Dakizuen bezala, Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitate publikoan hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.
Zorionez edo zoritxarrez, aurtengo Hautaprobak izkinaren bueltan dira! Hainbeste kezka, buruhauste, urduritasun, larrialdi eta estura sorrarazten dizkiguten azterketak hementxe dira bihar hasi eta ekainaren 8ra bitartean. Euskarako proba, bihar izango da. Euskaljakintza ez dabilenez oso fin (ikasturte amaieran ekingo diot berritzeari), hementxe ipiniko dut azken errepasoa egiteko behar duzuen guztia. Osorik hautaproba prestatzeko gunea ikusteko: EUSKARA HAUTAPROBA.
GAITASUNAK
Proba honetan, irakurmena eta idazmena izango dira helburuen lorpena neurtzeko baliabideak. Honako gaitasunak bermatu nahi ditu:
- Ikasleak testu argiak eta zehatzak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.
- Ikaslea gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, kulturaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.
- Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake ikasleak. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.
Probaren ezaugarriei (idatzizko ulermena, idazmena, hiztegia, zuzentasun gramatikala, ortografia, koherentzia eta kohesioa) buruz gehiago jakiteko:
Bi eredu izango dituzue aukeran:
ATALEZ ATALEKO BERRIKUSTEA:
ULERMENA
AHOLKUAK |
||
Erantzuten hasi aurretik | ||
Gutxienez bi irakurketa egin: bizkorra eta arretatsua. | ||
Ulertzen ez dituzun hitzak azpimarratu edo markatu. | ||
Testuko informazioa aztertu eta alboan labur-labur egilea zertaz mintzatzen den ipini. | ||
Ulermen galderak irakurri eta erantzuna non egon daitekeen begiratu. | ||
Testua eta galderak ondo ulertu dituzula egiaztatu. | ||
Erantzuna idatzi aurretik, bi aldiz pentsatu. | ||
Erantzutean | ||
Galdegaia zaindu. | ||
Erantzun zuzena ematen ez bada, inferitu. | ||
Galderaren erantzun osoa eman, hau da, galderari zuzenean erantzuten dioten datu guztiak biltzeko ahalegina egin. | ||
Balorazioak saihestu. | ||
Erantzun ondoren | ||
Idatzitakoa berrirakurri eta, hala behar izan denean, aldaketak egin. |
GAIA ETA LABURPENA
GAIA
AHOLKUAK
1. Asmatutako gaiak testuaren muina jasotzen du, alferreko elementurik gabe. | ||
2. Esanguratsua izateko, gaiari ez zaio elementu garrantzitsurik falta. | ||
3. Ulergarria da. | ||
4. Irakurri ez duenak testuaren zentzua atzemango du gai honi esker. | ||
5. Ez hartu irudi edo metaforarik gaitzat. | ||
6. Luzera egokia du: ahalik eta hitz gutxien erabili. |
LABURPENA
1. Argi eta garbi adierazi gai nagusia zein den. | ||
2. Funtsezko ideia guztiak jaso. | ||
3. Hari nagusiarekin zerikusirik ez dutenean, osagarri, adibide eta txikikeria guztiak baztertu. | ||
4. Zehatz egituratu testua, zeure erara, artikuluaren ordena orpoz orpo jarraitu gabe. | ||
5. Ez ezer errepikatu. | ||
6. Ideia eta paragrafoak ongi uztartu. | ||
7. Lotura hizkiak (hala ere; hau da; adibidez; beraz…) erabili testuari kohesioa emateko. | ||
8. Artikuluaren berri izan gabe, irakurle batek erraz uler dezake zure laburpena. | ||
9. Testuan aipatzen direnak laburtu, zeure iritziak gehitu gabe. | ||
10. Luzera: laburpena eskatutakora egokitu. |
MOLDATU ESALDIAK
IDAZLANA
IDAZLANAREN AUTOEBALUAZIOA*Oharra: txantiloi hau Ibaizabalen Euskara eta Literatura, Batxilergoa 2. maila, Selektibitatea testuliburutik hartua eta egokitua da. |
|||
Zer kontatu dut? (mamia) |
|||
Idazlanean iritzia agertzen saiatu al naiz? Eta garbi adierazi al dut? Arrazoirik erabili al dut? Zer eratakoak? Ideiarik errepikatuta ageri al da? | |||
Egitura garbia al dauka idazlanak? | |||
Idazlanaren hasiera eta amaiera egokiak al dira? | |||
Kontatu dudana gustagarria izan daiteke besteentzat? Interesgarria? Egokia? | |||
Nola kontatu dut? (Azala) |
|||
Arreta berezia ipini dut zuzen idazteko? |
|||
Ortografia | |||
Puntuazio markak | |||
Sintaxia | |||
Lexikoa | |||
Deklinabidea | |||
Aditza | |||
Txukun idatzita al dago? |
|||
Letra | |||
Ezker/eskuin, goi/beheko tarteak | |||
Lerroak | |||
Paragrafoak | |||
Egoki idatzita al dago? |
|||
Ideien lotura | |||
Ideien ordena | |||
Paragrafoen antolaketa | |||
Hizkera (tonua, adierazkortasuna, erregistroa…) |
Iruzkin berriak