SINONIMOAK

Sinonimoak lantzeko jarduerak

Jarraian orain arte EGAko azterketan ateratako sinonimoak lantzeko hiru jarduera mota ezberdin topatuko dituzu:

  • 1-7: Testuinguruaren laguntzaz sinonimoak eman (flash).
  • 8-18: Ezkerreko zutabeko sinonimoak eskuinekoekin lotu (flash).
  • 19-23: Sinonimo-gurutzegramak.

Egin klik zenbakiaren gainean jarduera abiarazteko:

Comments { 37 }

Harkaitz Cano gaur Jakintzan

Harkaitz Cano idazlea Harkaitz Cano idazlea gaur ikastolan izango da Idazleak Ikastetxeetara egitasmoaren barruan. Egitasmo hau Euskara Biziberritzeko Planeko (EBPN) ekintza da, eta Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu ohi du, “euskal idazleen obrak zabaldu, ikasleen literatur zaletasuna eta gaitasuna sendotzeko.� Canorekin, Susa argitaletxearen eskutik 1999an argitara emandako Pasaia blues eleberriaz arituko gara.

Harkaitz Cano Lasarte-Orian jaio zen 1975. urtean. Lubaki Banda taldean hasi zen literatur munduan eta, oraindik gaztea den arren, hainbat genero landu ditu dagoeneko: poesia, eleberria, ipuinak… Lehenengo argitalpenak poesiakoak izan baziren ere, ondoren prosarantz jo du eta gaur egun euskal literaturako idazlerik sendoenetakoa da, orain arte argitaratu dituen lan guztiek izan duten harrera bikainak erakusten duen legez.

Canoren lanak dira, besteak beste, Kea behelainopean bezala (Susa, 1994), Paulov-en txakurrak (Erein, 1994), Radiobiografiak (Elkar, 1995), Beluna jazz (Susa, 1996), Telefono kaiolatua (Alberdania, 1997), Bizkarrean tatuaturiko mapak (Elkarlanean, 1998), Piano gainean gosaltzen (Erein, 2000), Norbait dabil sute-eskaileran (Susa, 2001), Belarraren ahoa (Alberdania, 2004) eta Neguko zirkua (Susa, 2005).

Zuzenbidean lizentziatua da Donostiako EHUko unibertsitatean. Euskal Herriko hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain, irrati eta telebistako gidoigile bezala ere lan egiten du. 2005eko Literaturako Euskadi Saria lortu berri du arestian aipatutako Belarraren ahoa liburuagatik. Euskaljakintzan argitaratu genuen bere garaian sariaren berria. Honetaz gain, honen harira egindako hainbat elkarrizketa eta beste irakurri nahi baduzu, klikatu hemen.

Bukatzeko, aipatu, eguerdiko 12:30ean izango dela lasartearra gurekin. Bereziki, lehenengo hiruhilean irakurri genuen Pasaia Blues liburuari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Dena den, guk prestatu ditugun galderak eta berekiko dugun jakin-mina ez dira hor amaitzen eta beste liburu zein bere bizitzaren inguruko beste hainbeste galdera egingo dizkiogu. Ea, bada, gure jakiteko nahi hori asetzeko gai den (ziur gaude baietz!).

Comments { 2 }

EUSKALJAKINTZA AURREUNIBERTSITATEKO IKASLE ONENEN ARTEAN! (2)

Jakintzakook 2. froga hasi aurretik
A ze eguna atzokoa! Gure neskek egin zuten kilometro mordoa ez dago zenbatzerik kilometro-kontagailu aurreratuenarekin ere!! Lastima ez kilometro-kontagailu ez GPSrik ez genuenik, izan ere oso gustura hartu izango baikenuen azken puntuetaraino heltzeko! Egun osoan zehar, gure neskak han eta hemen ibili ziren, alde batetik bestera, etsi gabe; planoa esku batean eta kantinplora bestean…

Jarduna honelaxe laburbil daiteke: gazi-gozoak. Gozoak, mapaz eta iparrorratzez baliaturik aurkitu beharreko puntu ia-ia guztiak aurkitu zituztelako, baita hainbat proba berezi egin ere; baina gaziak, kilometro mordo bat egin eta gero, bueltan baliza aurkitu gabe etorri zirelako…

Ikasle mordoa Nebrijako Unibertsitatean Hotelera bueltatu ginenean, dutxa azkar bat eta berehala lanari ekin genion. Ez genuen segundo erdi bat galtzeko. Hoteleko kafetegira jaitsi, ordenagailua piztu (hori bai, konexiorik gabe) eta mundu osoko kapitalak errepasatzeari ekin genion. A ze barre algarak (zerbait esateagatik) Europako hainbat herrialde berriren kapitalak errepasatu-ikasten: Azerbaiyan, Baku; Eslovenia, Liubliana; Eslovaquia, Bratislava; Kazajstan, Almaty; Kirguizistan, Bishkek… Ez jarri aurpegi hori, zuek ere, gure antzera…

Kultura orokorreko hainbat test ere erantzun genituen eta nahiko ondo. Gaur goizean XX. mendeko historia errepasatu dugu: 1go Mundu Gerra, Bigarrena, Hitler, Roosvelt, Fidel Castro, Vietnameko Gerra, gizona ilargira iritsi zenekoa…denetik!! Orain, irabazi ez dugu irabaziko, baina zenbat ezagutza geureganatu dugun asteburuan zehar (ja-ja).

Lehiatzeko prest!
Oraintxe neskak galderak erantzuten daude: 100o galdera 8 minutuko alditan ( 8 minuturo 100 galdera). Galderak kultura orokorrekoak dira hein handi batean, baina baita fisikako txanda bat ere, matematikakoa, biologiakoa, ekonomiakoa… denetik!

Beno, bada, hauxe da guztia oraingoz. Gaur ere, beste irakasle baten bulegoan sartuta nago eta azken froga amitzear dago. Hemengo irakasleei eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen lehenengo unetik denean laguntzeko prest azaldu baitira. Ez didate soilik bulegoa utzi baita euren pasahitza ere eta hori benetan eskertzekoa da.

Comments { 4 }
-->