T

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA T

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

TAJADA, sacar: fandangoa atera. atarramendua atera./ ganorazko zerbait atera. (↔) oihal garbirik ez atera.
TAL, no hay: ez dago halakorik.
TAN …, qué…: ederra mutila./ bai mutil ederra./ hori (hau, hura, haiek…) mutil ederra!/ a ze(r) mutil puxka!
TANTAS (de la noche), las: ordu txikiak./ gaueko orduak.
TANTO, mientras: anartean./ anarteraino(an)./ arte horretan./ bi(zki)tartean./ han artean./ entrebitartean.
TANTO, otro: horrenbeste./ beste hainbeste.
TAPIA, más sordo que una: gor eta lar egon, gelditu.
TARDAR, a más: beranduen dela.
TARDE, al caer la: arrats apalean.
TARTAJA, ser un: totela izan./ debekua izan hizketan.
TEMBLANDO, estar: ikara ibili./ ikaran, (beldur-) ikaraz, ikaretan./ dardarka.
TEMPORADA, para una buena: puska baterako (izan…).
TENDIDO, a galope: lauringoan./ arrapaladan./ ezproina betean.
TENOR de, a: -ren arabera.
TERRENO a, ganarle: norbaiti edo zerbaiti atzera(a)razi./ esti eragin./ eurt eragin.
TETUDA: golko joriko emazteki./ titi harro.
TIA, hacer algo su: izebak egin, adib.: “Izebak egin dezala komikia”.
TIEMPO, al: urak egingo du bide.
TIEMPO, al propio: aldi berean./ bide batez.
TIEMPO de…: aldia, unea, adib.: atsedenaldia (descanso), isilune (momento de silencio).
TIEMPO, en otro: behiala./ beste orduz.
TIEMPO, hace poco: arestian.
TIEMPO, retirarse a: burutan atera, adib.: “lndurainek burutan ateratzen jakin zuen”./ “Burutan atera, garaile atera” (Una retirada a tiempo es una victoria).
TIENE, ni qué decir: zertan esan ere ez./ zertan esanik ez (dago)./ zeresanik ez./ esan gabe doa./ esan beharrik ez (dago).
TIERRA, la sal de la: lurreko gatza/ lurreko bizigarria.
TINTA, saber de buena: bide onetik jakin.
TIÑA, ser más malo que la: Infernuko Patxi Txarren, txerren baino txarrago./ ogi gogorra bezain ona izan./ zorri piztua baino gaiztoagoa izan./ basakatua baino gaiztoagoa izan.
TIRADO, estar: 1: oso erraza izan. 2: lur jota egon (gutxi balio). 3.- bertan behera lagatuta, utzita egon (abandonaturik).
TIRARSE a: jotzera egin (animaliek eraso egiten digutenean).
TIRON, de un: irri-arra batean.
TIROS, a: tiroka.
TITANES, una tarea de: hatzak bete lan.
TOCAN, bailar al son que: (inoren) soinuan dantza egin./ haizea nora, zapiak hara./ eguzkia nora, zapiak hara./ nola soinu, hala dantza.
TODAS, ahí me las den: hor konpon.
TODO, ante: lehenengo eta behin./ oroz gain./ lehenago-lehenago./ batez ere./ bereziki./ guztiz gain.
TODO, así y: hala (eta guztiz) ere./ halan da be./ dena den./ dena dela.
TODO, decir, pasar de: bereak eta bi, bost entzun, hartu, esan./ bereak eta asto beltzarenak entzun, esan, hartu, jasan./ handiak. egundokoak entzun, esan, hartu./ era batekoak eta bestekoak hartu (recibir por todas partes).
TODO, sobre: batez ere./ bereziki./ batik bat./ guztiz gain./ lehenengo eta behin.
TODO, y: eta guzti, adib.: “Korbata eta guzti jantzita joan zen hara” (con corbata y todo).
TOMAN, donde las dan las: odolkiak ordainetan.
TOMAS, si no hay más contigo: “Ogi gogorrari hagin zorrotz”.
TONTERIAS, andar con: berriketan ibili, adib.: “Berriketa gutxi nirekin, gero!”./ “Hor dabiltza berriketan” (Ahí andan haciendo el tonto)./ jolasean ibili./ txantxetan ibili.
TOPES, hasta los: gainezka egon./ lepo egon, adib.: “Trena leporaino beteta zetorren”.
TORCER, dar el brazo a: amore egin, eman.
TORCIDO, salir: oker atera./ porrot egin./ molokot egin./ ustel atera, adib.: “Ustel atera zaizkie asma polit haiek”./ kukuak oker, makur jo./ nahi ez bezala atera.
TORNILLO, faltar un: adar bat falta./ buruan, ganbaran artale baten faltan ibili./ burutik (elbarria) egon., tanto bat falta.
TORTA, no saber ni: tutik ere ez jakin.
TORTILLA, la vuelta a la: fandangoaren buelta.
TOS, más viejo que la: Moisesen denborakoa.
TOTAL, en: guztira./ orobat./ batera jota.
TRABALENGUAS: aho korapilo.
TRAGASANTOS: argizari jale./ elizara bide handiko/ ponte-igela (pontea=bataio harria).
TRAGO, echar un: eztarria busti.
TRAIGO, de dónde vienes? Manzanas: Maritxu, nora zoaz? Apaizak hobeto!
TRANCE de, en: -t(z)eko zorian.
TRAPO, a todo: belak batean./ ziztu bizian.
TRAVES, a: zeharka./ zeharre(ta)ra.
TRECE, estar, seguir en sus: bere bonetan, horretan, hartan iraun, adib.: “Esanak esanda, Teresak bere hartan zirauen“./ bere bostean, adib.: “Herio hortzetan ikusten bazuen ere, beti berebostean zegoen”.
TRES, a la una, a las dos y a las: bat, bi, hiru!
TRES, dos o: bizpahiru (hiruzpalau, lauzpabost, bospasei…).
TRIPAS, comerse las: birikak, erraiak, tripak jan.
TRIZAS, hacer: berrehun zati egin./ boladu bat bezala hautsi.
TRONCO, dormido como un: lo betebetean egon./ lozorroan egon./ lo seko egin.
TROYA, arder: istilu gorriak izan./ kristo(re)nak jazo./ “Han ziren hangoak!” (Allí ardió Troya).
TU, de: hika, noka.
TURCO, cabeza de: koplaburua.
Comments are closed.
-->