Kaixo, lagunak! Gaur denok jakin beharreko arau batekin natorkizue, ezinbestekoa den horietako bat: data. Gezurra badirudi ere, edozein gunetan sartu, edozein dokumentu irakurri edo edozein arbel ikusi eta konturatuko zarete data gaizki emanda dagoela maiz; izan ere, nonahi aurki baitaitezke hilabeteak letra larriz edo maiuskulaz idatzita, gaizki deklinatuta eta horrelakoak. Zenbatetan esan ohi dugu Euskaltzaindiak behin eta berriz aldatzen dituela erabakiak? Zenbatetan esan diegu aldamenekoei lehen bagenekiela arauren bat edo beste baina Euskaltzaindiaren etengabeko berrikusketak direla eta, gero eta gutxiago dakigula? Bada, arau honentzat, behintzat, ez dago aitzakiarik. 95ean onartu zuten eta bada ikasteko garaia! 馃檪 Pasa gaitezen, beraz, araua atalez atal ikustera.
DATA NOLA ADIERAZI
a) Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez:
脗路 Durango, 1995eko martxoaren 7a.
脗路 Durangon, 1995eko martxoaren 7an.
Kontuan izan ondorengoa: zenbakia kontsonantez amaitzen bada, -ean erantsiko diogu (bat>batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, -an (bi>bian).
1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n.
Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean, 6ean eta horrelakoak.
b) Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:
脗路 1995/03/07;
脗路 1995-03-27;
脗路 1995/III/07;
脗路 1995-III-27;
Deklinatzerakoan: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkarian; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez…
c) Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:
脵颅 Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.
脵颅 Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.
脵颅 Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.
Araua osorik.
No comments yet.