Etxebizitzaren kezka

Robinson Crusoe datorkit burura. Hainbat aldiz entzuten den albistea, gaur ere albistegian entzungai: etxebizitzen prezioa gora badoa ere, badirudi martxa geldiezina edo garestitze joera mantsotu edo egonkortzearen aldeko itxura hartzen ari dela. Robinson Crusoe bere hainbat urteko bakarreko bizitzan, bere etxea eraiki, lurra landu eta eguneroko premia eta beharrei aurre egiten jakin zuen. Denbora aurrera joanean, gero eta abantaila gehiago ematen dio bere eguneroko bizitzari, momentuko egoera zailari aurre eginez. Marinela zenak urte askotan bakarrik iraun zuen itsasoko uharte bakarti batean, bere abentura zaletasun eta hobeto bizitzearen nahiak horretan suertatu zitzaizkion eta. Honen ondoren, garbi ikusi zen gizakia eta naturaren artean zegoen zuzeneko harremana.

Urte asko igaro da ordutik eta gure ingurumenean hainbeste aldaketa. Nonbait bizi behar eta, giza jokabide bezala, gurasoen ondotik alde egiten dugu. “Abentura� hori hastea, pentsatzekoa da, ordea. Etxea uzteak hainbat kezka dakarkigu burura: gazte gara, ia ondasunik ez dugu, lortu ditzakegunak urruti ikusten ditugu, bizitzako denbora luzean menpeko egingo gaituen ametsetako irudiak irudia errealitate ikusten dugu.

Naturala ote, naturari hartu, nola-halako balio gizakoia jarri eta negozioetan oinarritutako legeen arabera denona den lurra, bizileku unibertsala, gutxi batzuen eskura izatea? Ez nago konforme. Bizimodu duinarekin batera, bizilekua ere duina behar du gizonak. Gaztea naiz baina nire bizitza antolatzeko, gurasoen laguntza eta babesa baditut ere, nire bizitza da aurrean dudana. Abentura baino gehiago izango delako zalantzarik ez dut. Etxea, babeslekua, izateko eskubidea izango dut. Eskuragarri beharko nuke, baina ez dut lortzeko itxaropenik ikusten, egunetik egunera zirrikitua itxiagoa da eta arazoari atarramentu egokia bilatzea, politika arduradunentzat gaindiezineko oztopo erraldoia bilakatu da. Ekonomia interesatuaren lorpenak esku gutxitara doaz eta diruaren morrontzapeko doktrina gehiengo baten eguneroko kezka da. Gazte naizelako ez nago konforme.

Eguraldi gogorrari aurre egiteko etxolak ematen zaizkie kale gorrian daudenei, baliabide ekonomiko urriak dituztenei trabak ezarri eta gazteoi dagokigun egoera pertsonala autonomo eta propioa garatzeko abantaila urriak eta baldintzatuak eskaintzen zaizkigu.

Lurra, oinarrizko baliabide, denona eta denontzat da. Ikusi nahi dut guztion aukerako, baina ez da oso erraza gaur horrela izatea. Gizonaren legeak hautsi du, bere etsai bihurtuz, naturalki harreman orekatua eta ona dena.

Robinsonen erara denbora luzean iraun ahal izateko, ikasi beharko dugu zuzentzen. Gure aurka baino, alde jokatuz. Ingurunea baloratu, preziatu eta denon gozamenerako aldarrikapena luzatu. Hau baita, ni gaztea naizen heinean, nire nahia.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->