92koei agur ekitaldia bihar ikastolan

Bihar, hilak 26, ikastolako areto nagusian bilduko gara zenbait guraso, irakasle eta ikasle. Helburua 92an jaiotako ikasleen ikastolako ibilbideari amaiera ematea izango da, eta 2. Batxilergoko familiak, ikasleak eta hauen ibilbidean zehar izandako tutore guztiak nahiz oraingo irakasleak izango gara bertan. Gure ikastolan mota honetako topaketa bat antolatzen dugun  lehenengo aldia da eta, beraz,  ilusio handiz aritu gara antolatze lanetan.

Ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da eta bertan, besteak beste, hitzalditxoak eta musika izango ditugu. Ez dugu egitarau osoa azaldu nahi (ezustekoen atea zabalik utzi nahi dugu), baina gutxi gorabeherako programa ondorengoa izango da:

  • 12:00-13:00. Agur ekitaldia ikastolako areto nagusian.
  • 13:00-13:30. Argazkiak atera (ekitaldiaren oroigarri).
  • 13:30etik aurrera. Bildutakoen arteko bazkari goxoa.

Gurekin egongo zaretelakoan, jaso gure agurrik beroenak.

,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » 92koei agur ekitaldia bihar ikastolan -- Topsy.com - 2010(e)ko ekainak 25

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Euskal blogosfera and Euskal blogosfera, Irune Aguirre. Irune Aguirre said: RT @euskaljakintza: [euskaljakintza] 92koei agur ekitaldia bihar ikastolan http://bit.ly/9i5sr6 […]

Utzi erantzuna

-->