EHUko Azpidazkitik hartua:
ERDARAKADAK
Hizkuntza guztiek egin behar dute egoera berrietara egokitzeko ahalegina, hizkuntza txiki nahiz handi izan. Denek egin behar dute aldaketa, biziko badira. Bide horretan dugu euskara, baina gure herria txikia da; eta gainera, hizkuntza handi biren aldamenean bizi da. Txikia eta makala delako euskara, eta handiak eta indartsuak, berriz, frantsesa eta gaztelania askotan erabiltzen ditugu gure hizkuntzak propio ez dituen hainbat hitz edota esamolde.
Eguneroko jarioan asko dira erabiltzen ditugun erdarakadak, bai ahozko komunikazioan, baita idatzizkoan ere. Eskuliburu honen “Idaztean” atalean, estiloan, horietako batzuen azalpena duzu
(Estiloa) baina hona hemen baliagarri izango duzun hitz zein esamolde batzuen zerrenda:
ERDARAKADA
|
HOBETO
|
Langileak adostasunera heldu ziren | Langileak ados jarri ziren |
Antitabako kanpaina indartu dute bulegoan | Tabakoaren aurkako kanpaina indartu dute bulegoan |
Bere erantzunak arreta deitu zidan | Bere erantzunak atentzioa eman zidan |
Gaizki aurkitzen da | Gaizki dago |
Guggenheim museoa Bilbon aurkitzen da | Guggenheim museoa Bilbon dago |
Bilboko biztanleriak behera egin badu, Gasteizkoak gora | Bilboko biztanleriak behera egin du; Gasteizkoak, berriz, gora |
Emaitza baikorra lortu genuen bileran | Emaitza ona/Emaitza positiboa/Emaitza itxaropentsua lortu genuen bileran |
Bakoitzak ikus dezala zer egin | Norberak ikus dezala zer egin |
Baldintza txarrean | Egoera txarrean/Txarto |
Baimen bat behar da | Baimena behar da |
Oso liburu eder bat irakurri du | Oso liburu ederra irakurri dut |
Inozo batzuk zarete | Inozo hutsak/Inozo galantak zarete |
Orain ezin dut hitz egin eta beranduago deituko dizut | Orain ezin dut eta geroago deituko dizut |
Konortea berreskuratu zuen | Bere onera etorri zen |
Proposamen berri bat egin digute | Beste proposamen bat egin digute |
Beste egunean hitz egin zuen jardunaldietan | Lehengo egunean hitz egin zuen jardunaldietan |
Irakasle bezala aritu zen | Irakasle aritu zen |
Sorginak printzea igel batean bihurtu zuen | Sorginak printzea igel bihurtu zuen |
Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak | Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak |
Kargutik bota dute | Kargutik kendu dute |
Siesta ederra bota dugu arratsaldean | Siestaederra egin dugu arratsaldean |
Bi itsasontzi desagertu dira | Bi itsasontzi galdu dira |
Etxetik desagertu da | Etxetik falta da |
Hizkuntza asko desagertu dira munduan | Hizkuntza asko galdu dira munduan |
Alderdi desberdinak bat etorri ziren | Alderdi guztiak/Alderdiak bat etorri ziren |
Formatu desberdinetan aurkeztu zuten | Hainbat formatutan aurkeztu zuten |
Diru-kopuru handia biltzea espero dute diputazioek aurtengo errenta?aitorpenean | Dirutza handia biltzea espero dute diputazioek aurtengo errenta?aitorpenean |
Irteteari ekin zion | Irten (egin) zen |
Erdi-erdian jotzen dudala | Erdi-erdian jo baietz! |
Goazen azkar, berandu dela | Goazen azkar, berandu da eta |
Arazo hori hamasei urteko gazteen artean ematen da | Arazo hori hamasei urteko gazteen artean gertatzen da |
Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman dira | Futbol-txapelketaren azken jardunaldian sei berdinketa gertatu/jazo/izan dira |
Ardura hori daraman epailea | Horretaz arduratzen den epailea/Ardura hori duen epailea |
Sarrikora daraman bidea berritzen ari dira | Sarrikoko bidea/Sarrikora doan bidea berritzen ari dira |
Gobernuak daraman politika | Gobernuaren politika/Gobernuak duen politika |
Ondo eramaten gara | Ondo konpontzen gara |
Epaiak aurreikuspenei erantzun die | Epaiak espero zenaeman du |
Errudunari espedienteazabalduko zaio | Errudunari espedienteaegingo zaio |
Ingelesa ezagutzen du | Badaki ingelesez |
Langabeziak jaitsiera garrantzitsua ezagutu du | Langabeziak behera egin du nabarmen |
Ezagutzera eman diot datorren astean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea | Aditzera emandiot datorren estean amaituko dela eskabidea aurkezteko epea |
Istripu garrantzitsu bat gertatu zen | Istripu larri bat gertatu zen |
Gaurkoan lehendakaria Madrilera joango da | Gaur lehendakaria Madrilera joango da |
Esne berezi horien salmenta botiketan gauzatzen da | Esne berezi hori botiketan saltzen da |
Funtzionarioen gehiengoak baiezko botoa eman du | Funtzionario gehienek baiezkoa eman dute |
Alkandora hori oso ondo geratzen zaizu | Alkandora horrek oso ondo ematen dizu |
Bost langile hilik gertatu dira | Bost langile hil dira |
Lanean hasteko gogoak dauzkat | Lanean hasteko gogoa daukat |
Aurkezpenarekin hasiko gara | Aurkezpena egiten hasiko gara/Aurkezpena egingo dugu |
Hortik dabil Patxi? | Patxi hor (al) dago/da? |
Sailburuaren erantzunak irakurketa bikoitza du | Sailburuaren erantzuna bi aldetatik azter daiteke |
Herri horretan etxe isolatu batzuk baino ez daude | Herri horretan etxe bakan batzuk baino ez daude |
Baimenak behin?behineko izaera izango du | Baimena behin-behinekoa izango da |
Izaera publikoko erakundeak | Erakunde publikoak |
EPSV izenez ezagutzen direnak | EPSV deritzenak/EPSV esaten zaienak |
Administratzaileak jakitera eman duenez… | Administratzaileak aditzera eman duenez… |
Bazkaldu eta gero jarraitukodute bilerarekin | Bazkaldu eta gero jarraituko dute bilera |
Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk jasan ditu | Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk izan ditu |
Zein paper jokatu behar duzu bilera horretan? | Zein da zure eginkizuna bilera horretan? |
Akats larriak egiten diren kasuetan ez da azterketa zuzentzen jarraituko | Akats larriak egiten direnean ez da azterketa zuzentzen jarraituko |
Kasu horrek ez du eraginik izango lanpostu?banaketan | Auzigai horrek ez du eraginik izango lanpostu banaketan |
Kasu horretan oraindik ez dute lekukoek deklaratu | Auzi horretan oraindik ez dute lekukoek deklaratu |
Titularrarengaixotasunaren kasuan, ordezkoa jarriko da haren tokian | Titularra gaixorik badago, ordezkoa jarriko da haren tokian |
Arazoa sakonki aztertu behar da | Arazoa sakonaztertu behar da |
Teorikoki erabakia zuzena da, baina praktikan ez | Teorian erabakia zuzena da, baina praktikan ez |
Asteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non kokatu | Asteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non jarri/eseri |
Unibertsitateko behin-behineko langileen kolektiboak oposizioetarako deialdia egiteko eskatu du | Unibertsitateko behin-behineko langileek oposizioterako deialdia egiteko eskatu dute |
Zurekin konparatuta gaztea da | Zurealdean gaztea zen |
Udal-zerbitzu teknikoen luzatutako txosten teknikoan jasotzen dira baldintza guztiak | Udal-zerbitzu teknikoek egindako txosten teknikoan jasotzen dira baldintza guztiak |
Arazoak prozesu luzea dauka | Arazoak luze joko du |
Zuzendari-mailako bilera izan zen ostegunean | Zuzendarien bilera izan zen ostegunean |
Bere iritzia lehengoan mantendu du | Lehengo iritziari eutsi dio/Eutsi egin dio bere iritziari |
Lehendakariak elkarrizketak mantendu zituen alderdi guztiekin | Lehendakariak elkarrizketak izan zituen alderdi guztiekin |
Nola edo hala mantendu zuen oreka | Nola edo hala gorde zuen oreka |
Oso ondo menderatzen du euskara | Oso ondo daki euskaraz/Oso ondo hitz egiten du euskaraz |
Pena merezi du lanean saiatzea, gauzak txukun egiteko | Merezi du lanean saiatzea, gauzak txukun egiteko |
Mila bider esan nion lana garaiz amaitzeko | Hamaika bider/Hamaikatxotan/Makina bat aldiz esan nion lana garaiz amaitzeko |
Min egin naiz orkatiletan | Min hartu dut orkatiletan |
Erakundearen ordezkari moduan joan zen | Erakundearen ordezkari joan zen |
Idazkariarekin telefonoz hitz egiten nengoela, deia moztu egin zen | Idazkariarekin telefonoz hitz egiten ari nintzela, deia eten egin zen |
Leioarako bidea moztu egin behar izan dute | Leioarako bidea itxi egin behar izan dute |
Gure fakultatean argi-indarra moztu egin zutenez ezin izan genuen lana bukatu | Gure fakultatean argi-indarra kendu egin zutenez, ezin izan genuen lana bukatu |
Teknikarion zeregina gomendioak ematera mugatzen da | Teknikarion zeregina gomendioak ematea da/ematea besterik ez da |
Kultur munduari emandako diru-laguntzak | Kulturari emandako diru-laguntzak |
Garbitzaileak greba gogor batean murgildu dira | Garbitzaileak greba gogorra egiten ari dira |
Sindikatuak negoziazioetan murgildurik daude | Sindikatuak buru-belarri ari dira negoziatzen |
Herriko jaietan murgilduta gaude | Herriko jaiak bete-betean ospatzen ari gara |
Hori da unibertsitateko eraikin nagusiena | Hori da Unibertsitateko eraikin nagusia |
Neurri politikoak hartu beharko dituzte | Erabaki politikoak hartu beharko dituzte |
Lau metro neurtzen ditu | Lau metro luze da/Lau metroko luzera dauka |
Zenbat neurtzen du mahai honek? | Zer neurri du mahai honek?/Zein da mahai honen neurria? |
Nire amarekin joan naiz udaletxera | Amarekin joan naiz udaletxera |
Niretzat, emaitzak ez dira hain onak | Nire ustez, emaitzak ez dira hain onak |
Gobernutik ekonomiaren garapena lortu nahi da | Gobernuak ekonomiaren garapena lortu nahi du |
Idazkari berria bulegotik ikusi dut gaur goizean | Idazkari berria bulegoan ikusi dut gaur goizean |
Zuzendaria Madriletik dabil | Zuzendaria Madrilen dabil |
Arau-hauste larri bat osatzen du | Arau-hauste larria da |
Sindikatuak enplegu osoa eskatzen du | Sindikatuak guztiontzako enplegua eskatzen du |
Terminologiari buruzko jardunaldia bihar ospatuko da | Terminologiari buruzko jardunaldia bihar izango da |
Arkitektoak kontu horretan jokatzen duen papera | Arkitektoak kontu horretan duen zeregina |
Pertsonalki joango naiz | Ni neu joango naiz |
Gure asmoa planteatu diegu | Gure asmoa adierazi/azadu diegu |
Bere egitasmoak porrota ezagutu zuen hasiera?hasieratik | Bere egitasmoak porrot egin zuen hasiera?hasieratik |
Posible da errektorea ere etortzea | Baliteke errektorea ere etortzea/Litekeena da errektorea ereetortzea |
Irabazteko posibilitate asko du | Irabazteko aukera ederra du |
Arazo puntualak sortu dira | Unean uneko arazoak sortu dira |
Gai puntual batzuk eztabaidatu ziren bileran | Gai jakin batzuk eztabaidatu ziren bileran |
Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan | Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan |
Lau hildako suertatu dira | Lau hildako izan/gertatu dira |
Horrek amaiera suposatuko du | Hori amaiera izango da/Horrek amaiera ekarriko du |
Suposa dezagun gaur datorrela | Demagun/Jo dezagun gaur datorrela |
Suposatzen dut etxean egongo dela | Uste dut etxean egongo dela |
Tropeletik ihes egin zuen helmugatik bi kilometrora harrapatua izateko | Tropeletik ihes egin zuen, eta helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten |
Orain ezin dut hitz egin, eta gero deitzen dizut | Orain ezin dut hitz egin, eta gero deituko dizut |
Joaten gara zerbait erostera? | Joango (al) gara zerbait erostera? |
Berandu etortzea huts larri dela ulertukoda | Berandu etortzea huts larritzat joko da |
Bilera igandean egokitzen bada, astelehenean egin behar dela ulertuko da | Bilera igandean egokitzen bada, horrek esan nahi du astelehenean egin behar dela |
Ez ibili adarretatik eta zentratu zaitez | Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira |
Zaharren zentroa irailean zabalduko dute | Zaharren egoitza/Zaharren etxea irailean zabalduko dute |
Pirataz mozorrotuta etorri zen festara | Pirata jantzita etorri zen festara |
Irakaslearen zorionak dira | Irakaslearen urtebetetzea da |
Botanika?ikasleei zuzendutako ikastaroa | Botanika?ikasleentzako ikastaroa |
Telegrama zuzendu zion | Telegrama bidali zion |
Hiztegi Batuko ZENBAIT HITZ
Maite Goñi (euskaljakintza)
No comments yet.