M

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA M

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

MADERA de … tener: -ren ezpalekoa izan, adib.: “Aizkolarien ezpalekoa izan”.
MADRE, salido de: gainezka eginda./ bere one(ta)tik irtenda.
MAL, menos: gaitz erdi, adib.: “Diru guztia lapurtu ez dizutenean, gaitz erdi!”./ eskerrak!
MAL, ni tan: gaitz erdi, adib.: “Eta gaitz erdi euren buruen kaltetan bakarrik balitz!”.
MAL, sentar: gaizki hartu, adib.: “Gaizki hartu zuen herri hartako klimak eta gaixotu egin zen”.
MAL, vérselas: beltzak ikusi./ gorriak ikusi.
MALAS, a buenas o a: onez ala txarrez./ onean ala txarrean./ (bide) zuzenetik ez bada, okerretik.
MALENCARADO: kopetilun.
MALVA, como una: esnetan egon./ barebare egon.
MANDAR, a lo que guste: zure esanetara.
MANERA, de ninguna: inola(z) ere ez./ ez eta inola ere./ inondik inora ere ez.
MANERA, no podía ser de otra: beharko, adib.: “Eta, beharko, ate ondoan gertatu zen”.
MANERAS, de malas: modu txarrez.
MANIA, tener o coger: begitan hartu./ tipoa izan, adib.: “Elkarri tipoa diote”.
MANIRROTO: esku ase./ esku gizen./ esku luze./esku zabal(eko)./ kolko zabal.
MANO, al alcance de la: eskura./ eskueran./ esku aldera./ esku-eskuan./ irispidean, adib.: “Ia irispidean daukagun ametsa”.
MANO, comprar de segunda: bigarren eskuko(ak erosi)./ eskugainean erosi.
MANO, echar una: lagundu (al cuello=amildegira lagundu).
MANO, ganar por la: eskutik irabazi.
MANO, meter: zirri egin./ harrapada egin./ zirrika ibili./ (t)xerak egin./ laztan egin.
MANOS de, llegar a: norbaiten esku artera iritsi.
MANSALVA, a: erruz./ barra-barra./ bonbon (gastatu).
MAÑANA, de la noche a la: goizetik gauera./ bertan behera, adib.: “Bertan behera bukatu zen neska haien arteko adiskidantza”.
MAÑANA, entre hoy y: gaur-biharretan.
MARAVILLAS, a las mil: ederto asko./ txit ederki.
MARCHA, sobre la: arian-arian./ ahala.
MARES, sudando a: izerdi patsetan.
MARRAS, de: delako…/ zorioneko…, adib.: “Tira, zorioneko Javi hura azkenean ezagutu dut”./ harako hura.
MARTIN, arco de San: Erromako zubia./ Frantziako zubia./ Jaungoikoaren gerrikoa, zubia./ San Migelen, San Nikolasen zubia./ ostadarra./ ortzadarra.
MAS, cada vez: beti eta gehiago./ gero(ago) eta gehiago./ gerotik gerorako.
MAS, es: are gehiago./ areago.
MAS, no faltaba: hobe ez!/ bai noski./ bai horixe./ jakina./ Jainkoak hobe!
MAS…, qué…: ederra mutila!/ bai mutil ederra./ hori mutil ederra!/ a ze(r) mutil puska.
MAS, una vez: berriro ere./ berriz.
MATUSALEN, más viejo que: Moisesen denborako.
MAYOR, comprar al: handika erosi.
MAYORMENTE: gehienetan./ gehienbat.
MECA, de la Ceca a la: handik hona./ handikotik hortikora./ andakatik mandakara./ izkimizki ibili./ (a tiro de lapo=bertatik bertara).
MEDIAS, a: l.- erdibana (egin), adib.: “Erdibana (egingo dugu)?, Erdibana!” (¿A medias? ¡A medias!). 2.- erdizka (egin), (bukatu gabe, txarto egin).
MEDIDA, ni hecho a : berebizikoa./ neurri-neurrikoa./ esanda, eginda bezalakoa, langoa.
MEDIDAS, tomar: ahalbide(ra)tu.
MEDIO, quitarse de: kendu paretik./ kendu enbarazutik./ kendu erditik./ kendu hankapetik.
MEDIO, por término: batez beste (mugagabea da, beraz ezin ‘bataz beste‘ esan, ‘bataz bestea’ izango litzateke)./ bata bestearekin.
MEJOR, a lo: baliteke… t(z)ea!/ onenean (en el mejor de los casos).
MEJOR, tanto: hainbat hobe(to).
MEMORIA, de: buruz./ gogoz.
MENEARSELA: idiarena jo./ kanpaia jo.
MENOR, comprar al por: apurka erosi.
MENOR, mal: 1: gaitz erdi(a), adib.: “Autorik gabe geratu izana gaitz erdi delakoan gaude” (Pensamos que el habernos quedado sin coche ha sido un mal menor). 2: ezinbesteko gaitza.
MENOS, cuando: gutxienez./ behinik behin.
MENOS, ir de más a: atzeraka egin, joan.
MENOS, poco más o: gutxi-asko./ gutxi gorabehera./ inguruan./ aldera (orduekin, adib.: “Zazpiak aldera”)./ hor nonbait./ nonbait hor, han./ alde-alde (a ojo de buen cubero), adib:: “Alde-alde bota nuen eta asmatu”./ hor(txe)- hor(txe).
MENOS, quien más y quien: (guztiok) gutxi-asko.
MENUDO…!: “Haien jan beharra!” (Menuda voracidad!)./ a ze(r)…!, adib: “A ze parea!“./ hara zer…!/ lekutako etxea! (¡vaya casa!)./ kristo(re)na./ hori bai…!/ hori da, hori…!/ (a ze) nolako…!
MERECIDO, dar su: (neure, heure, bere…) betea eman.
MIA, no decir ni esta boca es: txintik (ere) ez atera.
MIEL, luna de: ezti gozozko ilargia./ eztilargia./ ezkonbidaia./ ilargi eztizkoa.
MIERDA, irse a la: 1.- lurra jo, porrot egin, molokot egin (arruinarse). 2.- pikutara joan./ antzarak perratzera joan.
MILAGRO, no… de: ez…-(enean!, adib.: “Hil ez naizenean!” (No me he muerto de milagro).
MINIMO, ni el más: behatz batenik ere.
MIRA que…: l.- -t(z)ea ere!, adib.: “Parisen topatzea ere”./ “Zer (gertatu) eta Parisen aurkitu (behar)”./ “Non eta Parisen aurkitu (behar)”. 2.- hi bai…, hi!, adib.: “Hi bai kaikua, hi!” (Mira que eres tonto).
MIRAMIENTOS, no andarse con: kontu motzak izan./ koplarik ez erabili./ zinu barik ibili.
MISMO: 1.- (gaur) bertan (hoy mismo)./ (orain)txe bertan (ahora mismo). 2.- gizon bera da (es el mismo hombre)./ auto berdina da (el mismo modelo de coche). 3.- ni neu=yo mismo (zu zeu…)./ hauxe (este mismo).
MISMO, por mí, ti…: neurez, heurez, berez, geurez, zeurez…/ neure kabuz.
MISMO, ser lo: berdin izan./ hainbat izan./ bost axola.
MOCOS, sonarse los: zintz egin.
MODA, estar de: modan egon./ (puri- )purian egon./ bitsetan egon (arrakasta izan)./ pil-pilean egon (de rabiosa actualidad)./ sapa izan, adib.: “Kanta horrek sapa du”./ boladan egon.
MODERNA, a la: lege berrira.
MODO, de cualquier: dena dela./ dena den./ hala ere.
MODOS, de todos: nolanahi ere./ dena dela./ dena den./ hala ere.
MOGOLLON de…, qué: -ren emana!, adib.: “Hau jendearen emana! “, “Hau da sagarraren emana!“.
MOLAR: begia izan, adib.: “Begia dio neska horrek mutil horri”.
MOLINO, llevar el agua a su: ura (inoren) eherara nahi./ igarara ekarri (K. Izagirre).
MOMENTO, coger en un mal: aldi txarrean hartu.
MOMENTO, por el: behingo(a)z (beste bi adiera dauzka: “betiko” eta “batera”)./ aldi, puska baterako.
MONJA, meterse: serora sartu./ moja sartu.
MONTA, de poca: gorabehera gutxiko.
MONTE, echarse al: menditartu./ mendira jo.
MONA, pillar una: ezpaina berotu./ katua eraman./ amuarraina, atuna, eperra, mokoilua, otso beltza, perretxikoa, zepelina harrapatu./ (Bilboko Barrenkaletik) bakailaoa ekarri./ atxurra izan./ mizpira ederra, pottoka bat bildu
MORADO, ponerse: bapo berdindu./ ase eta bete egin.
MORRO, tener (mucho): kopeta (handia) izan./ azal lodia eduki./ “Txo, hik duk bekokia!”, “Azal lodikoa, gogorrekoa zara gero!”.
MORROS, estar de: mutur egon, gelditu./ zaputza hartu, harrapatu./ zaputze(t)an egon (bereziki haurrak)./ mokoka, murku egon.
MOSCAS, estar cazando: denbora ontzen oihuari begira eman, pasa./ esku bateko behatzak banatzen egon./ kukusoak hiltzen ari./ zeruko izarrak kontatzen ari./ eulikeriatan egon./ denbora gitarra jotzen eta dendeletean pasa.
MOSQUEARSE: zaputza hartu, harrapatu./ zaputze(t)an egon (bereziki umeak)./ urak eta suak hartu.
MUCHO, como: goitik jota./ gehienez ere./ gehien dela.
MUCHO…, después de: … eta…, adib.: “Ibili eta ibili” (Después de mucho andar),
MUERAS, así te: hilko al haiz!/ hil ai ledi (ojalá se muera)./ lepahezurra haustea opa.
MUERTA, mosquita: azpi zapo./ saguhartzaile.
MUERTE, lucha(r) a: hilkarrean aritu (gladiadoreak legez).
MUERTO, cargar el: ardiak, ahuntzak egotzi.
MUERTO, qué… ni qué niño: zer… eta zer… -oste, adib.: “Zer behi eta zer behioste” (Qué vaca ni qué ocho cuartos)./ zer… eta zer… -ondo(ko), adib.: “Zer jai eta zer jaiondoko”.
MUERTOS, levantar a los: itsuak argitu, adib.: “Itsuak argitzeko modukoa omen da hango wodka” (Ese wodka resucitaria a los muertos).
MUNDO, como su madre le trajo al: larrugorritan./ narrugorritan./ amak eginda bezala./ bilutsik.
MUNDO, desde que el mundo es: betidanik./ Jainkoak dakienetik.
MUNDO, todo el: bazterrak, adib.: “Bazterrak nahasten” (Liando a todo Dios)./ “Bazterrak engainatzen (Engañando a la peña).
MURRIA, estar de: muxak hartu./ muxatan egon./ putzak eduki.
Comments are closed.
-->