HIZTEGI BATUA: ARIKETAK
Ezinezko maletak – J. OLASAGARRE
Gaur atal berri bati emango diogu hasiera: “Irakurlearen txokoa”. Egia esan, Maitek idatziak ditu hainbat artikulu txoko honetan liburu argitaratu berrien informazioa eskainiz, baina guk informazioa emateaz gain, hautatutako liburu bati buruzko iritzia, laburpena eta iruzkina idatziko ditugu. Ea gustukoa duzuen!
Nik irakurri dudan liburua Juanjo Olasagarren Ezinezko Maletak izan da. Liburuaren laburpenarekin hasi aurretik, aipatu beharrekoa da, oso liburu betea dela, liburua ez doalako orden kronologikoan, pertsonaia bakoitzak momentu hura nola gogoratzen duen azaldua baizik. Bestalde, gertakizun garrantzitsuenak pertsonaia bakoitzaren ikuspuntutik ikusiak agertzen dira eta aukera ematen du, irakurleak iritzi neutrala har dezan. Besterik gabe horra hor nire laburpena:
Fermin, Harakin, Bazter eta Jexus Marik 80ko hamarkadako Lekunberriko gazte koadrila bat osatzen dute eta Herri Batasunako militante dira. Herri Batasunarako dirua biltzeko, beraien herrian musika jaialdi bat antolatzen dute eta, bertan, talde ospetsuenetako batek jotzen du, Hertzainak-ek. Diru mordoa biltzeaz aparte, jaialdi honetako ekintzek bideratzen dute liburuaren joan-etorria.
Hasteko, bi bikote sortzen dira: Harakin eta Esti, eta Jexus Mari eta Miren. Hala ere, beranduago Harakin eta Esti ezkontzen diren arren, Jexus Mari amorrarazten duen bizitza paraleloa eramaten du Harakinek Mirenekin, nahiz eta Harakinek Estirekin “Down” sindromedun mutiko bat izan.
Bigarrenik, Bazterrek jaialdiaren amaieran honako pankarta agertzen du: “Gora iraultza sexuala! ” eta lagunek horren esanahia ez ulertu arren, Bazterrek frogatzen du mutilak gustatzen zaizkiola, homosexuala izanik.
Hirugarrenik, jaialdiko dirua HBko sedera eramatera doaztela, Harakinek ETAn sartzea proposatzen die, bera lehendik dagoelarik. Hirurek ematen dute baiezkoa, nahiz eta Harakinek Fermin sartzea nahi ez izan, bere aberri maitasunaz zalantza egiten duelako.
Jexus Marik basoan lan egiten duela aprobetxatuz, bertan egiten dute armak gordetzeko zuloa. Baina atzetik dute Bazterri ezaguna zaion “sekreta” baten (berarekiko erlazio batekin hasten du bere bizitza sexual homosexuala) Citroen Visa eta astebete beranduago, ezer egiten hasi aurretik, Guardia Zibilek preso hartu eta Bazter izan ezik beste hirurak jipoitzen dituzte, ondoren, kasualitatez, aske utziz.
Bueltakoan, Lekunberrin izugarrizko eta espero ez duten omenaldi bat egiten diete eta benetako gudariak bezala hartuak dira. Baina, Bazter ez da heroi sentitzen eta ez da afari herrikoian azaltzen, bere amaren jatetxera joaten da. Bertan, bere amak negar malkoetan hartzen du, esana baitzion ez sartzeko politikan. Orduantxe konturatzen da Bazter, bere lagunekiko eta aberriarekiko soka puskatua dagoela, egindakoagatik gizajo bat kontsideratzen delako.
Koadrila puskatzen hasia da: Harakin, Fermin eta Jexus Mari bikoteekin bizi dira eta Bazterri ama hiltzen zaio (aita hilda du). Bazterri ez zaio ezer geratzen eta jatetxea saldu eta diru horrekin, Londresera joate da lagunei aitzakia merkeak eman ondoren iraultza sexuala burutzera, EHn ez delako ondo ikusia izango.
Londresen bere gustu sexualen pareko koadrila egiten du: Sean, Sidney, Marck eta Ike. Bere bikotekidea Marck da eta bere amorantea, Marcken onarpenaz, Ike. Boskoteak, familia bailitzan, eguneroko bizitzaz gozatzen du etorkizunari beldurrik izan gabe. Sean eta Bazterrek Pub bat dute eta, bitartean, Bazterri gibeleko minbizia diagnostikatzen diote.
Behin, Fermin etortzen da Londresera psikologoen biltzar batera, baina Bazter eta Ferminen hartu-emana hotza da, Londreseko bizitza ezkutatu nahi diolako eta Londresekoei, berriz, EHko iragana. Fermini ez dio esaten homosexuala dela, ezta minbiziak jo duela eta, afari bat egin ondoren, Fermin EHra bueltatzen da.
Beste batean, Harakin etortzen da bere “Down” sindromedun mutikoari sendabideren bat emango dion mediku espezialista bat ikustera. Medikuak ez dio ezer berririk esaten eta atsekabez, afaltzera joaten dira Bazter eta biak. Harakinek Bazter homosexuala delako susmoa du eta berari galdetzen dio zuzenean. Bazterrek baiezkoa erantzun eta Harakinek koldarra irizten dio, EHn bere gustu sexuala onartuko dutela esanez. Minbizia duela, ordea, ez dio esaten. Aurretik, Jexus Mariren emazte den Maria ere ikusten du Bazterrek eta Mariak dena kontatzen dio Jexus Mariri, Londresera joatearen zergatia ulertuz.
Bazterrek 15 urte egiten ditu Londresen eta minbiziak hiltzen du. EHko iragana ezkutatzen saiatu arren, Marckek Lekunberriko lagunei hiletara etortzeko esaten die eta hauek etorri egiten dira.
Lekunberriko eta Londreseko koadrila aurkitzean, Ike trabestiturik ikusten dute, berak eta Bazterrek apustua egina zutelako, lehenengoa hiltzen zenaren hiletara besteak halaxe joan beharko zuela. Liskar batzuk izaten dituzte, Ikek “Espainol” hots egiten dielako eta Harakinek (artean HBko militante) aurre egiten die Ikeri eta Fermini (Gesto por la Pazen sartua).
Harakinek Fermini agintzen dio Sarrionaindiaren poema bat irakurtzeko hiletan, baina Ferminek ez du ekartzen eta Harakinek izugarrizko haserrea hartzen du. Horren ordez, Ferminen begiradei aurre eginez, aurretik Marckek jarrita ortzadar banderaren alboan, Harakinek euskaldun zintzo moduan ikurrina ipintzen dio zerraldoari. Gorputza erraustu ondoren, errautsen erdiak Londreseko koadrilak eta beste erdiak euskaldunek hartzen dituzte. Bazter zenaren eta Seanen Pub-ean gaua igaro ondoren, Londresen aireratzen dituzte Londresekoek errautsak. Euskaldunek, berriz, Bazterrek hain maitea zuen Beriain mendian aireratzen dituzte, merezi duen omenaldi baten ondoren.
Londreseko koadrila agurtu ondoren, hegazkina hartu eta Loiuko aireportura ailegatzen dira. Bazterren errautsen potea, maleta txiki batean gordea, ez dute fakturatzen eta maletak hartzeko momentuan ezta arrastorik ere! Hauexek dira Juanjo Olasagarre idazleak irekita uzten dituen bi amaierak: Lekunberriko lagunen galera edo Guardia Zibilen lapurreta?
Berriak Juanjo Olasagarreri egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzue, klikatu hemen.
Pasarte bat irakurri nahi al duzue?
Amaitzeko, irakurria baduzu, iritzia ematera gonbidatuta zaude…
IRAKURGAIAK
IRAKURGAIAK (irakurri beharrekoak)
- HAUR BESOETAKOA. JON MIRANDE
- HAUTAZKO BAT: gaur egungo euskal autore batena, originala behar du izan (itzulpenik ez da onartuko). Liburua irakurri ondoren, artikulu bat prestatuko duzu autore eta obrari buruzkoa euskaljakintzan argitaratzeko.
- Euskaljakintzan jada badago, ezingo duzu hautatu. Hauexek dira orain arte Irakurlearen txokoan argitaratutakoak:
Irakurlearen txokoan orain arte argitaratutakoak:
- Blackout, Xabier Montoia
- Ezkutuko maitea, A. Lertxundi
- Sei Lore, GarcÃa-Viana
- Leturiaren egunkari ezkutua, Txillardegi
- Amodioaren gazi-gozoak, Aitor Arana
- Hezur gabeko hilak, Xabier Montoia
- Ezinezko maletak, Juanjo Olasagarre
- Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga
- Kolosala izango da, J. Sarrionandia
- Venezuela, iraultza isilaren hitzak., Pako Aristi.
- Larunbatak, J. Arretxe
- Burua txoriz beterik, Iñaki Irasizabal
- Bi anai, Bernardo Atxaga
- Zirkulua, Andoni Urzelai
- Gure gauzak SA, Ur Apalategi
- Gauak eta Hiriak, Ur Apalategi
- Gudari zaharraren gerra galdua, Ramon Saizarbitoria
- Belarraren ahoa, Harkaitz Cano
- Gloria mundi, Fernando Morillo
- Sua nahi, Mr. Churchill? , Koldo Izagirre
- Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladrón Arana
- Sisifo maite minez, Laura Mintegi
- 100 metro, Ramon Saizarbitoria
- Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria
- Iñaki Briz: Non dago Stalin?, Xabier Montoia
- Haltzak badu bihotzik, Iñaki Mendiguren
- SPrako tranbia, Unai Elorriaga
Aukeratutakoak:
- Ipuin batean bezala , Joan Mari Irigoien (Eneritz Zabaleta)
- Tubabu , Jon Arretxe (Izaskun Usabiaga)
- Galdu arte, Juan Luis Zabala (Alaitz Nazabal)
- Manila konexioa, Jon Arretxe (Asier Lakunza)
- Korapiloak , Jasone Osoro (Ainara Etxeberria)
- Zazpi bider zazpi, Felipe Juaristi (Garazi Lorenzo)
- Zirkulua, Andoni Urzelai (Nerea Domaika)
- Afrikako seme, Aitor Arana (Aloña Urretabizkaia)
- Eulien ugazaba, Joseba Sarrionandia (Izaia Nuñez)
- Kuba triste dago, Juan Martin Elexpuru (Edurne Valmaseda)
- Ez duk erraza, konpai, Koldo Izagirre (Lander Sarasola)
- Hautsaren kronika, Inazio Mujika Iraola (Ander Garmendia)
- Benetako lagunen artekoa, Pako Aristi (Unai Pérez)
- Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Nagore Armendariz)
- Abenduaren 15eko bazkalondoa, Joxe Austin Arrieta (Silvia Bea)
- Tobacco days, Andu Lertxundi (Gonzalo Zabala)
- Sei lore, Txema GarcÃa-Viana (Olatz Alvarez)
- Haize Gorria, Aitor Arana (Josune Sesma)
- Palestina zauritua, Imanol Murua Uria (Eneritz Iturrioz)
- Auskalo, Luk, Luis Haranburu-Altuna (Nerea Ayerza)
- Bizkarrean tatuaturiko mapak, Harkaitz Cano (Eli Garmendia)
- Riomundo, Jon Maia Soria (Nerea Casado)
- Mahatsaren begiak, Eneko Bidegain (Leire Gaztañaga)
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak






Iruzkin berriak