O

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA O

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

OCASION, dar: bide eman.
OCASION, en esta: oraingo honetan.
OFICIO, gajes del: l.- Lan eskarmentua. 2.- Lanaren (ogibidearen, lanbidearen) gora-beherak, kontuak, goiti-beheitiak.
OIDO, aguzar el: belarriak luzatu, zabaldu, tentetu, tente jarri.
OIDO, decir al: belarrira esan, hitz egin, mintzatu./ belarrondora esan./ belarrien hegalera esan.
OIDOS, llegar a mis, tus…: belarri(eta)ra heldu zait, zaik…
OJALA: -ko ahal, adib.: “Hilko ahal da” (Ojalá se muera), “Ez ahal da hilko behingoz” (No se morirá de una puta vez)./ ai, hilko balitz./ oxala.
OJO, a: begira./ begiz./ begi neurriz./ gutxi gorabehera./ alde-alde (bota).
OJO, echar el: begiz jo, adib.: “Aspalditik begiz jota neukan” (Ya le había echado el ojo yo)./ begia(k) bota, jaurti, egotzi, ipini, jarri.
OJO, entrarle por el: (begi-)begietan jo./ begikoa izan.
OJO, ojo por: begia begi truk (eta denok itsu)./ odolak odola(ri) zor (eko).
OJOS, abrirle a uno los: begiak argitu, ireki, zabaldu.
OJOS, comérselo con los: begiz jan.
OJOS, ver con buenos: begi argia egin (=atseginez ikusi), adib.: “Begi argia egin zion neskak mutilari”./ gogoko izan./ begi onez ikusi.
OLLA, irse de la: burutik nahasirik ibili, adib.: “Burutik nahasita zebilen ordurako osaba”./ burutik egon, adib.:“Hori burutik dago” (Ese se va de la olla).
OMISO, hacer caso: jaramonik ez egin./ alde batera utzi.
OPINION, en mi humilde: nire uste apalean./ nire iritzi argalean.
ORDENES, a sus: zure esanetara!
OREJAS, agachar las: men egin./ belarriak apaldu./ burua makurtu.
OREJAS, hacerse una de: gorrarena egin./ hitza jan./ ez ikusi(arena) egin./ ez entzun egin./ entzun eta gor egin./ buruz belarri egin.
O SEA: hau da./ hots./ alegia.
OSTIA, estar de mala: gozoa ez egon, adib.: “Ez zagok gozoa, gero!“.
OSTIAS, echando: lehenbailehen. ziztu bizian./ atoan./ jesu batean./ jesus (amen) batean, esan orduko.
OSTRAS!: arraioa!/ ene!/ arraiopola!
OTRO, de un dia para: egun batetik bestera./ egunetik biharrera.
OTRO, ir de un… a: kalez kale ibili, (tabernaz taberna…)./ leku batetik bestera./ handik hona.
OTROS, entre: besteak beste.
Comments are closed.
-->