Zorionak Eneritz eta Nerea!

Gaurko mezua eta abestiak euskaljakintzako Eneritz eta Nereari eskaini nahi dizkiegu. Bi hauek ere zahartu zaizkigu!!!!! Ez da txantxa, 18 urte!! Ikusiko duzue hemendik aurrera nola doazen urteak, bata besteari tokia kentzen… 🙂 Esan beharra daukagu, gaurkoan, arazo txiki bat dugula; izan ere, gelan Eneritz bi eta hiru Nerea baititugu. Jakiteko noren urtebetetzea ospatzen ari garen hasi zenbatzen. Eneritz, eskuinetik hasita, hirugarrena da. Nerea, berriz, ezkerraldeko bosgarrena:

my pimped pic!

Behin garbi gelditu dela zeintzuk diren omenduak, bideoetara pasatuko gara. Lehenengoa, Eneritz, zuretzat! Oraintxe bukatu da zure eguna 🙁 baina ziur nago, Gun n’ Roses ikusi orduko, barkatuko didazula atzerapena (alde batetik bestera ibili naiz egun osoan eta oraintxe lortu dut, azkenean, ordenagailu aurrean esertzea). Dena den, hori nahikoa ez bada barkamena lortzeko (kontuan izanda zure podomaticen eskaini dizkidazun abesti zoragarriak), zin dagizut hemendik zure hurrengo urtebetetzera Axl Donostiatik pasatuz gero, kontzertura joateko sarrera bat ordainduko dizudala. Ados?

Hurrengo bideoa Nerearentzat doa. Nereari bururatu zitzaion zorion mezu hauekin hastea; beraz, zorion bikoitza zuretzat, Nerea. Alde batetik, urteak betetzeagatik eta, bestetik, ideia berritzaileak euskaljakintzara ekartzeagatik! 😉 Ondo-ondo pasa zure eguna eta aprobetxatu ederki baino hobeto ospatzeko (badakizue zer datorren eta hemendik aurrera…). Ea gustatzen zaizun hau:

Comments { 1 }

ORTOGRAFIA PERTSONALIZATUAK

Bakoitzarentzako ariketak

Comments { 0 }

1$=40 egun!

uraPentsa ezazue euro bakarrean. Zer datorkizue burura? Txikitxoak ginenean jasotako pagaren balioa? Goxoki gutxi batzuk erosteko nahikoa? Ur botila txiki baten prezioa? Makinetan sartu ondoren jasotzen dugun fruitu lehorren potetxoa? Egia esan, ez dago ezer asko egiterik euro batekin…Zinera joateko kopuru honi 6 bider egin beharko genioke, eta lagunekin gauetan irtetean ere kopuru honek aldaketa nabarmena jaso ohi du.

Bistakoa da, gaur egun, edozertarako dirua behar-beharrezkoa dugula. Eta zer diozue urari buruz? Premiazko lehengaia da gure eguneroko bizitzarako. Esnatu eta berehala komunera jo eta kanila irekitzen dugu eskuak eta aurpegia garbitzeko. Oheratzean, azken ekintzetako bat hortzak eta eskuak garbitzea izaten da, eta, beraz, gure eguneko lehen eta azken ekintzei erabat lotua dagoen baliabidea da. Gaztetxotan askotan pentsatu ohi da ura dohainik jasotzen dugula, baina munduko beste nonbaiten biziko bagina, ziur jakingo genuke guretzat hain arrunta dena izugarri estimatzen; izan ere, herrialde azpigaratuetan kilometroko ibilaldiak egin behar izaten baitituzte urez betetako balde batekin etxera itzultzeko. Gainera, erraztasuna alde batera utzita, ur garbiaren gabezia munduko 5 urtetik beherako umeen hilkortasunaren bigarren arrazoia da eta, kopuruari erreparatuz, munduko biztanleriaren %40 inguruk du ur garbia eskuratzeko zailtasunen bat.

ura behar duteUra bezala, milaka gauza gehiago ditugu oso eskura eta, guk ez bezala, aurretik aipatutako pobreagoek lan ugari egin behar izaten dute iraupenerako. Buruhauste honetan laguntzeko, GKE ugari ari da lanean buru-belarri. Azkena entzun dudan kanpaina, TAP WATER PROJECT, NYeko zenbait jatetxeren ideia izan da eta burutapena egokia dela onarturik, 200 jatetxe inguruk hartuko dute parte munduagatiko laguntza honetan. Hauek, euren janariez aparte, normalean dohainik izaten den edalontzi ur bati dolar bateko prezioa jarri diote. Ekimen honekin eskuratutako irabaziak UNICEFi emango zaizkio laguntza lanetan jarraitu ahal dezan. Kanpaina honen xedea, beraz, 3. munduko familien eta, batez ere, haurren bizitza apur bat erraztea da.

Prezioaren adostasuna, aipatu bezala, dolar batekoa da eta, guretzat hain balio gutxikoa bada ere, pobre hauen bizitzan 40 eguneko balioa du. Ekimen honetako buruzagiak dioenez, GKE hauen laguntzaz, ume bat 40 egunez elika daiteke dolar batekin. Ez ahal zaizue lagungarria iruditzen? Ni harrituta gelditu nintzen jakitean poltsikoan ezustekoan aurki dezakegun txanpon batek ume baten 40 eguneko bizitza bermatzen duela.

Laguntza proposamen honen arrazoia, aurreko batean ospatu zen uraren egunaz aparte, UNICEFek 2015. urterako duen helburuan laguntzea da. Hauek mundu osoan ur garbiaren gabezia duten herrien ehunekoa erdira murriztu nahi dute urte horretarako. Dudarik gabe, izugarrizkoa da helburutzat honelako lana ezartzea baina jendearen laguntza uste baino handiagoa izaten ari denez, gero eta gertuago ikusten dute helburu horren betetzea.

Comments { 2 }
-->