Euskaldun askori gertatzen zaizkio tentsio-guneak bizitzea euskaraz egin eta parean duenak ez dakielako, erdaraz egiteko eskatu diolako edo erantzun txar bat eman diolako. Bada, TELP (taller d’espai lingüistic personal) Ferran Suay eta Gemma Sangines psikologoek sortutako taller honen helburu nagusia egoera horiei ahalik eta modu egokienean aurre egitea da. Norbanakoaren mailan, tailerrean parte hartzen dutenentzat helburuak hauek lirateke:
- Eguneroko hizkuntza-gatazkak arrakastaz kudeatzeko tresnak eskuratzea.
- Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea.
- Euskaraz egiten dugun egoera guztietan, edozein delarik, gustura, eroso sentitzeko baliabideak eskuratzea.
- Hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea.
- Gure solaskidearen hizkuntza-egoera edo hizkuntza-jarrera hobetzeko bideak ikastea.
- Egoera desberdin bakoitzean portaera egokiena gauzatzen ikastea: ahalik eta energia gutxien gastatuz eta ahalik eta probetxu linguistiko handiena ateraz.
Helburu hauen bitartez, gizarte mailan hizkuntza jokabide eredu berriak finkatzea nahi da, eragin espantsiboa lortuz.Tailerrean landuko diren bost atal nagusiak hauek izango dira: oinarri teorikoak, ikuspegi estrategikoa, baliabideak, konbergentzia mailak eta komunikazio asertiboa.
Tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak (hizkuntza kontzientziadunak) izango dira. Ordiziarrek lehentasuna izango dute.
Bestelako ezaugarriak
- 10 orduko ikastaroa izango da.
- Irakaslea, Valentziako Ferran Suay psikologoa izango da.
- Ikastaroa gaztelaniaz eta teoriko-praktikoa izango da. Lehenbiziko atalean oinarri teorikoak landuko dira eta bigarrenean, egoera komunikatibo desberdinetako baliabide praktikoak.
- Gehienez ere 20 laguneko talde bat osatuko da.
- Dinamizatzaile/tailer gidari bat arituko da saio guztian zehar.
Tailerrean parte hartzen dutenei ziurtagiria banatuko zaie.
Egunak: Martxoaren 25 eta 26a
Ordutegia: 09:00-14:00Lekua: Ordiziako Gazte Lekua
Matrikularen prezioa: ordiziarrentzat, 30 euro; besteentzat, 40 euro
Plaza mugatuak direnez, izen-emate ordena errespetatuko da. Hementxe lor dezakezue izen-emate orria.
No comments yet.