Aurrekoan, arazi zertarako erabiltzen dugun eta zeri/nola lotzen zaion ikasi genuen. Gaurkoan, berriz, bere erregimenari buruz arituko gara. Erregimena hitz jakin batek eskatzen duen kasua da (adib., esker postposizioak aurreko hitzak -i deklinabide-atzizkia eramatea eskatzen du).
Arazi erabiltzen dugunean, aditz arazlearen laguntzailea aldatu egiten da. Halatan, nor motako adizkiak nor-nork bihurtzen dira; nor-nork motako adizkiak, ordea, nor-nori-nork. Bestela esanda, adizkian beste pertsona-marka bat sartzen dugu. Baina gatozen harira eta ikus dezagun zehaztasun osoz Euskaltzaindiak honi buruz araututakoa:
- Araziren subjektua beti NORK kasuan doa: Koldok etorrarazi du Mikel.
- Oin aditzaren objektua beti NOR kasuan doa: Koldok etorrarazi du Mikel.
- Oin aditza iragankorra denean, subjektua NORI kasuan darama: Niri liburua irakurrarazi zidaten.
- Oin aditzaren subjektua NOR kasuan doanean, NOR kasuan ageri da perpaus kausatiboan ere: Mikel jarrarazi dute.
- Oin aditzaren subjektua ergatiboa baldin bada eta agerian objekturik ez badu, bi egoera bereizi behar dira:
a) Objektua ezabatua edo aditzari atxikia duten aditzekin datiboa eskatzen du subjektuak:
Mikeli janarazi diote; Mikeli irri eginarazi diote.b) Sekula objekturik hartzen ez duten aditz deponenteekin, aditzaren izaera semantikoa kontuan hartu behar da. Aditzak subjektu biziduna eskatzen duenean, NORI kasuan ageri da:
Inori ez diogu pairarazi behar.Baina subjektua bizigabea bada, Nor kasuan jarriko da:
Ura irakinarazi dute.
Egia esan, ez dago gizagaixorik aurreko guztia ulertuko duenik; beraz, ur sakonegietan sartu gabe erregimenaren arazo hau ulertzeko, egokiagoa iruditzen zait ondorengo hau kontuan izatea:
ARAZI:
|
Iruzkin berriak