Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Atsotitzak

ETXEARI ETA ETXEKOEI BURUZKOAK:

  • Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.
  • Auzoan uso, etxean otso.
  • Egur zaharra, su txarra.
  • Errezo luzea eta afari motza.
  • Ezkondu eta damutu.
  • Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak.
  • Haurrak hazi, nekeak bizi.
  • Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
  • Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide, hirugarrena gaitz eta kalte.
  • Umearen zentzuna, etxean entzuna.

KLIMARI BURUZKOAK:

  • Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
  • Azaroa bero, negua gero.
  • Azaroa hotz, negua motz.
  • Eguzkia nora, zapiak hara.
  • Elur urte, gari urte.
  • Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta egur.
  • Ezkur urte, elur urte.
  • Goiz gorri, arrats euri.
  • Goiz guztiak du bere arratsaldea.
  • Goizean oskorri, gauean iturri.
  • Urtarril hotza, neguaren bihotza.

GORPUTZ ATALEI BURUZKOAK:

  • Bihotzaren giltza, mihia.
  • Bururik ez eta txapela nahi.
  • Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
  • Gezurrak buztana labur.
  • Lehengo lepotik orain ere burua.
  • Non gogoa han zangoa.
  • Txapela buruan, ibili munduan.
  • Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.
  • Zenbat buru, hainbat aburu.
  • Zer ikusi, hura ikasi.

ANIMALIEI BURUZKOAK:

  • A zer parea, karakola eta barea!
  • Asto joan eta mando etorri.
  • Han eta hemen txakurrak oinutsik.
  • Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.
  • Kukuak oker jo.
  • Mando merkea, nagusiaren nekea.
  • Oilo ibiltaria, azeriak jaten.
  • Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.
  • Otsoa aipatu eta otsoa atean.
  • Txakurraren gau erdiko ametsak.
  • Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
  • Zozoak beleari, ipurbeltz.

OFIZIOEI BURUZKOAK:

  • Alferra beti lanez betea.
  • Apaizak azken hitza bere.
  • Azeria oiloen predikaria.
  • Errementariaren etxean, zotza burduntzi.
  • Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi ikasi.
  • Geroa alferraren leloa.
  • Itsuen herrian begibakarra alkate.
  • Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean alargun.
  • Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.

BESTETARIKOAK:

  • Abere gaiztoa da gorrotoa.
  • Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.
  • Baleki gazteak, baleza zaharrak.
  • Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.
  • Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
  • Ezinak ez du legerik.
  • Gogko tokian, aldaparik ez.
  • Hala ez baldin bada, halatsu.
  • Haritz eroriari, orok egur.
  • Hil eta gero, salda bero.
  • Hori eta atariko haizea bat.
  • Jakiteak ez du ogirik jaten.
  • Kupel txarretik, ardo onik ez.
  • Lehen hala, orain honela, gero ez jakin nola.
  • Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da gizalegea.
  • Neke gaberik, ez da bizitzerik.
  • Nori berea da zuzenbidea.
  • Ogi gogorrari hagin zorrotza.
  • Su gaberik ez da kerik.
  • Ulertze onari, hitz gutxi.
  • Urak bide eginen du.
  • Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau.
  • Ustea ez da jakitea.
  • Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
  • Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
  • Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez gero zantzo eta zantzo.
  • Zure izenean eta nire gizenean.

ATSOTITZ GEHIAGO:

Comments are closed.
-->