Apaizac obeto espedizioko kideak, Hizketaldian

Jon Maia Ane Miren MirallesTernua aldeko uretan Apaizac obeto espedizioan bizi izan zituzten esperientzien gainean hitz egingo dute asteazkenean Ordizian Jon Maia bertsolari zumaiarrak eta Ane Miren Miralles ordiziarrak. Diapositiba emanaldia eta hitzaldia, 19:00etan izango da Barrena Kultur Etxean, Hizketaldiak egitasmoaren barruan. Udaleko Euskara eta Kultura sailek antolatu dute asteazkeneko hitzaldia, Hitzaro Euskara Elkartearekin batera.

Apaizac obeto 2006 espedizioak 1.000 itsas milia egin zituen Atlantikoan barna. Antzinako balezaleen modura ibili ziren Euskal Herritik joandako bost lagun Terranova aldeko itsasoetan, ekaitz eta haize bortitzen gordintasuna pairatuz. Abentura bitxia, sei marinelek eta patroi batek egin zuten: Jon Maia, Ane Miren Miralles, Markos Sistiaga, Iker Leizaola eta Xabier Agote euskaldunek eta Ternua bertako Mi’kamaq tribuko indigenak.

ontziaAparteko erronka honetan murgiltzeko, XVI. mendeko bale-arrantzontzi baten erreplika sortu zuten Pasaiako Albaola Elkarteko kideek: Beothuk izeneko untzia, zortzi metro luze eta bi metro zabal den haritzezko ontzi xumea, kubierta eta kabinarik ez duena.

Bidaiari ekin aurretik, tripulazioak sei arraun eta bi belen laguntzaz nabigatzera ohitu behar izan zuen, halakoxea baitzen XVI. mendeko euskal bale-arrantzontzietan erabiltzen zen propultsio sistema bakarra.

Horrez gain, garai hartako janzkerak erabili zituzten ozeanoa zeharkatzeko. Jantziak Kanadan ehortzitako euskal balezaleen hilobietan aurkitu ziren arropen arabera egin ziren. Janariari dagokionez, garai hartan kontsumitzen ziren produktuez elikatu ziren: ogia, ilarrak eta babak.

Espedizioaren izenak euskal bale-arrantzaleen garaiko pasadizo bat dakarkigu gogora, Atlantikoaz bestaldeko indigenek “apaizak hobeto” esaldiaz erantzuten baitzieten euskaldunei hara heldu eta zer moduz zeuden galdetzen zietenean.

Comments { 0 }

Madeleine, bahiketa edo ustekabeko heriotza?

Gaur dira, hain justu, 151 egun telebista piztu eta Maddie txikia desagertu zelako albistea entzun genuela. Ez da lehenengo haur aienatua eta zoritxarrez ez da azkena izango, baina kasu honek badu besteetatik bereizten duen zerbait, komunikabideen nahiz gizabanakoengan sortu duen interes itzela, hain zuzen.Madeleine McCann, lau urteko neskatila britainiarra, Praia da Luzera (Portugal) joana zen bere guraso eta neba-arreba bikiekin udako oporrak igarotzekoMadeleine xedez. Maiatzaren 3ko gauean, McCann senar-emazteak lagun batzuekin afaltzera irten ziren oporraldia pasatzeko alokaturik zeukaten etxetik 100 m ingurura zegoen “Tapas ” izeneko tabernara, seme-alabak etxean lo utzita. Kate andreak aitortu zuenez, ordu-erdiro hurbiltzen omen zen haurrak ea ondo zeuden ziurtatzera, nahiz eta lekuko batzuek mozkortuta zegoela aitortu zuten. Baina 21:30-22:00 bitarte horretan joan zenean, bere alaba zaharrena falta zela azaldu zuen. Madeleinen amaren esanetan, etxea ez ei zegoen berak utzi bezala, leihoa eta atexka bat irekita baitzeuden.

Gertakizun honen berri izan bezain laster, bai polizia britainiarrek, bai portugaldarrek kasua sakonki aztertzeari ekin zioten. Ez da erraza poliziaren hipotesiak azaltzea, batzuetan ez baitute elkarrekin ere bat egiten. Hala ere, badaude egun ziurtaturik dauden froga ukaezin batzuk, McCanndarrek alokaturiko etxe eta autoan (ustezko bahiketa gertatu eta hogeita bost egunera alokatua) aurkitutako odol arrastoen emaitzak kasu. Poliziaren ikerketen arabera, ediren zituzten odol markak %100ean Maddierenak dira. Aurkikuntza horiez gain, Kate andereak etengabe eskuetan duen Madeleinen panpinan ere nabaritu zuten hilotz usaina gorpuak detektatzen adituak diren txakur hauek, gau hartan bertan hil zela ondorioztatuz. McCann senar-emazteei Madeleine txikiari lasaigarriak eman izana leporatu diete, lo sakon batean murgildu zedin, oso ipurtarina baitzen. Litekeena da behar baino erlaxagarri dosi handiagoa ematea, ezusteko heriotza sorraraziz.

ustezko MadeleineBada, hala ere, haur britainiarra bizirik dagoela pentsarazten diguten zenbait datu. Alde batetik, gizabanako biren aitorpenak ditugu. Bi pertsona hauek ez zuten elkar ezagutzen, baina testigantza biak bat zetozen. Hauen esanetan, maiatzaren 9an lau urteko neskatxa Marrakechen (Maroko) ikusi zuten, Ibis hotelean. Lekukoetako batek jakinarazi zuenez, haurra lar triste ei zegoen, bere aita ez zirudien gizon batekin, ama noiz ikusiko zuen galdetuz. Lekukotasun hau bere horretan geratu zen, froga faltak zirela medio. Duela egun batzuk, gainera, argazki bat agertu zen hedabideetan. Erretratuan magrebiar familia bat erreparatu zitekeen, emakume batek haur ilehori bat besoetan zeramala. Poliziak argazkia eskuartean izan zuen bezain laster familia hartara jo zuen, baina oraingo honetan ere esperantza guztiak bere horretan geratu dira, ume ilehoria familia haren beraren alaba dela jakitean. Hori ziurtatzeko nahikoa izan da Madeleinek duen aparteko ezaugarri batean oinarritzea, izan ere, eskuineko begian orban txiki bat dauka eta argazkiko txikiak ez du bereizgarri hori.

David BeckhamAita SantuaDesagerpen honek sekulako oihartzuna izan du mundu osoan zehar, famatu anitzen laguntza jasoz. Hala nola, David Beckham futbolari ospetsuak egin zuen iragarkia Maddie aurkitzen laguntzeko deia eginez eta McCandarrek Erromara eginiko bidaia Aita Santuari laguntza eskatuz. Bestalde, hain ezagunak ez diren zenbaitek ere sekulako laguntza ekonomikoa eskaini diete, dirutza honen patua zein izango den inork ez badaki ere.

Igaro den denbora luze honetan pista ugari jaso diren arren, gehienak baliogabetuak izan dira, aurrez aipatu dugun modura. Gurasoen jarrerak ere zeresan handia eman du, ez baita ohikoa honelako jazoera baten aurrean hain jokaera hotza agertzea, negar malko bakar bat ere isuri gabe kameren aurrean behintzat. Dagoeneko lau hilabete pasa dira gutxi gorabehera, baina zenbat gehiago beharko dira kasu hau argitzeko? Gurasoek ba al dute zerikusirik alabaren desagerpenarekin? Argituko al dira sorturiko galdera guztiak? Madeleine, bahitu edo ustekabean hil dute?

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/SwqP2j00AsA” height=”425″ width=”350″ /]

Comments { 2 }

Alonso eta McLaren taldearen arteko haustura

Azken egunetan ikusi ahal izan dugunez, McLaren eta Fernando Alonsoren artean dagoen erlazioa hautsitzat eman dezakegu. Halaber, esan dezakegu datorren denboraldian, egunkari askok adierazten duen bezala, Fernando talde berean ikustea zaila izango dela, Ron Dennis eta Fernando Alonsok gero eta gutxiago hitz egiten baitute. Honen guztiaren zergatiak ulertzeko, hastapenetik azaltzen hasi beharra dago.

Alonso eta Hammilton

Alonsok urte hasieran, McLaren taldean sartzean, urte oparotxoa izango duela pentsatu zuen. Baina ez daki bere lankideak, Lewis Hamiltonek, gauzak oso gogor jarri behar dizkiola bere estreinaldian. Urte hasiera bikaina dute bi gidariek, azken honek batez ere, lehenengo aldia izateko oso ondo moldatzen ari baita. Dena ondo doa Monacoko zirkuitua iristen den arte. Hemen, Alonso eta Hamiltonen arteko harremana aldatzen hasten da. Hamilton, inongo arrazoirik gabe, bere lankidea aurreratzen saiatzen da irratitik bere ingeniariek hori galarazten saiatu arren. Alonso konturatuta dago bere telemetriako informazioa ezkutatu beharra daukala; izan ere, Alonsok bere autoan egindako hobekuntzak Hamiltoni pasatzen baitzaizkio. Ondorioz, inongo esfortzurik egin gabe, britainiarrak kotxe hoberena eskuratzen du.

Ron DenisGauzak honela, McLaren taldea bitan banatzen da. Hamiltonen mekaniko eta ingeniariak eta Alonsorenak. Informazioa ezkutatzen hasten dira eta Alonso eta bere patroiaren arteko loturak hausten hasten dira. Artean, Ron Dennis gehiago arduratzen da Lewisi gertatzen zaionarekin Alonsok lortzen dituen emaitzekin baino. Baina benetako lotura apurketa hori Hungaroring zirkuituan gauzatzen da. Alde batetik, ia denok dakigu gertatutakoa larunbateko kalifikazio saioan. Alonsok Hammilton izorratu duela adierazten du FIAk. Honen ondorioz, salaketa bat jasotzen du Alonsok eta atzeratuta atera beharra dauka lasterketan. Aldi berean, Ron -erabat haserre ikusitakoarekin- Alonsorengana joaten da esplikazio eske. Ordutik aurrera, Alonso eta Dennis ez dira gehiago “aurpegietara” begiratu. Bestetik, prentsa britaniarra Alonso gogor kritikatzen hastend da eta alemaniar egunkari batzuk ez dira atzean geratzen. Aipatu behar da kritika horietatik asko Alonsoren izaerari zuzendutakoak direla.

Ron Dennis fianHorren ondorioz, asturiar gidaria talde barruan deseroso samar dago. Egunkari guztiek bistakoa dena galdetu arren (ea bere lekua Mclaren taldea den edota urte amaieran taldea utzi behar duen), Fernando galdera horiei guztiei uko egiten saiatzen da.

Britaniar taldea gauzak okerrera ezin dutela jo pentsatzen ari denean, Ferrari eta McLaren arteko espioitza kasua plazaratzen da. Badirudi Nigel Stepney eta Mike Coughlan ingeniariek beraien artean taldeko informazioa elkartrukatzen dutela. Ferrarik hau guztia FIAra salatzen du eta erakunde honek, kasu guztia aztertu ondoren, inoiz ikusi ez den isuna ezartzen dio McLaren taldeari: 100 milioi dolar (72 milioi euro). Hori gutxi izango balitz, konstruktore txapelketako puntu guztiak erretiratzen zaizkio. Dena den, gidariek beraien puntuazioak mantentzen dituzte.

Denok dakigun bezala, azken lasterketetan Alonsok Hamiltonekiko zuen tartea gutxituz joan den arren, gaurkoan erretiratu egin behar izan du, munduko txapelketa bere etsaiaren eskuetatik inoiz baino gertuago utziz. Halere, oraindik ere edozer gerta daiteke aurtengo txapelketa zoro honetan… Zein iritzi duzue auzi honi buruz?

Comments { 0 }
-->