A ze eguna atzokoa! Gure neskek egin zuten kilometro mordoa ez dago zenbatzerik kilometro-kontagailu aurreratuenarekin ere!! Lastima ez kilometro-kontagailu ez GPSrik ez genuenik, izan ere oso gustura hartu izango baikenuen azken puntuetaraino heltzeko! Egun osoan zehar, gure neskak han eta hemen ibili ziren, alde batetik bestera, etsi gabe; planoa esku batean eta kantinplora bestean…
Jarduna honelaxe laburbil daiteke: gazi-gozoak. Gozoak, mapaz eta iparrorratzez baliaturik aurkitu beharreko puntu ia-ia guztiak aurkitu zituztelako, baita hainbat proba berezi egin ere; baina gaziak, kilometro mordo bat egin eta gero, bueltan baliza aurkitu gabe etorri zirelako…
Hotelera bueltatu ginenean, dutxa azkar bat eta berehala lanari ekin genion. Ez genuen segundo erdi bat galtzeko. Hoteleko kafetegira jaitsi, ordenagailua piztu (hori bai, konexiorik gabe) eta mundu osoko kapitalak errepasatzeari ekin genion. A ze barre algarak (zerbait esateagatik) Europako hainbat herrialde berriren kapitalak errepasatu-ikasten: Azerbaiyan, Baku; Eslovenia, Liubliana; Eslovaquia, Bratislava; Kazajstan, Almaty; Kirguizistan, Bishkek… Ez jarri aurpegi hori, zuek ere, gure antzera…
Kultura orokorreko hainbat test ere erantzun genituen eta nahiko ondo. Gaur goizean XX. mendeko historia errepasatu dugu: 1go Mundu Gerra, Bigarrena, Hitler, Roosvelt, Fidel Castro, Vietnameko Gerra, gizona ilargira iritsi zenekoa…denetik!! Orain, irabazi ez dugu irabaziko, baina zenbat ezagutza geureganatu dugun asteburuan zehar (ja-ja).

Oraintxe neskak galderak erantzuten daude: 100o galdera 8 minutuko alditan ( 8 minuturo 100 galdera). Galderak kultura orokorrekoak dira hein handi batean, baina baita fisikako txanda bat ere, matematikakoa, biologiakoa, ekonomiakoa… denetik!
Beno, bada, hauxe da guztia oraingoz. Gaur ere, beste irakasle baten bulegoan sartuta nago eta azken froga amitzear dago. Hemengo irakasleei eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen lehenengo unetik denean laguntzeko prest azaldu baitira. Ez didate soilik bulegoa utzi baita euren pasahitza ere eta hori benetan eskertzekoa da.
Iruzkin berriak