Artikuluaren gaia erabaki: egunkarian irakurritakoa, telebistan edo Interneten ikusitakoa, zuri edo inguruko norbaiti gertatutakoa, eta abar erabil ditzakezu informazio-iturri gisa.
Irakurri edo ikusitakoaz informazio gehigarria aurkitu: beste iturri batzuetara jo eta artikuluarekin batera erabiliko dituzun multimedia baliabideak bilatu (estekak, irudiak, argazkiak, bideoak, audioa, eta abar). Ondo hautatuz gero, baliabide gehigarri hauek balio erantsia emango diote zure artikuluari.
Zure aportazioa garbi utzi: ez zaitez mugatu nonbaiten irakurri edota ikusitakoa errepikatzera. Ahal dela, eman ezazu zure iritzia edo balorazioa, iruzkinen bat tartekatu, zirrara azaldu (harridura, errukia, poza, sumindura, nahigabea, eta abar). Hitz gutxitan esanda, gizaki pentsalaria zarela erakutsi!
Sarrera eta amaiera onak pentsatu: gogoratu bi atal hauen garrantzia!
Originala izaten saiatu.
Idazterakoan
Hiztegiak kontsultatu: Firefox jaitsi eta bertan Euskalbar instalatu.
Euskaljakintzako ondorengo atalak erabili idazlanean akatsik ez egiteko eta hizkuntza aberasteko:
Comments are closed.