
HP 3-10 html | HP 3-10 swf |
[…] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi. Maite Goñi said: [hitzapasa] Hitzapasa berrituta http://bit.ly/eBYeJf […]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (208.74.66.43) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.
Maite, dantzari buruzko hitzapasa bat egiten hasi naiz formularioan baina zalantza bat dut. Definizioak sartzen ari naiz laukietan, baina asmatu beharreko hitzak, alegia, erantzunak, non jarri behar ditut?
Aupa, Oier!! Ze ondo!!! Bada, oraintxe konturatu naiz formularioa gaizki diseinatu dudala, gero aldatuko dut, baina, bitartean, definizioarekin batera eman, mesedez (amaieran, parentesi artean). Gauzatxo pare bat: hitza hiztegian azaltzen den bezala ematea komeni da (artikulurik gabe) eta erantzun bat baino gehiago badago, eman guztiak. Milioi bat esker eta zure hitzapasaren zain geratzen naiz. 🙂
Konforme! Eskerrikasko!
[…] hauetan hartu dut tartetxo bat Hitzapasa jokoaren gunea berritzeko. Hitzapasan bertan azaldu dudan bezala, bere garaian, politagoa-edo zelako, txantiloi berezi samarra hautatu nuen eta, maiz, […]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (75.119.214.203) doesn’t match the comment’s URL host IP (75.119.209.178) and so is spam.
[…] hauetan hartu dut tartetxo bat Hitzapasa jokoaren gunea berritzeko. Hitzapasan bertan azaldu dudan bezala, bere garaian, politagoa-edo zelako, txantiloi berezi samarra hautatu nuen eta, maiz, […]
[…] hauetan hartu dut tartetxo bat Hitzapasa jokoaren gunea berritzeko. Hitzapasan bertan azaldu dudan bezala, bere garaian, politagoa-edo zelako, txantiloi berezi samarra hautatu nuen eta, maiz, […]