Archive | 2006

Badator negua!

Neguko kirolak 1Negu hotz eta gordina dagoeneko iristen ari da. Dakigun bezala, jende askok negua kirol desberdinak egiteko erabiltzen du, hauen artean eskia edo snow bihurtu dira izar; izan ere, gero eta jende gehiagok, gazte jendeak batik bat, praktikatzen baititu kirol hauek.Orain dela gutxi arte, eskiatzera joatea aberatsen kontua zen, baina garai hauetan gero eta jende gehiagok ibiltzen da kirolean elurretan.

Espainiako estatuan eski pista asko daude (Candanchu eta Formigal, Baqueira-Beret…) eta gero eta gehiago sortzen ari dira. Hemendik gertu ere Aret eta beste hainbat ditugu, esaterako.

Orain dela ez asko, snow egitea modan jarri da. Kirol gazte hau taula antzeko batekin praktikatzen da. Ez da oso arriskutsua non zabiltzan kontrolatuz gero, baina kontuz ibili behar da. Ikusgarria da, benetan, jendeak taula batekin egin dezakeena! Kirol hau praktikatzen duten gehienak gazteak dira. Esaten dutenez, hastapenak errazak dira baina puntu batetik aurrera, hobetzea zaila da. Bestalde, kirol hau praktikatzeko ez da beldurrik izan behar. Egiten dutenek diotenez, behin probatzen baduzu, gehiagotan ere praktikatuko duzu. Izan ere, nahiko adiktiboa omen da!

Azkenaldi honetan, hainbat pistatan snow-park delakoak irekitzen ari dira. Ez dira oso toki handiak,oraindik eskiak garrantzi handiagoa baitu, baina denborarekin nik uste dut toki hauek hedatzen joango direla.
Datozen neguko egun hotzetarako alternatiba polita izan daiteke snow-en aritzea. Horregatik, guztioi kirol hau praktikatzera animatzen zaituztet. Milaka beroki jantzi eta denok elurretara!

Comments { 3 }

MEDIABLOGAK

Gure mediablogak

Comments { 0 }

Euskararen eguna ikastolan!

logoaEuskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu gaur ikastolan. Berez, abenduaren 3an izango da baina jai eguna denez, abenduaren 1era pasa dugu denon artean hainbat ekintza aurrera eraman ahal izateko. Azken aste hauek girotze asteak izan dira ikastolan eta gaurko ekintzekin amaiera emango diogu ospakizunari. Egitaraua ezberdina izan da eta izango da etaparen baitan eta gune honetan guri dagokigun etaparen berri emango dugu:

DBH-DBHO

AURREKO ASTEAK: GIROTZE ASTEAK

    BI ASTE AURRETIK: hormetan eskegi ditugu sms hizkuntzan mezu hauek:
  • Urtero ospatzen dugu abenduaren 3an.
  • Badator Euskararen Eguna.
    ASTE BAT AURRETIK: SMS LEHIAKETA
  • Esaera zaharrak asmatu behar dituzte, sms hizkuntzan baitaude.
  • Horretarako klase bat hautatu dugu: 4. klasea.
    Klase honetan, dagokion irakaslearekin, HOGEI MINUTU emango dizkiegu bost esaerak asma ditzaten.
    Egite prozesua kronometratu egingo dugu irabazlea(k) zehazteko.
    Irabazleen artean zozketa egingo da eta saria gela bati emango zaio. ( Merendola)

ABENDUAREN 1ean:

    LEHENENGO ORDUA:
  • 8:45ean: PREGOIA+ BERTSOAK+ABESTIA. Abestiaren letra banatu ikasleei eta hitz egin mezuaz.
  • Jarraian, ERABILERA DATUETAN oinarrituta, GOGOETA egin eta ahal bada KONPROMISO zehatzetara heldu: koadrilaka euskararen erabilera sustatu, kidetze ekimenak gogoz gauzatu…
    3. ORDUA:
  • DBH 3 ETA 4:
  • Gela bakoitzean, dagokion irakaslearekin, aurrez egindako gogoeten laburpen modura, irakurri KONPROMISO ORRIAREN EDUKIA.
  • Jarraian, koadrilaka Zuzendaritzara jaitsi eta konpromiso orria SINATU.
  • Une berean, bakoitzari bere KARNETA banatu.
    5. ETA 6. KLASE ORDUAK:
  • DBH 1A eta 1B: “ AUPA ETXEBESTEâ€? filma ikusi.
  • DBH 2A eta 2B: “ AUPA ETXEBESTEâ€? filma ikusi.
  • DBH 3eta DBH 4: “ HEGO AMERIKA MOTOZ CHEREN BIDETIK “ dokumentala ikusi areto nagusian, Anjel Cuerdoren ( egilea) ardurapean.

Ondo pasa eta gogoratu:

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

Comments { 0 }
-->