S

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA S

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

SA, qui lo: auskalo./ batek daki./ Jainkoak daki./ nik al dakit ba!
SABER, vete a: auskalo./ batek daki./ batek jakin./ jainkoak daki (eta berak ere kostata)./ zer dakit nik ba!
SABIENDO, todo se acaba: gero da behar.
SALGA, a lo que: huts ala bete./ huts ala kausi.
SALIVA, con paciencia y con: ezina ekinaren ekinez egina./ ekinaren ekinaz (ezina egina).
SALUD!: agur!./ agur eta erdi!.
SALUD, disfrutarlo con: osasunez (urratu)!
SALVO: (aditza) izan ezik./ salbu./ -ri baldintzatuz, adib.: “Amaiera onari baldintzatuz abonatu” (abonar salvo buen fin).
SANBENITO, colgar un: lelo txarra erantsi.
SANGRE, correr la: odola jausi./ odola erion (dario…).
SANGRE, hacerse mala: odol gaizto, txarra egin.
SANO, cortar por lo: errotik atera./ sustarrak erauzi.
SANTO de qué, a: zer dela-eta?
SAQUE, tener buen: bapo jan./ entrama ederra izan, adib.: “Hori da entrama, hori!”
SARNA, con gusto…: gogo(z)ko tokian aldaparik ez.
SEA, así: hala bedi (edin)./ hala biz (izan).
SEA, sea como: aldez edo moldez./ zakutik edo zorrotik./ onean ez bada, txarrean./ kosta a(ha)la kosta./ nola edo hala./ zelan edo halan./ inola ahalean./ zernahi gisaz.
SECA, tener la garganta: egarri izan./ egarriak egon./ egarriz egon.
SECO, estar: egarri min izan./ egarmin egon.
SEDA, aunque la mona se vista de: idi zaharrari arran berria ipini (arren).
SEGUN: -ren arabera(koa).
SEGUN parece: iritzi batean./ dirudienez./ itxuraz./ itxura denez./ antza./ nonbait./ badirudi …ela.
SEGUNDAS, con: asmuz esan.
SEMEJANZA de, a imagen y: -ren irudira, antzera./ -ren eredura, arabera.
SENTIDO, tener doble: bi adiera izan./ asmuz esan./ bi eratara har daiteke hitz hori.
SEÑAL de que tengo: duenari dario.
SEPULTURA, genio y figura hasta la: lehengo lepotik (izan) burua.
SER, en lo más profundo de nuestro: gure buruetan itsatsita egon./ gure baitan./ barne-barnetik.
SERENO, el pito de un: astoaren arrantza./ oraren putza./ iazko haizea./ atariko haizea./ aintzat ez hartu.
SERRIN, tener la cabeza llena de: buruan gatzik, gatz alerik ez izan (↔) buruan gatza izan.
SERVIDOR, suyo seguro: zure esanetara.
SI, a que: baietz, adib.: “Baietz egin hori!” (A que sí que hago eso).
SI, de por: izatez./ berez (geurez, neurez…)./ bere (geure…) izatez./ bere baitarik, adib.: “Ez da bere baitarik gaiztoa”.
SI, no caber en: azalak ez hartu./ azalean kabitu ezinik egon, ibili.
SI…, que me muera: hemendik mugi ez nadila.
SI, volver en: konorteratu./ berera izan, etorri./ bere baitara, onera bihurtu.
SIEMPRE, como: beti bezala./ ohi bezala./ ohi denez./ beti bat, adib.: “Zer, hobeto zagoz? Ez, beti bat”.
SIGLOS, por los siglos de los: egun eta eguzki./ betiko.
SIGUIENTE, el: hurrengoa./ beste bat!
SINIESTRO, a diestro y: ezker-eskubi./ ezker-eskuin(era)./ ezker eta eskuin.
SINUOSO: angula-mangula (bidea)./ sigisaga( n).
SITIO, en cualquier: non edo non./ non edo han./ nonbait.
SITIO, poner en su: esatekoak esan./ bereak eta bost esan./ bereak eta bi esan.
SOBERANAMENTE, aburrirse: gogait gaizto egin./ ardiak bezala aspertu.
SOBRE (=acerca de): -z (taz/tzaz/zaz izenorde erakusgarri eta pertsonalekin)./ -ren gainean./ -ri buruz./ -ren baitan./ …dela eta.
SOBREENTENDIDO, dar por: jakintzat eman (jo)./ agirian egon.
SOL, a pleno: eguzki galdatan (=cuando más pega).
SOL, poner al: eguzkitan jarri, adib.: “Arropak eguzkitan jarri ditut lehor daitezen”.
SOLAS, a: bakarrean.
SOMANTA, dar una: lepoa berotu./ bizkarra berotu./ jipoitu./ hautsak atera.
SOMBRA, como si fuera su: orpoz orpo ibili, jarraitu.
SOMOS…, arrieritos: fandangoaren buelta etorriko zaizu./ fandangoaren buelta joko dute, dizute./ larrutik ordaindu behar duzu./ etorriko zaizu bueltan./ urak egingo du bide.
SON, sin ton ni: ganorabako./ txatxalapatxala (sola-saldi bat)./ firri-farra (dirua gastatzean).
SOPA, estar hecho una: txipa (ezkailu) bat bezala busti./ amuarrain (bat) eginda egon.
SOPITAS, pedir: erauki! (¡me rindo!)./ -ra jo (recurrir a)./ -rengana jo./ barka, laguntza eske etorri.
SORBOS, a: zurru-zurru edan.
SORDOS, hacer oídos: entzungor egin./ entzun eta gor egin.
SUAVIDAD, con: goxo-goxo./ mara-mara (elurra erortzean).
SUCESIVAMENTE, (y así): hurrenez hurren.
SUCIOS, sacar a relucir los trapos: (inoren) zatar zaharrak aideratu./ (artzainak haserretu eta) gaztak agertu.
SUDANDO: izerdi patsetan, uharretan, lapetan, bitsetan./ izerditan./ izerdia dariola.
SUELOS, caer por los: lur jo, adib.: “Kobrearen prezioa lur jotzeraino jaitsia zen”.
SUELTA, dormir a pierna: zabal-zabal lo egin./ zabal eta zabar lo egin./ ohe betean lo egin.
SUEÑO, tener: logale, logura izan./ logaleak egon.
SUERTE, mala: zain txarra./ Balbea.
SUERTE que, de: horrela./ beraz./ hala(ko moldez) non…
SUGERENCIA, hacer una: buru(ta)ra eman.
SUPONGAMOS: demagun, adib.: “Demagun hala dela” (Admitamos que es así)./ jo dezagun./ eman dezagun./ kontu egin dezagun./ aihenak emango ditugu…-(e)la.
SUSPIRO, como la radiografía de un: hezur eta azal egon./ hezurra eta azala besterik ez izan.
SUSTANCIA, sin: ganorabako
SUYA, salirse con la suya: (nirea, zurea…) egin, adib.: “Berea egin du” (“Bereak egin du” bestelakoa da, “Está acabado” edo antzeko zerbait esan nahi du).
SUYO, a cada uno lo: bakoitzari berea (hori da zuzenbidea)./ bakoitz.ak berea behar du.
Comments are closed.
-->