Euskal Herria ezagutzen

EnkarterriakAste Santuko opor hauetan, jende asko bere herrian geratzen da eta beste asko Euskal Herritik kanpo joaten dira egun batzuk pasatzeko asmoz. Hala ere, etxean gelditzen garenok ez dugu zertan egunero geure herrian egon. Euskal Herriak paraje paregabeak ditu eta hauetako asko ez ditugu ezagutzen. Horregatik, Bizkaia aldeko Enkarterrietara ateraldi bat proposatzen dizuet.

Enkarterriak Bizkaiko eskualde urrun eta ahaztua izan da orain arte. Alabaina, bertako herriak etengabeko hobekuntzak jasaten ari dira eta gero eta jende gehiagok ezagutzen ditu. Inguru honetako leku interesgarrienetako bat Karrantza Haranean kokatzen den Pozalaguako haitzuloa da. Munduko haitzulo bakarrak dira estalaktita eszentriko ugari dituena eta benetan miresgarriak dira.

Hemendik gertu Karpin Abentura izeneko parkea dago. Bertan, animaliak animazioz euren ingurunera itzultzen dituzte. Instalazioak didaktikoak direnez, arlo desberdinetako atariak dituzte; hala nola, Dinosauroen Harana, Basapiztien Lorategia

Autoak gustuko badituzue, Loizaga dorrean antzinako autoen eta auto klasikoen erakusketa bisitatu ahal izango duzue Galdamesen, munduko Rolls Royce bilduma onenetakoa ikusteko abagune aparta.

Hauez gain, intereseko beste zenbait herri edota toki daude inguruan, batzuk aipatzearren: Balmaseda eta bertan egiten den Aste Santuko antzezpena, Sopuertan Enkarterriko museoa

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sakatu hemen. Ondo pasa!

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->