Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.
Â
GAZTELANIAZ |
EUSKARAZ |
---|---|
FA, ni fu ni: | ez herdu eta ez merdu./ ez ur eta ez ardo./ez ur eta ez gatz./ ez hauts eta ez errauts./ ez bere eta ez besteren (el perro del hortelano)./ ez ardi eta ez axuri./ ez hotz eta ez bero. |
FACILIDADES, dar: | bide(a) eman./ aurrerabidea eman. |
FALLAR: | huts egin./ kale egin (pilotan eta antzeko jokoetan). |
FALTA, sin: | hutsa egin barik. |
FAMILIA, portarse como de la: | norbaitekin trebe izan, adib.: “Ene aita trebe da zurearekin†(Mi padre se comporta con el tuyo como si fueran de la familia). |
FASTIDIES, no: | bai, zera./ bai, eta zera ere./ ez zitekek/n izan./ sekula halakorik./ txantxetan, ala? |
FAVOR de, a: | ezeren alde egon./ ezeren aldekoa izan./ ezeri on iriztea./ inoren sokarena(koa) izatea. |
FAVOR, viento a: | haize alde, adib.: “Haizeak atzetik jotzen zuelaâ€. |
FE, de buena: | ondo ustean egin, adib.: “Ondo ustean egin nuen egin nuena, baina ez zuen ondo hartuâ€./ fede onez egin./ ondo beharrez./ hobe beharrez./ hobeto beharrean. |
FEHACIENTE, de modo: | sinesgarriro./ sinesteko moduan. moduko(a), adib.: “Sinesgarriro benetakotu zuen†(Lo acreditó de modo fehaciente). |
FIADO, dar de: | gero(ko)tan eman. |
FICHADO, tener: | begiz jo(ta izan). |
FIGURA, genio y (hasta la sepultura): | lehengo lepotik (izan) burua. |
FIJAMENTE, mirar: | peto begiratu./ begira-begira geratu. |
FILAS, en: | lerro-lerro eginda./ errezka(da)n./ lerro- lerroka. |
FIN, por: | halako batean (ipuinetan bezala)./ azkenez./ halako batez. |
FINAL, llegar hasta el: | azkena jo. |
FIRME, trabajar de: | lan eta lan ari. |
FIRME, mantenerse: | “Tinko egin behar dugu geurearen aldeâ€. |
FLAUTA, sonar la: | kukua entzun./ kukuak jo. |
FOCA, estar como una: | azal bete-betean egon. |
FONDO, en el: | funtsean. |
FONDO, tocar: | hondoa jo./ toton egin./ erreka jo./ behea jo. |
FORMAS, de todas: | nolanahi ere./ nolanahi (ere) den./ dena dela./ dena den./ hala ere. |
FORRO, ni por el: | inola ere ez./ ez eta inola ere./ inondik inora ere ez./ ez eta pentsatu ere./ bai, zera./ bai eta zera ere./ ez eta hurrik, urrerik eman(da/rik) ere!/ bai, bost! |
FORZADO por …: | “Egarriaren egarriz†(Forzado por la sed). |
FRECUENCIA, con: | askotan./ txiteanpitean. |
FRENO, echar el: | arrasta eman. |
FRENTE, frente a: | buruz buru(an)./ begiz begi./ bekoz beko./ aurrez aurre, aurke./ mokoz moko. |
FRESCO, hacer: | hozkirri egon. |
FRIA, echar un jarro de agua: | mandoak hil. |
FRIO, estar muerto de: | hotzak gogortuta, ebakita, akabatzen egon. |
FUEGO, alto el: | l.- su etena sinatu) 2.- eten sua! |
FUEGO, echar (más) leña al: | ihesi doan zakurrari buztanean su eman. |
FUEGO, sacar las castañas del: | babak eltzetik atera./ beste baten eskuaz txingarra atera. |
alde hemendik, gure etxetik…!/ Ken hortik…!/ kanpora!/ utikan (hoa hortikan)./ xapi!, zape! (katuei). | |
FUERTE, apostar, jugar: | bero jokatu.! gogor jokatu. |
FUERTES, decir cosas muy: | kristo(re)nak esan./ harri handiak bota. |
FUERZA, a la: | …-(r)en . ..-(e)z, adib.: “Diruaren diruazâ€, “Ekinaren ekinaz ezina eginaâ€./ arian-arian. |
FUERZA, de grado o por la: | nahi eta ez./ nahi eta nahi ez./ gura eta (gura) ez./ onean ez bada txarrean. |
FUGA, darse a la: | ihesari eman./ hanka (jokoa) egin./ ihes egin. |
FUNDAMENTO, sin: | ganorabako./ ganora barik./ tetele-metele. |
FUTURO, con vistas al: | geroari buruz, adib.: “Geroari buruz erosi zuenâ€. |
Comments are closed.