E

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA E

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

EBULLICION, en: gal-gal(ka)./ galgaraka.
EDAD, en la mejor: loretan./ sasoi betean./ garerdian, adib.: “Garerdian hil zaio emaztea”.
EDAD, menor de: adin txiki(ko).
EJE, partirse el: barrez leher gaizto egin, adib.: “Barrez leher gaizto egin genuen haren esaldiekin”./ barrez lehertu./ barreari (edo negarrari) eman.
EJERCICIO, en: jarduneko, adib.: “Jarduneko abokatua” (Abogado en ejercicio).
ELITE, estar en la: puntan ibili.
EMBARAZADA, estar: haurdun izan./ hezur berriak izan, adib.: “Hezur berriak zituen ordurako neskak”./ izorra izan./ hogei atzazalak izan.
EMPANTANADO, dejar: erdizka./ erdizerdizean utzi.
EMPATES, quedar: (partiduan) peto gelditu./ hainbana gelditu, egin.
ENCAMINADO, andar mal: oker ibili, egon./ okerreko bidetik jo.
ENCIMA, llevar: l.- aldean eraman (gauza bat-edo, poltsikoan). 2.- soinean eraman (jaka bat jantzi, edo). 3: lepoan (a la espalda, a hombros).
ENCINTA, estar: haurdun egon./ izorra egon./ hezur berriak izan, adib.: “Hezur berriak zituen neskak ordurako”./ berrogei azkazal izan.
ENCONTRADIZO, hacerse el: otoz otoa egin
ENCUENTRO, salir al: bidenabar irten./ bidera irten.
ENHORABUENA: zorionak./ bejondeizula (zuri), bejondeiola (berari)…
ENTENDEDERAS, ser corto de: oso betea ez izan./ burugogorra izan (beste adieran, ulertu nahi ez duena).
ENTERADO, estar: jakinaren gainean egon./ jakitun egon.
ENTONCES: halako batean./ orduan./ tupustean./ bat-batean.
ENTONCES, desde: geroztik./ ordutik (aurrera, hona…).
ENTRA, la letra con sangre: ikasbidea, odolbidea.
ENTREDICHO, estar en: kolokan egon, jarri.
ENVIDIAR, no tener nada que: minik ez izan, adib.: “Ene zaldiak ez du zurearen minik”.
ES, esto: hau da./ hots./ alegia
ESCONDIDAS, a: ezkutuka./ ixilkamixilka./ ixil-ostuka, ixil-gordeka./ ilunpean./ isilik./ kiriketan.
ESENCIAS, destapar el tarro de las: zakukoak atera.
ESGRIMIR: dantzatu, adib.: “Ezpata dantzatu, makila dantzatu”.
ESPALDA, dar la: atzea, bizkarra, gibel(a), lepoa eman./ aurpegia itzuli.
ESPALDAS, cargar sobre sus: bere bizkar, gainera, gain hartu./ soinera hartu./ bizkarreratu.
ESPARRAGOS, irse a freir: irse a freir: pikutara joan/ txoritara joan./ antzarak ferratzera joan,/ porruak landatzera joan./ utikan! (hoa hortikan!)./ alde hemendik!
ESPERA!: itxaron apur batez!/ egon apur batez!
ESPERAR: inoren, ezeren zain egon, adib.: “Zortzi ordu eman dugu Korrikaren zain”./ inoren esperoan egon, adib.: “Zure esperoan nengoen”./ inori begira egon./ inor itxaroten egon, adib.: “Zeren esperoan dago gure herria?” (A qué está esperando nuestro pueblo?),
ESPINA, dar mala: zain txarra eman, adib.: “Zain txarra eman dit”./ usain onik ez eman, adib.: “Arratsalde hartan ikusi nituen bezeroek ez zidaten usain onik eman”./ susmo txarrak hartu.
ESPONJA, beber como una: ihiak bezala edan./ upela betean edan.
ESPUMA, subir como la: gora handia izan.
ESTAMOS?: bagara?
ESTAR en que: -(e)lakoan egon, adib.: “Etorriko direlakoan nago” (Uste dut)./ uste izan…-(e)la./ (ba)nago…-(e)la, adib.: “Banago etorriko dela”.
ESTAS, en una de: halako batean./ batbatean./ tupustean.
ESTILO, por el: antzeko(a)./ antzeko zerbait./ hortxe-hortxe.
ESTO, con: honenbestez,
ESTRELLA, nacer con: hortzekin sortu(takoa izan).
ESTRELLADOS, unos nacen con estrella y otros: batzuk hortzekin sortutakoak dira, beste batzuei, ordea,atera orduko apurtzen dizkiete.
EXAGERADO: ahobero.
EXCESO, con: buruz gain(etik)./ neurriz gain(etik).
EXITO, tener: tira (handia) izan./ jendeak begi argia egin, adib.: “Jendeak begi argia egin zion produktu berriari”./ gora handia izan (subir como la espuma).
EXPLICACIONES, dar: burua garbitu./ kontu(ak) eman.
EXPRESAMENTE: beren-beregi./ propio.
EXTREMO, en último: azken buruan./ azken beltzean.
Comments are closed.
-->