Aldaketak nahi ditugu edo hauen beldur gara?

gogoeta“Egin nahi dut!! Egingo dut…�

Zenbat aldiz esan izan dizkiogu gure buruari horrelakoak? Alferraren legea, guztia gerorako uztea…

Ortega y Gassetek zioen: “Yo soy yo y mi circunstancia�. Hau da, “Ni ni eta nire inguruabarra naiz.�. Beti dena planifikatzen saiatzen gara, dena antolatzen dugu, baina gero inoiz ez dira gauzak guk pentsatu bezala ateratzen. Nolabait, gure bizia baldintzatzen duten gauza txiki eta ustez deus ez diren gauza horiek ahaztu egiten baititugu (nerbioak, beldurra- gure inkontzientean ezkutaturik dagonean-, ezertarako gogorik ez izatea, alferkeria…). Detaile ñimiño horiek kontrola ezinak dira eta gure zirkunstantzia nagusienak direla esango nuke.

Oraintxe amaitu berri ditugu azterketak eta niretzat ebaluazio okerrena izan da. Kontzentrazio arazo handiak izan ditut eta nerbio izugarriak, tentsio batean egon naiz, eta horrek guztiak desanimatu eta ezertarako gogo gabe uzten zaitu azkenean. Nahiz eta oso pertsona urduria izan, ez nintzen gai ulertzeko zer zen barnean nuen ezinegona eta, azkenean, ohartu naiz badakidala zer den beldurtzen nauena, zer den kontzentratzen uzten ez didana, denok etengabe buruan biraka dugun hori: ALDAKETA!! Asmatuko al dut aukeratzen dudanarekin?

Bai, gure bizitzako etapa garrantzitsu bat ixtear gaude eta erabaki bat hartu beharrean. Batzuek oso argi dute zer ikasi, beste batzuek ez horrenbeste, baina guztiok, pena eman arren, aldaketa hori eta eginiko hautaketarekin asmatu nahi dugu. Halere, ezin alde batera utzi gure mundu monotono honetatik ateratzeak ekartzen dizkigun beldurrak. Gizaki guztiok kexatu ohi gara bizi monotonoa izateaz edo nazkatuta egoten gara errutina deritzon horretaz. Aldaketak gustatzen zaizkigu, ekintza desberdinak egitea; betiere, kanbio horiek kontrolatzeko aukera dugun artean. Baina benetan gustuko ditugu edo aldaketa handien aurrean beti kikiltzen gara? Ez al da gure barnean tentsio handi bat sortzen? Nola lor daiteke beldur hori gainditzea?

Ez dakit. Batzuek diote nerbioak kontrola daitezkeela (erlaxazio metodoak erabiliz, ezki-urak hartuz…), beste batzuentzat tontakeria hutsa dira. Beldurrarekin berdin gertatzen da. Baina nola kontrola daiteke zure inkontzientean dagoen zerbait? Zure esku ez dagoena? Baliteke, Ortegak zioen bezala, gure bizitzako proiektua garatzeko egunero saiatu behar dela eta zirkunstantziek proiektu hori mugatuko dutela. Beraz, nerbioena kontrola ezin daiteken zirkunstantzia bat dela pentsa al dezaket? Eta horrenbeste desio ditugun aldaketak zergatik eragiten digute ezinegon hau? Agian, betidanik dena kontrolatzen saiatu garelako izango da eta hori gustuko izan ez arren, gure esku ez dagoen zerbaiti aurre egiteak beldurtu egiten gaitu.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->