Xakean on-line

Xakea on-lineXakeaz hitz egiten hasiko bagina… Ziur nago badagoela kirola ezagutu arren, probetxurik ateratzen ez dionik! Nik, xakean txikitatik jokatzen duen honek, arratsalde aspergarri batean izan dezakezuen alternatiba erakutsiko dizuet. Izan ere, interneten toki asko baitago maila guztietako xakelariekin on-line jokatzeko.

Internetetik on-line jokatzeko ondorengo hiru web orrialde hauek gomendatzen dizkizuet:

Buho21: Toki egokia da xakean doan jokatzeko. Xake klasikoan ez ezik, beste modalitate batzuetan ere joka daiteke. Xake taula ez da oso handia baina jokatzeko nahikoa. Ez da programarik jaitsi behar, baina Java Script irakurlea behar da. Izena ematea beharrezkoa den arren, datu faltsuak jar daitezke, helbide elektronikoa izan ezik, hau kontua aktibatzeko beharrezkoa baita.

ICC: Oso toki ona da xakean jokatzeko. Dena dela, programa bat jaitsi behar da eta 30 egunerako bakarrik balio du. Hortik aurrera, kontua izaten jarraitzeko, ordaindu egin behar dela uste dut. Ez da oso gomendagarria xakea asko gustatzen ez bazaizu.

Playchess: Xake zerbitzari ezin hobea da hau. Hala ere, aurrekoak bezala, programa bat behar du eta 30 egunerako balio du. Baina, Fritz, Shreder edota beste Chessbaseko edozein programa duenak doan joka dezake.

Xakean jokatzen ez dakizuenok nire blogean arauak irakurtzeko aukera duzue .

Beno, orain, baduzue arratsalde aspergarri horietan zer egin. Nire ELOa (maila adierazten duen puntuazioa) Buho21en 1900 inguru dabil. Ea nor inguratzen zaidan!

Comments { 6 }

Funky/Hip hop ikastaroa

hAsteburuetan.com egitasmoaren baitan, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara sailak Funky/Hip hop ikastaroa antolatu dute azaroaren 4, 11 eta 18 larunbatetarako. Ikastaroa Jaione Larrañagak emango du eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era izango da Ordiziako Majori Kiroldegian.

Matrikularen kostua 20 eurokoa da. Izen emateko eskuorriak herritarren udal arreta bulegoan edota Ordiziako tabernetan aurki ditzakezue. Izena emateko epea urriaren 6tik 20ra izango da, horretarako eskuorria, zuen datuekin beteta herritarren udal arreta bulegoan utzi besterik ez duzuelarik. Informazio gehiagorako deitu: 943805622 (Alazne) edo 943162366(Maria/ Ainhoa).

Comments { 0 }

Gai jakin bati buruz hitz egin (eredua)

GAI JAKIN BATI BURUZ HITZ EGIN

Ondoko bi gaien artetik bat aukeratu eta presta ezazu. Gero bost minutu izango dituzu, gutxi gorabehera, zeure ideiak aztertzaileei azaltzeko. Beste paper batean apunta dezakezu zenbait puntu gero ahoz garatzeko, baina mintzatzeko orduan ezin izango duzu testu jarraitu bat irakurri. Behean proposatzen den gidoia zuri laguntzeko da, ez derrigorrez bete beharrekoa.


Klimaren aldaketa

Eguraldia aldatzen ari da eta aldatzen jarraituko du neurririk hartu ezean.

  • Kutsaduraren eragina.
  • Euriteak, lehorteak, haize bortitzak…
  • Ondorioak.
  • Hartu beharreko neurriak.
  • Erantzukizuna.

Arrazakeria/Xenofobia

arrazakeriaren zantzuak albiste dira egunero.

  • Arrazistak ote gara?
  • Etorkinek dituzten arazoak.
  • Inmigrazioaren zergatiak.
  • Gaur egungo egoera.
  • Irtenbideak.


Comments { 0 }
-->