Idazlana ariketan dossier eran bi gai eskaintzen dira, azterketariak bat aukera dezan: gaiari eustea, zuzentasuna, hizkuntza-aberastasuna eta kohesioa neurtzen dira; Idazlanaren nota bi zatitan banatzen da: orokorra eta ortografiari dagokiona. Azterketariak hirurehun hitz idatzi behar ditu, gutxienez. Hona hemen nota orokorra jartzeko erabiltzen den puntuazioa:
-
Edukia. (0-7 puntu). Honetan adierazia kalifikatzen da, hots, garatzeko eskainitako gaia zein neurritan osatu den:
-
Gaiarekin lotura duten/ez duten alderdien garapena.
-
Argudio eta adibide ugari/gutxi.
-
Gutxieneko hitz-kopurua.
-
-
Moldea. (0-8 puntu). Adierazpena kalifikatzen da, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:
-
Egitura aberatsak/sinpleak.
-
Lexiko zehatza eta adierazkorra/desegokia edo urria.
-
Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
-
Idazlanaren egituraketa orokorra, paragrafoen antolamendua.
-
-
Zuzentasuna. (0-10 puntu). Hizkuntza-akats nabarmenen araberako kalifikazioa, hots, joskerazko zuzentasunarena:
-
Deklinabidean: kasu atzizkien erabilera zuzena/okerra.
-
Aditz mailakoa.
-
Perpausen egituraketa.
-
-
Hiru alderdi hauetakoren batean nabarmenki huts eginez gero edota, oro har, hiruretan maila kaxkarra erakutsiz gero, Idazlana ez da gainditutzat ematen eta, hortaz, 15 puntutik beherako kalifikazioa jartzen da; zenbat eta okerrago hainbat eta puntu gutxiago. Gehienez, beraz, 25 puntu lor daitezke ariketa honetan. Horren barruan 5 puntu, gehienez, ortografiagatik. Ortografiari dagokionez, hona hemen idaztarauei dagokien nota jartzeko irizpideak.
Puntuak | |
5 | Ortografia aldetik oso ondo |
3-4 | Akats ez oso larriak |
1-2 | Garrantzi handikoak |
0,01-0,99 | Oinarri-oinarrizkoak/garrantzi handikoak ugari; gainditu gabea. |
0 | Ez agertua |
No comments yet.