Euskal aditza lantzeko gunea berrituta eta ariketa gehiagorekin

Duela urte batzuk euskal aditza berrikusi eta praktikatzeko gune bat sortu genuen. Bertan, handik eta hemendik topatutako aditz taulak, teoria eta, batez ere, guk sortutako ariketak plazaratzen joan gara. Aspaldi genuen Weeblyn egindako hasierako txoko hura berritzeko gogoa; beraz, udako etenaldia aprobetxatuz, eduki guztiak Google Site batera pasatu eta iazko ikasturtean sortutako ariketa berriak txertatu […]

Comments { 0 }

10 aholku IKTak gelan txertatzeko

10 consejos para el uso de las TIC en clase infografia interesgarria ezagutu nuen aurrekoan, Twitterren, @alfredovela erabiltzailearen bitartez. Aholkuak zentzuzkoak eta jarraitzeko modukoak iruditu zitzaizkidan eta, beraz, infografia euskaratzeari ekin nion. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgelan txertatu nahi duen edozein irakasleri -edo irakasle izan nahi duenari-ondo etorriko zaizkiolakoan, hementxe uzten dut euskaratuta Sergi Martín […]

Comments { 1 }

Josetxo Zufiaurre: “Omenaldiek gogoberritu egiten zaituzte eta lan gehiago egitera bultzatu”

Arratsaldeko lauretan geratuta nengoen Josetxo Zufiaurreri elkarrizketa egiteko. Aitarekin joan nintzen autoz bere etxera, Beasainera, eta osaba Andoni ere elkartu zitzaigun.  Josetxoren etxean zeuden gure zain bere emaztea Maite, nire amonaren ahizpa eta bera. Elkarrizketa bitrina batean mineralak dituen gelan egin genuen. Josetxo Zufiaurre Goya etnografoa eta ikerlaria da. On Jose Miguel Barandiaranek erakutsi zion […]

Comments { 0 }
-->