Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Erdarakadak 3

Erabilera makurrak eta erdarakadak

Iturria: Hiru.com

Euskaldunok, beste hizkuntzetako hiztunek bezalaxe akatsak egiten ditugu hizkuntza erabiltzen dugunean. Batzuk ezjakintasunez, beste batzuk utzikeriaz. Euskararen kasuan hainbat faktorek akatsak egiteko arriskua handitzen du: hizkuntza berandu eta partez bakarrik arautu izanak, denbora laburrean euskaldun berri asko egin direlako, euskara luzaro baztertuta egon delako eskolatik, komunikabideetatik eta gizarteko erabilera formalenetatik, etab.

Hona hemen sarri samar egiten diren akats batzuk :

Perpausak

Akastuna
Egokia
Ote partikula ez erabiltzea:

*Nork jakinen du hori?

Nork jakinen ote du hori?
Noski hitza behar ez denean erabiltzea:

*Noski baietz!

Bai horixe! Jakina!
Harridurazko esaldiak:

*Zein polita da!

Zein polita den!
Galdegaiaren erabilera okerra:

*Koldo dago?

Koldo hor al dago?

Izenen erabilera

Akastuna
Egokia
Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak:

*Hotz asko egiten zuen.

Hotz handia egiten zuen.
Generoa erabiltzea euskaraz:

*Aitonen etxera joan da

Aitona-amonen etxera joan da

Izenordainen erabilera

Akastuna
Egokia
Izenordain indartuak:

*Ni pertsonalki joanen naiz.

Ni neu joanen naiz.
Izenordain zehaztugabeak:

Nor etorri da? *Inor.

Nor etorri da? Inor ez
Bihurkari gaiztoak:

*Ez naiz ikusten lan horretan

Ez dut nire burua ikusten lan horretan
Elkarkari gaiztoak:

*Elkar bazkaldu dugu

Elkarrekin bazkaldu dugu

Determinatzaileen erabilera

Akastuna
Egokia
Artikulurik ez erabiltzea:

*Lizarrako udal

Lizarrako udala
Bera eta berdina nahastea:

*Irakasle berdina dute.

Irakasle bera dute.
Artikuluaren ordez bat zenbatzailea erabiltzea:

*Ideia on bat izan duzu.

Ideia ona izan duzu.
-ko atzizkiaren ordez -tako erabiltzea:

*Zazpi kilotako legatza

Zazpi kiloko legatza.
Kiroletako emaitzak:

*Lau-hiru galdu zuten

Lau eta hiru galdu zuten
Beste bat erabili ordez berri bat erabiltzea:

*Lagun berri bat dator.

Beste lagun bat dator

Izenondoen erabilera

Akastuna
Egokia
Kokagune desegokia:

*Nazional hizkuntza

Hizkuntza nazionala.
Hoberen ordez hobeago erabiltzea:

*Nirea zurea baino hobeagoa da.

Nirea zurea baino hobea da.

Aditzaren erabilera

Akastuna
Egokia
Aditz-partizipioa aditzondo gisa erabiltzea:

*Ateak itxitak daude.

Ateak itxita daude.
Gerundioaren erabilera:

*Hitz egiten irabazi zuen.

Hitz eginez irabazi zuen.
Aspektuaren erabilera:

*Orain zer egiten duzu?

Orain zer egiten ari zara?

Deklinabidearen erabilera

Akastuna
Egokia
A itsatsia ez errespetatzea:

*Gauz bat.

Gauza bat.
Mugagabea erabili ordez mugatua erabiltzea:

*Zein etxean egon zara?.

Zein etxetan egon zara?
Ergatiboa:

*Ni hori irakurri dut.

Nik hori irakurri dut.
-arte eta -raino nahastea:

*Etxerarte lagunduko dizut

*Etxeraino lagunduko dizut
Partitiboa:

*Ez dut astia.

Ez dut astirik.
No comments yet.

Utzi erantzuna

-->