C

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA C

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

CABAL. justo y: egin-egina./ bete-betea.
CABEZA, agachar la: belarriak apaldu./ (inori) burua makurtu.
CABEZA, de pies a: burutik behatzera./ bete-betea./ peto-petoa, adib.: “Gizon bete-betea, gizon-gizona da hori, benetakoa”.
CABEZA, no tener ni pies ni: ez hanka ez buru./ ez bururik ez buztanik.
CABEZADAS, dar: lokaikuak egin.
CABO, al fin y al: azken finean./ azken batean./ azken buruan./ dena dela./ dena den./ ibilian-ibilian, adib: “Ibilianibilian etxera itzuli zen azkenean”./ gero eta gero ere.
CABRA, estar como una: burutik (eginda) egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik sano ez egon./ zoro garbia izan.
CAER, dejarse: burua agertu./ buruz agertu.
CAGADO, estar: kaka praketan ibili./ beldurrak airean egon./ beldurrak, beldurrez, beldurraren beldurrez egon.
CAGARLA: nireak, zureak… egin du./ hanka sartu (cagada=hanka- sartze).
CAIGA, caiga quien: leher edo zapan./ kosta ahala kosta.
CAJA, partirse la: barrez leher gaizto egin, adib.: “Barrez leher gaizto egin genuen haren esaldiekin”./ barrez lehertu./ barreari eman./ negarrari eman (llorar).
CALADO, estar (completamente): (blai)- blai eginda egon./ amuarrain eginda egon./ txipa, ezkailu bat bezala busti.
CALIENTA, al sol que más: eguzkia nora, zapiak hara./ haizeak nora, zapiak hara./ inoren soinuan dantza egin.
CALLE, en la puta: kale gorrian.
CALUROSAMENTE, acoger: bero bai bero hartu.
CAMA, estar postrado en la: ohean bertan behera egon.
CAMA, levantarse de la: ohea hoztu.
CAMBIAR, no: beti bat, adib.: “Hi beti bat, Maurixia!“.
CAMINO, abrir el: bidea(k) urratu.
CAMINO, a mitad de: erdibidean geratu, gelditu.
CAMISA, empeñar hasta la: zorpetu./ zorrez josi./ zorrez ito./ zor eta lar gelditu.
CAMPANA, sonido de: dilin-dalan./ binbilin-banbalan./ dandai.
CANCION, estar siempre con la misma: betiko leloa erabili./ beti musika bera izan.
CANICULA, en plena: ozar-izar egunetan,.
CANTAR (los sobacos…): -ri kiratsa erion, adib. “Larrosari kiratsa dario”, “Zure oinei kiratsa darie”.
CANTARIA, otro gallo: beste oilar batek joko luke kukurruku./ beste zakur batek egingo luke zaunka
CANTO, cerrar a cal y: (ateari) giltza eta krisketa eman./ zazpi giltzez itxi.
CAÑA, dar: emon-emon egin.
CAPITAL, de importancia: hil ala bizi(ko).
CARA, alegrarse la: kopeta argitu./ kopeta ilundu (ponérsele mala cara)./ begia alaitu.
CARA, echar en: aurpegiratu./ leporatu./ egotzi./ aurpegira, sudurrera eman./ irauna eman.
CARA, poner buena: aurpegi ona egin.
CARA, tener: kopeta izan.
CARACTER, de buen/mal: hari onekoa/gaiztokoa izan.
CARGA, burro de: alferren astoa.
CARIÑO, mirar con: begi argiak egin./ begi zuriak egin.
CARPETAZO, dar: giltza eman.
CARRETERO, fumar como un: saguzaharrak beste, adina erre.
CARTILLA, leer o repasar la: esatekoak esan, adib.: “Esatekoak esango dizkiot horri” (Ya le voy a leer yo a ese la cartilla)./ errieta egin, eman./ demanda, zarramuskia egin.
CASA, conocerle a uno en su: bere etxeko laratzak ezagutuko du hori (a ese actor no le conoce ni dios)./ bere etxeko laratzak izango du horren berri.
CASA, llevar la: etxea gobernatu (behiak gobernatu…).
CASCARRABIAS: ipurterre./ kakerre./ prakerre./ prakestu./ putzmin./ taka mehe./ triperre/ zakarripurdi./ zakurrilar./ zakur mutur.
CASCOS, ligera de: kaskarin./ buruarin./ txoriburu./ txolin./ orbel herriko.
CASO de, en: -t(z)ekotan, adib.: “Londresa joatekotan, zoaz Aste Santuan”.
CASO, hacer: jaramon egin.
CASOS, en el mejor de los: onenean (ere)./ onen-onenean./ onik onenean.
CASQUIVANO: buru arin./ buru aurki./ buru huts./ haize belatz./ haize buru./ kaskarin./ kasku arin./ koxko arin(eko)./ orbel herriko.
CASUAL, por un: deskuidoan, adib.: “Ez duzu hor deskuidoan mailu bat izango?” (Por casualidad no tendrás un martillo, no?).
CASUALIDAD, qué: l.- Non eta mugan harrapatu zuten. 2.- Noiz eta bihar izan behar (precisamente…). 3.- Nora eta bere etxera joan ziren. 4.- nori eta…, zenbat eta…, eta abar.
CATOLICO, no estar muy: oso santu ez egon, adib.: “Gaur ez nago oso santu” (Hoy estoy un poco chungo).
CAUCE, volver las aguas a su: gauzak bere onera etorri.
CENTELLA, como una: arin bai arin./ ziztu bizian.
CEÑO, fruncir el: begia ilun ipini./ begitartea zapuztu./ begitarte iluna egin, paratu./ bekaina, bekokia, kopeta ilundu./ kopeta, bekainak belztu./ bekozko(beltza) ipini./ beltzuri egin./ beltzurik egon./ kopeta beltza jarri./ muturra, kopeta jarri.
CERDOS, echar margaritas a los: astoari goxokiak eman.
CERO, al: motz-motz./ ilea murriztu (ardiei, adibidez).
CERRADA, en noche: gau, ilun hutsean.
CHACHARA, estar de: berrike(te)tan egon./ solasean aritu./ hizketan.
CHASCO, llevarse un: gezurrak irten./ buruhandi gelditu../ mazua hartu./ zerbait ustel atera./ usteak erdi ustel (atera).
CHICHA, calma: bare-bare (egon itsasoa)./ nare-nare.
CHINOS, echárselo a los : zotzak bota, zotz egin (ez da joko bera, baina).
CHISMES, contar: ele bildu./ eleak eta beleak bildu./ ele-meleak bildu.
CHOCARLA: ekazu bosteko hori! (choca esos cinco)./ eman, luzatu bostekoa!
CHORRERAS, (y) un jamón con: (bai), zakurraren bibolina!/ bai, (eta) zera (ere).
CHOTA, estar como una: burutik (eginda) egon./burutik nahasita egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik sano ez egon./ zoro garbia izan.
CHUPAO, estar: zerbait egina egon, adib.: “Hau egina zagok/n”.
CIEGAS, a: itsumustuan, itsumustuka./ itsu-itsuan./ itsuan./ itsu-itsuka.
CIELO, caerle del: osaba Tomasek eman.
CIERTO, estar en lo: zuzen egon./ oker egon (no estar en lo cierto).
CIERTO, sí por: bai ba./ bai baldin ere./ bai behintzat./ bai horixe.
CINTURA, meter en: arrastoan sartu (gurdiak legez).
CIRROSIS, tener: gibeletik egon.
CIZAÑA, meter: burua berotu./ bazterrak nahastu./ sasiak sutu.
CLARAS, decir las cosas: ahoan bilorik gabe mintzatu, esan./ ahoan lakarrik, legarrik gabe mintzatu;
CLARO, tenerlo: jai izan (hor, horrekin, horregandik)./ xahu izan, adib: “Xahu naiz!”/ ondo jaioak egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil, ondo jaioak gaude”.
CLASES de… dar: … eskola eman, adib.: eskola eman, adib.: “Matematika eskolak ematen nabil” (=impartir, recibir= hartu, jaso).
COCHINADAS, haciendo: alberdanian ibili.
COCO, jamar el: burua jan./ norbaitek burutara eman norbaiti, adib.: “Nork eman dizu hori burutara?”.
CODO, codo con: ukoz uko.
CODOS, hablar hasta por los: hitza eta bitsa dario, adib.: “ikasle horri hitza eta bitsa dario”./ txor-txor jardun etengabe.
COJO, antes se coje al mentiroso que al: gezurrak zainak labur.
COJONES, echarle: jo ta ke, jo ta su, jo ta fuego ibili.
COJONES, estar tocándose los: potrojorran egon (gizonezkoak).
COJONES. por: ezinbestez./ ezinbestekoa izan./ besterik ezean, adib.: “Besterik ezean. azak jan” (A falta de pan…)./ etsi-etsian, adib.: “Etsi-etsian egin behar izan genuen”.
COJONES, tener: barrabilak izan, eduki./ adore, kemen izan.
COLA, la pescadilla que se muerde la: sorgin kurubila (gurpila)./ gurpil zoroa./ bukatzen ez den soka.
COLADA, hacer la: leixibatxua egin./ putzeta jo.
COMBA, saltar a la: sokasaltoka, sokadantzan ibili.
COMINO, no valer un: lau zuri balio ez izan.
COMO no sea…: non (eta) -en, adib.: “Ez du batere lanik egiten, non ez den bere onerako”.
COMPAÑIA de, en: lagun izan, eraman, hartu…, adib.: “Hitlerrek, amorantea lagun zuela, bere buruaz beste egin zuen”.
COMUN, hacer en: auzolanean egin./ komunean egin.
CONCIENCIA, remorder la: barrukoak zirikatu./ barrenak gogorarazi./ barruko harrak jan.
CONFORME a: -(r)en arabera(koa).
CONOCER, dar a: argitara, aditzera eman./ argitaratu.
CONSECUENCIA, en: ondorioz./ beraz.
CONSIDERACION, tomar en: haintza(kotza)t hartu. Gereñoren arabera, haintzat hartu=(reconocer), eta haintzakotzat hartu=(tomar en consideración)./ zerbaitetan hartu./ burutan hartu.
CONTADO, al: esku diru(z) (erosi)./ esku gainean (erosi).
CONTRAPELO, a: buru-buztanka./ ile kontra.
CONTRATIEMPO, tener un: ezbehar batek lotu.
COPON, del: itsaso beteko…, adib.: “Itsaso beteko gezurra” (Una mentira de la ostia y el copón)./ kristoren.
CORAZON, de buen: bihotz biguneko, oneko.
CORAZON, duro de: bihotz gogor(reko)./ suharri guztiak baino bihotz gogorrago(koa).
CORDERO, de la mar el mero y de la tierra el: sorotan bele.
CORDERO, lobo con piel de: ardiz jantzitako otsoa./ azaleko ardia.
CORREGIR: burua bi belarrien artean ezarri./ gurdia arrastoan sartu.
CORREVEIDILE: berripurdi./ elaberriti./ non-zerbani.
CORRIENTE, estar (puesto) al: jakitun egon./ jakinaren gainean egon.
CORTADO, dejar: seko, ziplo utzi.
CORTE, hacer la: neska lagundu (neskei)./ gorte egin.
COSA, como quien no quiere la: bestela baitakoan, adib.: “Bestela baitakoan alde egin zuen gelatik”./ bestela bezala./ ezari-ezarian./ mantso-mantso./ polikipoliki.
COSAS, qué: hau da gauza!/ hau da hau!/ hamaika ikusteko, entzuteko.. jaioak gara.
COSQUILLAS, hacer: kili-kili(ak) egin.
COSTA de … a: inoren lepotik./ inoren bizkarretik./ inoren pentzutik, adib.: “Eta hori guztia administrazioaren pentzura”./ inoren kontura.
COSTUMBRE, como de: ohi bezala, gisa./ ohi denez./ ohi den legez.
COTILLEAR: aztalak ebaki, adib.: “Aztalak ebakitzen ari dira”.
CRAS, cris: kirriz-karraz./ kraska.
CRECES, pagar con: larrutik ordaindu.
CREDITO, dar: sineste hartu.
CREIDO, pero qué te has: . ..zarelakoan. ala?/ zer uste duzu?/ bai zera./ bai, eta zera ere./ hara, markesaren alaba!
CRISMA, partirse la: kaskezurra hautsi. CRISTIANO, hacerse: zerura jaio.
CRUZADOS, estar de brazos: besoak uztarturik egon./ eskuak gurutze egon./ antxumatuta./ antxumeak (ahuntzumeak) saltzen ari.
CUAJAR (la nieve): (elurra) gatzatu.
CUAL, cada: nork bere./ bat bederak.
CUAL más…, a cada: zein baino zein . ..ago../ nor baino nor . ..ago, adib.: “Nor baino nor alferrago”.
CUAL, tal para: a zer parea, barraskiloa, karakola eta barea.
CUANDO más … -rik handiene(t)an, adib.: “Bero, hotzik handienean…” (Cuando más calor, frío hace…).
CUANTO, a: zenbatean, zegan, adib.: “Zegan dago gaur letxuga?”.
CUARENTA, las: egia latzak, adib.: “Egia latzak entzun behar izan du, lotsagabe halakoak!” (Le hemos cantado las cuarenta al sinvergüenza ese de las narices)./ kristo(re)nak esan./ bereak eta bost, eta bi esan./ txuriak eta beltzak esan./ esatekoak esan (leer la cartilla)./ direnak (eta ez direnak) esan./ bereak eta asto zaharrarenak, beltzarenak esan./ handiak, zakurrarenak esan.
CUARTO, de tres al: bada-ezpadako, adib.: “Bada-ezpadako okela ekarri duzu”./ erdipurdiko./ halamoduzko./ pintterdiko, adib.: “Gure pintterdiko intelektualei ezin gehiegi eskatu”.
CUBA, como una: zopa eginda./ haitzurtuta../ total egin(d)a../ hordi sats egina./ katua harrapatu./ azeria larrutu.
CUBIERTO, estar a: aboro(an), babestuta, babesean egon.
CUCHICHEANDO: ixilka-mixilka./ txutxuinutxuka.
CUELLO, apostarse el: bete-betean, uste osoan, uste betean egon./ lepoa jo, egin, adib.: “Lepoa egingo nuke”, “Baserria ere jokatuko nuke”./ belarria egin.
CUELLO, estar hasta el: zorpetuta, zorrez josita, zorrez itota egon./ zor eta lar gelditu.
CUENTA de, a: … dela eta ez dela, adib.: “Autoak direla eta ez direla”.
CUENTA, darse: konturatu./ antzeman.
CUENTA, llevar la: (ezeren) kontua izan, adib.: “Horren kontua badut” (Ya llevo cuenta de eso).
CUENTA, tener en: kontuan hartu, eduki. izan./ jaramon egin./ gogoan hartu.
CUENTAS, dar: kontu(ak) eman, adib.: “Ez diot inori konturik eman behar”.
CUENTAS, en resumidas: hitz gutxitan./ berba bitan laburtuz./ funtsean./ azken batean.
CUENTAS, pedir: kontu(ak) eskatu, galdetu, hartu./ zerbaiten argitasunak, zerbait argitzeko eskatu.
CUENTAS, salir las: kontu(ak) atera, adib.: “‘Ez zitzaizkion kontuak ateratzen”.
CUENTO, venir a: harira etorri, adib: “Arazo hori orain ez dator harira”.
CUERDA, bajo: esku azpiz./ eskupetik./ kapapetik.
CUERPO, hacer de: (barruak) libratu./ kaka egin, erregeari karta idatzi.
CUESTE, cueste lo que: zor edo, nahiz lar./ kosta ahala kosta./ leher edo zapart.
CUESTION, ir al fondo de la: harira joan.
CUIDAOS, allá: niri bost./ bost axola./ ez dit anima./ ardura gutxi niri./ hor konpon (mariantton).
CULO, ir de: maldan behera./ gainbehera.
CULO, lamer el: (inori) gibelean pot egin, mun eman, xaboia eman.
CULPAS, echar las: egotzi/ leporatu.
Comments are closed.
-->