L

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA L

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

LABIA, tener mucha: etorri handikoa izan, adib.: “Horrek du etorria”./ hitz eta bits dario.
LADO de, al: inoren aldean, adib.: “Zure aldean gaztea naiz” (konparatuz).
LADO, dejar a un: bazter (batean) utzi./ bereiz utzi.
LADO, de lado a: alderik (alderik, aldez, alderen) alde.
LADO, mirar para otro:  
LAGRIMAS, un mar de: upa bete negar (eginda).
LAPO, estar a tiro de: bertatik bertara egon.
LARGO!: hanka (hemendik)!/ alde (hemendik)!/ utikan!
LARGO que era, todo lo: luze-luze (etzanda)./ zerraldo (erori).
LATA, dar la: kaparrada eman (ez izan kaparra!)./ leporaino bete./ alamena eman.
LECHE, a toda: ziztu bizian./ laster batean, adib.: “Laster batean egin” (Hacerlo a toda leche)./ zalu batean.
LECHES, cagando: lehenbailehen./ ziztu bizian./ atoan./ Jesu(s), amen esan orduko (batean).
LENGUA, darle a la: mingaina dantzatu, astindu.
LENGUA, sin pelos en la: ahoan legarrik gabe, adib.: “Hori da ahoan legarrik gabe egia esatea”./ ahoan batere bilorik ez izan.
LIBRE, ser: nor bere buruaren jabe izan./ aske izan.
LICITO, ser: zilegi izan./ sori izan.
LIEBRE, donde menos se espera salta la: zokotik argi.
LIJA, mas basto que la: erratza baino latzago(ko).
LIMONA(da), ni chicha ni: ez ardi eta ez axuri./ ez bere ez besteren./ ez hauts ez errauts./ ez pika ez bele./ ez ur ez ardo./ ez ur ez gatz./ ez zerurako, ez lurrerako (infernurako)./ epela./ ez herdu eta ez merdu.
LIMPIO, no sacar nada en: oihal garbirik ez atera (↔) fandangoa atera.
LIO, estar hecho un: nahasita ibili, egon. duda-mudatan egon./
LISTILLO, ser un: ahateari, sardinari igerian erakutsi (nahian ibili).
LISTOS, estamos: jai dugu./ ondo jaioak egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil, ondo jaioak gaude”./ galduak gara./ gureak egin du.
LLAVE, cerrar con: ateari giltza eman.
LLENAS, a…: (aho) betean./ (esku) beteka.
LLENO, de: bete-betean, adib.: “Betebetean asmatu duzu, diozu (-le- has acertado de lleno)./ buru-buruan (en medio de la cabeza).
LLORAR, echarse a: negarrari eman
LLOVER, mucho tiene que: urak bide (handia) egin, adib.: “Urak bide egingo du”.
LOCAMENTE, amar: begi-hezurra bezain maite izan (como la trucha al trucho).
LORO, el chocolate del: euli, txori kaka.
LORO, no estar al: hartara ez egon.
LUEGO, dejando las cosas para: geroko gerotan ibili./ gerotik gerora ibili./ luzamendutan ibili.
LUGAR de, en: l.- aditzekin: beharrean, adib.: “Hau egin beharrean, bestea egingo dut”./ barik./ Ordez./ -t(z)eko partez. 2.- -(r)en ordez./ -(r)en partez, adib.: “Bi liburu egingo ditugu, bakarraren partez”.
LUZ de…, a la: -(r)en zuritan, adib.: “Ilargi-zuritan”, “zure begien zuritan”, “azken gertakarion zuritan zera esan dezakegu, torturak egon direla”.
Comments are closed.
-->