Erabilera makurrak eta erdarakadak
Iturria: Hiru.com
Euskaldunok, beste hizkuntzetako hiztunek bezalaxe akatsak egiten ditugu hizkuntza erabiltzen dugunean. Batzuk ezjakintasunez, beste batzuk utzikeriaz. Euskararen kasuan hainbat faktorek akatsak egiteko arriskua handitzen du: hizkuntza berandu eta partez bakarrik arautu izanak, denbora laburrean euskaldun berri asko egin direlako, euskara luzaro baztertuta egon delako eskolatik, komunikabideetatik eta gizarteko erabilera formalenetatik, etab.
Hona hemen sarri samar egiten diren akats batzuk :
Perpausak
Akastuna
|
Egokia
|
Ote partikula ez erabiltzea:
*Nork jakinen du hori? |
Nork jakinen ote du hori? |
Noski hitza behar ez denean erabiltzea:
*Noski baietz! |
Bai horixe! Jakina! |
Harridurazko esaldiak:
*Zein polita da! |
Zein polita den! |
Galdegaiaren erabilera okerra:
*Koldo dago? |
Koldo hor al dago? |
Izenen erabilera
Akastuna
|
Egokia
|
Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak:
*Hotz asko egiten zuen. |
Hotz handia egiten zuen. |
Generoa erabiltzea euskaraz:
*Aitonen etxera joan da |
Aitona-amonen etxera joan da |
Izenordainen erabilera
Akastuna
|
Egokia
|
Izenordain indartuak:
*Ni pertsonalki joanen naiz. |
Ni neu joanen naiz. |
Izenordain zehaztugabeak:
Nor etorri da? *Inor. |
Nor etorri da? Inor ez |
Bihurkari gaiztoak:
*Ez naiz ikusten lan horretan |
Ez dut nire burua ikusten lan horretan |
Elkarkari gaiztoak:
*Elkar bazkaldu dugu |
Elkarrekin bazkaldu dugu |
Determinatzaileen erabilera
Akastuna
|
Egokia
|
Artikulurik ez erabiltzea:
*Lizarrako udal |
Lizarrako udala |
Bera eta berdina nahastea:
*Irakasle berdina dute. |
Irakasle bera dute. |
Artikuluaren ordez bat zenbatzailea erabiltzea:
*Ideia on bat izan duzu. |
Ideia ona izan duzu. |
-ko atzizkiaren ordez -tako erabiltzea:
*Zazpi kilotako legatza |
Zazpi kiloko legatza. |
Kiroletako emaitzak:
*Lau-hiru galdu zuten |
Lau eta hiru galdu zuten |
Beste bat erabili ordez berri bat erabiltzea:
*Lagun berri bat dator. |
Beste lagun bat dator |
Izenondoen erabilera
Akastuna
|
Egokia
|
Kokagune desegokia:
*Nazional hizkuntza |
Hizkuntza nazionala. |
Hoberen ordez hobeago erabiltzea:
*Nirea zurea baino hobeagoa da. |
Nirea zurea baino hobea da. |
Aditzaren erabilera
Akastuna
|
Egokia
|
Aditz-partizipioa aditzondo gisa erabiltzea:
*Ateak itxitak daude. |
Ateak itxita daude. |
Gerundioaren erabilera:
*Hitz egiten irabazi zuen. |
Hitz eginez irabazi zuen. |
Aspektuaren erabilera:
*Orain zer egiten duzu? |
Orain zer egiten ari zara? |
Deklinabidearen erabilera
Akastuna
|
Egokia
|
A itsatsia ez errespetatzea:
*Gauz bat. |
Gauza bat. |
Mugagabea erabili ordez mugatua erabiltzea:
*Zein etxean egon zara?. |
Zein etxetan egon zara? |
Ergatiboa:
*Ni hori irakurri dut. |
Nik hori irakurri dut. |
-arte eta -raino nahastea:
*Etxerarte lagunduko dizut |
*Etxeraino lagunduko dizut |
Partitiboa:
*Ez dut astia. |
Ez dut astirik. |
No comments yet.