Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160
Tag Archives | jakintza

Ez adiorik Iñaki…

  • Zein dituk horren usain gozoz eta suz dei egiten didatenak?
  • Ni naun Maia: Xaxi. Eta Adur.
  • Zertara zatozte lotan nengoenean? Ez al dakizue Sugaar nirekin dela eta ez zailla atsergin inolaz ere utz dezadan? Hik ere ez Xaxi? Ez dinat areta Ortzi alferrik zauritu eta bere malkoak isurtarazi!


  • … Agur bada, eta goazen, Ongezurtz! nik emanen diat gaurkoz benetako zerua!

ESTANKAn, 1984.go abuztua

INAKI GARMENDIA, Bigarren heriotza, Kriselu, Donostia, 1986

——————

Iñaki joan zaigu gaurkoan…

… joaten ari zitzaigun pixkanaka…

… eta oraingoan, joan da…

Hitzik ez, malkoak bai, oihurik ez, mina bai, aiorik ez, laster arte bai…

… ez eta bai…

… bizia eta herioa…

Agur bada, eta goazen, Ongezurtz! nik emanen diat gaurkoz benetako zerua!

Hala bedi! Jakintza Ikastolak hori nahi dik hiretzat.

Comments { 1 }

92koei agur ekitaldia bihar ikastolan

Bihar, hilak 26, ikastolako areto nagusian bilduko gara zenbait guraso, irakasle eta ikasle. Helburua 92an jaiotako ikasleen ikastolako ibilbideari amaiera ematea izango da, eta 2. Batxilergoko familiak, ikasleak eta hauen ibilbidean zehar izandako tutore guztiak nahiz oraingo irakasleak izango gara bertan. Gure ikastolan mota honetako topaketa bat antolatzen dugun  lehenengo aldia da eta, beraz,  ilusio handiz aritu gara antolatze lanetan.

Ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da eta bertan, besteak beste, hitzalditxoak eta musika izango ditugu. Ez dugu egitarau osoa azaldu nahi (ezustekoen atea zabalik utzi nahi dugu), baina gutxi gorabeherako programa ondorengoa izango da:

  • 12:00-13:00. Agur ekitaldia ikastolako areto nagusian.
  • 13:00-13:30. Argazkiak atera (ekitaldiaren oroigarri).
  • 13:30etik aurrera. Bildutakoen arteko bazkari goxoa.

Gurekin egongo zaretelakoan, jaso gure agurrik beroenak.

Comments { 1 }

Software Askea Jakintza Ikastolan

Ikasturte hau berezia izaten ari da Jakintza ikastola osatzen dugun komunitateko kide guztiontzat. Dakizuenez, gure ikastolak software askea erabiltzeko erabakiaren azken urratsa emanez, ikasturte honen hasieratik, ikastolako ordenagailu guztiek software librea baino ez dute.

Horrek, pentsa dezakezuenez, bere eragozpenak eta zailtasunak eragin ditu. Hori bai, guztion borondate onarekin aurrera ateratzen ari gara. Nolanahi ere, askotan, borondate ona ez da nahikoa eta ezinbestekoa dugu adituen laguntza eta eskarmentua. Hor kokatu behar dugu gure IKT dinamizatzailea den Jokin Lacallek prestatu eta gaur argitaratu duen gune berria.

Izugarria iruditu zaigu Jokinek prestatu digun txokoa. Hiru atal nagusitan banatuta dago:

Dokumentazioaren atalean, Software libreari buruz ikuspegi ezberdinak jorratzen dituzten testuak eta azalpenak topatuko ditugu. Laguntzaren atalean, Ubuntu, OpenOffice eta Mozilla Firefoxi buruzko bideo tutorialak, gidak eta fitxa teknikoak eta deskargak topatuko ditugu. Eztabaidagunean berriz, foro irekia dugu gai hauen inguruko zalantzak, ekarpenak, kritikak… luzatzeko.

Gunea eraikitzeko egundoko lana egin duen arren, gunea ez dago itxita eta guztion partaidetza bilatzen du poliki-poliki osatzen joateko. Beraz, hemendik ere dei bat luzatu nahi dugu jendearen partaidetza sustatzeko eta Jokinek dioen bezala: “Ea oraingoan etekin gehiago ateratzen diogun egindako “montaje” honi. Benetan pozgarria izango litzateke eta gunea osatzen jarraitzeko behar diren animoak eskuratzeko baliagarria.”

Horra hor gunearen aurkezpenean irakur daitekeen mezua:

2009-2010 ikasturtea berezia izan da gure ikastolan. Urte biren bueltan, ikastolan erabiltzen dugun software ia guztia librea izatea pasa gara.

Eman dugun urratsa ez da nolanahikoa izan, ikasle eta irakasleok bizi dugun egunerokotasunean eragin handia izan duen erabaki bat izan da. Aurretik egin den informazio eta kontzientziazio lana garrantzitsua izan bada ere, ezinezkoa da egoera berri honek ekarriko dituen gorabehera guztiak aintzat hartu eta aurretik lotuta izatea.

Gidatzen kotxea hartuta ikasten den bezala, software berria erabiltzen eta praktikatzen ikasten da. Eta orduantxe sortzen zaizkigu galdera, kezka eta laguntza behar nagusienak. Tira ba, txoko berri honek horiei guztiei erantzuna ematea du helburu, hasi berri dugun ibilbide honetan topatuko ditugun oztopoak gainditzen laguntzeko.

Ez da hori, baina, helburu bakarra. Badago beste bat, hain nabarmena ez dena agian, baina aurrekoa bezain garrantzitsua dena. Software askearen komunitatea eredugarria zerbaitetan baldin bada, hori erabiltzaileen artean dagoen lankidetza eta elkarlanarengatik da. Izpiritu hori ere gurera ekartzea nahiko genuke.

XXI. mendeak bere lehen hamarkada bete berri duen garai honetan, ikaskuntza norabide bakarrean gertatzen dela azaltzen duten teoriak atzean geratu dira. Gaur egun ikaskuntza zerbait soziala bezala ulertzen da, dialogikoa, denok denongandik ikasten dugu. Parekoen arteko eztabaidak, argudioen kontrastea, galde/erantzunak… ezagutza taldean eraikitzen laguntzen dute. Ikaskuntza eredu berri hau oraindik gehiago nabarmendu da teknologia berrien garapena eta interneten gertatu den iraultzarekin, batez ere.

Txoko honek denon eskura ipintzen ditu oinarrizko azpiegitura, komunikaziorako ingurunea, eztabaida eta argudioen hartu-emanetarako lekua baina badago zerbait zure esku bakarrik dagoena. Talde bezala ikasten joateko eta beharrezko heldutasun eta alfabetizazio digitala lortzeko, zure partaidetza behar-beharrezkoa da. Zure lankidetza eta partaidetza taldearen mesederako izango dela sinistuz bakarrik beteko du gune honek bere helburua. Zure esku dago, beraz, txoko honek ibilbide luzea izatea edota gauerdiko ahuntzaren eztularen parekoan izatea.

Jakintza.net-en argitaratua

Comments { 5 }
-->