Guinness World Records

Guinness liburuak munduko errekor nagusienak biltzen ditu. Urtero berritzen dute eta munduan gehien saldu den liburua da; izan ere, 100 milioi ale baino gehiago saldu dira eta 37 hizkuntzatara itzulia izan da. Beraz, liburuak berak errekor bat du, liburu salduenarena.

Errekor hauek zortzi ataletan banatzen dira: giza gorputza, lorpen harrigarriak, mundu naturala, zientzia eta teknologia, arte eta komunikabideak, gaur egungo gizartea, bidaia eta garraioak eta, azkenik, kirol eta jokoak.

Idazti honetan marka bitxi anitzekin egin dezakegu topo. Honako hauek dira gehien txunditu nautenak:

  • txakur txikienaMichel Lotito ezaguna da burdina, kautxua, beira eta horrelako materialak jateagatik. Bere errekor bitxiena turismo-hegazkin bat jatea izan zen, Cessna 150a, hain zuzen ere.
  • 2004ko abenduaren 11n, giza kate luzeenaren marka hautsi zuten Bangladesh-eko biztanleek. 5 milioi pertsona elkartu ziren 1.050 km luzerako kate batean.
  • 2005eko urtarrilaren 15ean, Ricky Brown abeslari Estatu Batuarrak 51, 27 segundotan 723 silaba esatea lortu zuen, ordura arte zegoen marka gaindituz.
  • Munduko txakurrik txikiena Floridan bizi da. Brandy izeneko Chihuahua bat da eta 15, 2 cm ditu.
  • Tim Stinton australiarrak 2005ean errekor bat haustea lortu zuen. Bere hanketako ileak 12, 4 cm izatera iritsi ziren, modalitate horretan errekorra hautsiz.
  • Francisco Peinado espainiarrak 18 tenis pilota eskuan 10 segundoz eustea lortu zuen. 2004an.
  • Christopher Bergland, 24 ordutan 247, 45 km egiteagatik da ezaguna, marka horrekin errekor berri bat lortuz.

Marka miresgarri ugari dago liburu honetan, hemen beste hainbat aurki ditzakezue. Ea animatzen zareten errekorren bat haustera, euskaldunok azaldu beharko genuke liburu honetan, ezta?

Comments { 1 }

Baliabide naturalen erabilera murriztu beharra?

iturriko uraUra, guztiok dakigun moduan, bi hidrogeno-atomoz eta oxigeno-atomo batez osatuta dagoen likidoa da. Jakina da, halaber, gu bizi garen lurra izeneko planeta honetan, toki ugaritan aurki dezakegula ura, munduko hiru laurdenak hartzen baititu. Ura, laku eta ozeanotan topa daiteke; baita hodei nahiz euri-tantetan ere.

Gizakiok, ur edangarria erabiltzen dugu geure higiene pertsonalerako, eta geure bizitzako egoera normalean ura edozein unerako behar izaten dugu. Gauzak horrela, baliabide naturalak murrizten ari dira hainbat arrazoirengatik.

Mundu mailan gizakion jaiotza-tasak gora egiteak erakarria izango litzateke lehenengoa. Gizaki ugari gaude munduan, eta guztiok baliabide naturalak ugaritasunez erabiltzen baditugu, azkenerako, errekurtsu horiek amaitzen joango dira.

Bigarrena ondorengoa izango litzateke. Azken urteetan eta aurten, bereziki, bizitzen ari garen neguek, urtarrilera arte ez du ez euririk ez hotzik egin, eragin handia izan dute ura erabiltzeko garaian. Euririk ez egiteak lakuak, urtegiak eta beste urik gabe utzi ditu, edo ohikoa dena baino hiru aldiz ur gutxiagorekin. Horren eraginez, zenbait herrialdetan jadanik hartu dituzte horren aurkako neurriak. Euskal Herriko zenbait herritan, adibidez, kale garbiketa ur ez edangarriaz egiten dute, edateko txarra denarekin, alegia. Beste zenbait lekutan, berriz, etxeetako uraren erabilera garestitzen hasiak dira erabilera hori kopuru batetik igotzean…

Hau guztia dela eta, hausnarketa egitea komeni da: baliagai naturalak zaindu egin behar dira eta ez nolanahi erabili. Guztiok hartu beharko genuke hau kontuan; izan ere, ondoren jasango ditugun efektuak guztion gaitzerako izango baitira.

Comments { 1 }

Web 3.0

Artikulu interesgarriak:

Comments { 0 }
-->