Archive | hitzaro

RSS feed for this section

Funky/Hip hop ikastaroa

hAsteburuetan.com egitasmoaren baitan, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara sailak Funky/Hip hop ikastaroa antolatu dute azaroaren 4, 11 eta 18 larunbatetarako. Ikastaroa Jaione Larrañagak emango du eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era izango da Ordiziako Majori Kiroldegian.

Matrikularen kostua 20 eurokoa da. Izen emateko eskuorriak herritarren udal arreta bulegoan edota Ordiziako tabernetan aurki ditzakezue. Izena emateko epea urriaren 6tik 20ra izango da, horretarako eskuorria, zuen datuekin beteta herritarren udal arreta bulegoan utzi besterik ez duzuelarik. Informazio gehiagorako deitu: 943805622 (Alazne) edo 943162366(Maria/ Ainhoa).

Comments { 0 }

Elebitasunaren zalantzak argitzeko hitzaldia, Julio Ibarraren eskutik

Julio Ibarra HUHEZIn eman zuen hitzaldianNo sabemos euskara… ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos? izeneko hitzaldia antolatu du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, euskara ez dakiten eta Haur nahiz Lehen Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei begira. Julio Ibarra kazetariak eta Iñaki Eizmendi soziolinguistak emango dute hitzaldia, gazteleraz, gaur. Udaletxeko Pleno aretoan izango da saioa, 18:30ean.

Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburu oinarri hartuz, gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko dira Ibarra eta Eizmendi, haien esperientziatik abiatuta. ETB2ko Teleberri saioko editore eta aurkezlea izan zen Julio Ibarra. Iñaki Eizmendi, berriz, Lasarte-Oriako Ttakun euskara elkarteko teknikaria da. Euskara Zerbitzuko langileek esan digutenez.

Orain arte beste hainbat herritan egin dituzten saiotan, Julio Ibarrak bere esperientzia azaldu izan du. Euskaldun berria eta gurasoa da Ibarra, eta bere emazteak ez daki euskaraz. Jendeak oso gertuko dituen gaiak aipatzen ditu oso modu atseginean.

Gurasoek gehien dituzten galderak erantzungo dituzte bi hizlariek gaurko hitzaldian. Esate baterako:

Ez dakit euskaraz. Nola lagundu ahal diet seme-alabei eskolako lanak egiten? Nire seme-alabek euskaraz ikasten dute, izango al du gazteleraz arazorik etorkizunean? Nire seme-alabek euskara eta gaztelera nahasten dituzte, zer egin behar dut? Ez dakigu euskaraz, nola lagundu elebidun izaten? Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al dut nire seme-alabekin?…

Antolatzaileen arabera, hitzaldia, gurasoek parte hartzeko oso tarte aproposa izango da. Ordubete eta hamabost minutu inguru iraungo du, beti ere jendearen parte hartzearen arabera.

Comments { 4 }
-->