Argiako Internet Saria 2007 jaso dugu!

Argia Sariak 2007Gaur eguerdian Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean izan gara aurtengo Argia Sarien banaketan, guretzat izan baita Sareko Argia interneten nabarmendu den komunikabidearentzat.

Honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkizuegu irakurri eta jarraitzen gaituzuen guztioi, zuen ekarpenekin IKTeroen blogako edukiak aberasten ahalegindu zareten guztioi eta, batez ere, Jakintza ikastolako komunitatea osatzen duzuen guztioi, guraso, irakasle eta ikasleei.

Bereziki azken hauentzat, alegia, gaur egungo eta iraganean gure ikasleak izan direnentzat, hitz batzuk idatzi nahiko nituzke: eskerrik asko gela barruan adierazi duzuen jarrera baikor eta eraikitzailearengatik. Mila saltsa berrien aurrean topatu zarete azken bi urte hauetan, askotan “sin previo aviso�. Batzuetan entzerrona handietan sartu zaituztegu eta, hala ere, zuen elkarkidetza eta laguntza jaso izan dugu beti. Zuekin bizi izan ditugun esperientziak izugarri positiboak izan direlako animatu gara hauen berri foro honetan ematea. Beraz, sari honen zati handi bat zuena ere bada. Eskerrik asko eta segi hain jator!

Bukatzeko, hemen daukazue guri dagokigunez, saria jasotzearen argudioa:

Bada irakasle talde bat Internetekiko duen zaletasuna bere ikasleengana zabaltzea lortzen duena. Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatu dutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok.

Hementxe duzue ekitaldiko bideo laburra:


Comments { 6 }

Jar ezazu trikiti pixka bat zure bizitzan!

trikitiaArtikulu bat idatzi nahian nenbilela, trikitixari buruz hitz egitea otu zait. Gero eta gutxiago entzuten den instrumentua da baina bere garaian plaza asko dantzan jartzen zituena. Esan beharrean nago, gehienak Euskal Herriko instrumentutzat duela baina, egia esan, italiar instrumentua da. Jende gaztearen artean, gaur egun, ez du zirrara berezirik sortzen eta esan daiteke bere presentzia txikitzen doala urteen buruan. Niri, ordea, txikitatik eman dit atentzioa eta hori dela eta hasi nintzen ikasten. Euskal Herrian urteetan izan den ohitura bat dela uste dut eta euskal kultura barnean dagoen ekintza bat, besteak beste. Horregatik trikitixa pieza bat entzutean zerbait sortzen da nire barnean eta abestiak dioen bezala “odola dantzatzen zait soinua jotzean.�

Trikitixa hitza onomatopeia baten ondorio da, panderoarena, alegia, trikiti-trikiti-trikiti…eta normalean, pandero baten soinuaz lagundurik jotzen da.Lehen trikitixa 1889koa da eta teoria guztien arabera, trenbidea eraikitzen ari zirela italiarrek bertan ahaztutakoa. Segituan hartu zuen leku euskal kulturan eta erromerietan oihartzun handia izan zuen. Azken boladan asko aldatu da jotzeko era eta estiloa. Izan ere, adituek diotenez: “Ez bada aldatzen ez da mantentzen eta ez bada mantentzen hil egiten da.� Honen adibide garbia da Kepa Junkera trikitilaria, orain gutxi arteko trikitixa estiloa erabat aldatuta izugarrizko arrakasta lortu baitu.

Aurrez Kepa Junkera aipatu dudanez, bere abesti ezagunenetako pare bat joko ditut. Ea atsegin dituzuen.:smile:


Comments { 7 }

Arauak 13: iritzi, arabera, benetako, ohiko eta -zio.

JakintzaGaur, kolpe batez, 4 arau emango ditugu. Baina, lasai, ez beldurtu; urteetan zehar, erabilera ezberdinak izan direla eta, arazoa sortu duten lau hitz (iritzi, arabera, benetako, ohiko) eta -zio atzizkiaren forma arautua zein den jakitea besterik ez da. Gaiak ez zuela gehiegirako ematen eta, elementu hauekin guztiekin ariketa bakarra egitea bururatu zait. Gehiago nahi izanez gero, eskatzea besterik ez duzue. Ikus ditzagun, bada, arau horiek banan-banan.

-ZIO

Euskaltzaindiak -zio, -zino, -ziño, -zinoe edo -zione aldaeren artean -zio aldaera (hots, amorrazio, begitazio, debozio, instalazio, integrazio, zibilizazio, administrazio, segizio, barkazio, bezalako formak) hobesten du euskara baturako.

Ez erabili, hortaz, amorrazino, administrazione, debozinoe.e.a.

Bestalde, komeni da jakitea (nahiz eta Euskaltzaindiak arau honetan ez aipatu) gaztelaniazko -ción atzizkia (evaluación, recuperación…) -zio bezala pasatzen dela euskarara eta, beraz, saihestekoa da hainbatetan erabiltzen dugun -keta atzizkia ( ebaluaketa, errekuperaketa…).

Araua osorik.


ARABERA

Euskara baturako, erdarazko “según / selon� –en euskal ordain bezala, arabera da onartzen den forma bakarra.

Araua osorik.


IRITZI

Forma hau da euskara baturako ontzat ematen dena, eretxi, eritzi, eta antzekoak baztertuz. Aditz zein izen bezala erabil daiteke:

Iritzi,

Oniritzi ,e.a.

Araua osorik.


BENETAKO

Euskara batuan benetako (eta ez benetazko).

OHIKO

Ohiko/ohizko bikoteari dagokionez, Euskaltzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, gogorarazi nahi du ohiko dela tradizioan nagusitzen dena eta Iparraldean gaur bizi den forma bakarra.

Araua osorik.


Praktika


Comments { 0 }
-->