H duten hitzak


Jatorria: Euskal Gramatika Osoa, Ilari eta Entzi Zubiri (86-89. orr.)

H letra daramate:

  • Bokalez hasten diren zenbakiek h dute hasieran: hamar, hogei, hamahiru, hiru
    Salbuespena: ehun.
  • Erakusleek h dute hasieran: hau, hori, hura, hauekin, horiengana, horixe
    Salbuespena: haiek erakuslearen indargarriak (eurek, eurei, eurentzat…).
  • Aditzetan, hi pertsonari dagozkion formetan: hator, henbilen, haiz
  • Banakako hitzak:
    • Hitz hasieran: hitz, hitzarmen, hotz, hasi, hobari, herri, hartu, hartzekodun, harpidetu, heldu, helbide, helburu, huts… (baina arrisku…).
    • Bokalen artean eta diptongo eta bokal artean: ohitura, ehun, oihal, aho, lehiaketa, leiho, oihartzun, ohiko, ohar, ahal, aholkularitza, bahitu, bihurtu, behe… (baina goi, ziur, ziurtagiri,…)

H letra galduko dute:

  • Kontsonante ostean EZ da sekula “H” letra idatziko. Honako grafiak, beraz, okerrak dira: *hilhotz, *zuthabe, *hilherri… Hala ere, salbuespen gisa, zenbait izen berezitan eta mailegu berrietan ager daiteke: Atharratze, Ainhoa, anhidrido, inhalatu, inhibitu…
  • Oro har, hitz elkartuek “H”a gordetzen dute. Adibidez: hilerri, hilobi… Hala ere, hegoaldeko hitzak direnean eta usadioan “H” gabe erabili badira, “H” gabe jaso dira batuan. Adibidez: ilargi (hil+argi), urteurren (urte+hurren), ertzain (herri+zain)… Hau dela eta, zerrendan “H”a galdu duten hitzak jaso dira.

 

Jarraian eskaintzen den zerrenda alfabetikoki ordenatuta aurkezten da, baina “H” letra kontuan hartu gabe, zalantzazko hitzen bilaketa errazteko. Zerrendan, “H”rik izan ez arren, nahasbide izaten diren zenbait hitz ere jaso dira. Ohiko akatsak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

ahabi (fruituta) harresi eri hodi
ahago (belarra) harri herio ohe
ahaide harritu heriotza hogei
ahaire (doinua) harro herra (gorrotoa) ohi
ahal harrobi herratu (bidea galdu) oihal
ahalegin hartu herren oihan
ahalik eta hartz errenkada oihartzun
ahalke haserre herrestatu oinarri
ahalmen haserretu herri ohitu
ahamen hasi erronka (desafioa) ohitura
ahantzi hasiera herronka (maila) oihu
ahari (ardiaren arra) aska hertsi onartu
aharrausi hasperen ertzain hondamendi
ahate (hegaztia) hastapen hesi hondar
haatik astelehen heste ondare
ahaztu hats (arnasa) estu hondartza
habaila hatz (atzamarra) ehun hondatu
abaildu atzamar heze onddo (perretxikoa)
habe atzapar hezi ondo
habia atzazal hezur hondo (behealdea)
abil (trebe) atzeman gehiago ontza (neurria)
habil (ibili) hau gehiegi hontza (hegaztia)
adin hauen (erakuslea) gehien ohol
adina auhen (atsekabearen adierazpena) gehitu ola
aditu aukera gihar ohore
ageri aukeratu hi hor
hagin ahul ihar horail
agiri ahuntz ihardetsi orbel
hagitz ahur (eskuaren barnealdea) iaz horditu
ai! (harridura) haur (ume) ibai hori
ahi (esne-orea) hausnartu ihes egin horma
aihen (landarea) hauspo ihesi hornitu
aienatu (uxatu) hautatu ihi (belarra) horrela
hain hauts hil orri
hainbat hautsi hilabete orrialde
hainbeste auzi ilargi ortu
aintza auzo hilarri hortz
aintzakotzat azaro ildo ospatu
aintzat hazi hildura ospe
aihotz hazka egin ile ospel
aire (arnastekoa) azkazal hileko ospitale
ahitu azkura hilerri ostatu
haitz azpil hilobi hosto
haitzulo aztarna iltze (punta) ostu
aitzin aztura (ohitura) inauteri hotel
aitzur bahe hiri hots
haize bahi irin hots egin
aizkora bahitu hiru otsein (morroi)
ahizpa behar hirurehun hotz
aizto behatu hirurogei ozta-ozta
aizturrak (artazi handiak) behatz historia saguzar
al (galde-partikula) behe istorio (kontakizun) saihestu
ala (edo) behi hits (tristea) saihets
hala(honela, horrela) behiala itxi sehaska
alabaina behin hitz sehi (neskame)
halaber behintzat hizkuntza seiehun
altxa (jaiki) behor jardun suhar (izaera gartsukoa)
haltz (zuhaitza berehala lahar (sasia) suhi
hamahiru berrehun lar (gehiegi) txahal
hamar bihar laurehun uharte
han biharamun laurogei uhin
handi bihi lehen ukitu
hanka bihotz lehendakari umil
hanpatu bihurri lehenengo umore
antsi bihurtu lehertu hunkitu
antzeman bizpahiru lehia huntz
aho bostehun leihatila uholde
aholkatu deiadar lehiatu ur (edatekoa)
aholku dohain leiho hur (fruitua)
ahots (boza) hebaindu lehoi hura
ahotz (lastoa) hedatu lehor hurbil
ar (? eme) hede leun hurren
har (intsektu) hegal liho urrun
hara (hona) hegan lohi urteurren
haragi hegats mahai hustu
aran (fruta) hegaz mahats huts
haran (ibarra) hegazkin mauka xahu
harantz (norantz) hegazti mea xehatu
arantza (landareen ziria) hegi (ertza) mehatxatu xehe
arazo egia (? gezurra) mehatxu zahagi
arbel hego mehar zahar
area (superfiziea) hein mehe zahartu
harea (hondarra) ehiza mihi zahato
hargatik heldu mihise zehar
ari (jardun) hemen mihura zehar-galdera
hari (jostekoa) hemeretzi nahasi zeharkatu
harik eta eho nahastu zeharo
haritz ehortzi nahi zehatz
harkaitz herabe nahiz zehaztu
aro (garaia) herabeti nehor zio (arrazoia)
haro (ahots-zarata) erail ohar zio (gantza)
arotz erbeste ohartu ziur
harpa herdoil hobe zohi
arra (ahurra) herdoildu hoben (bekatu) zuhaitz
arrabio (animalia) heren hobi zuhur
harrapatu herenegun hodei
No comments yet.

Utzi erantzuna

-->