Euskaltzaindiaren araugintza lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingo honetan zailtasun handirik gabeko hiru arau labur aztertuko ditugu. Arau hauek euren artean inongo loturarik izan ez arren, azalpenak di-da batean ulertzen direnez, batera ematea erabaki dugu.
Hasteko, perpaus baten barnean bi nor-sintagma agertzen direnean nola jokatu behar dugun ikasiko dugu. Jarraian, egiteko asmoz motako egituraren inguruan egin ohi ditugun akatsak izango ditugu aztergai eta, amaitzeko, baldintzako ezinezko ondorio direlakoetan (nahiz baldintzarik aipatzen ez den zenbait perpaus motatan) ontzat eman diren bi aukerak aipatuko ditugu (etorriko zen eta etorriko zatekeen). Azalpenak eta gero, hiru arauak lantzeko ariketa bakarra topatuko duzue.
TOPIKO BIHURTU
- Perpaus baten barnean bi nor-sintagma agertzen direnean, eta horietako bat bestearen predikatu osagarria denean, bihurtu aditzak mugagabean eskatzen du predikatu osagarri hori:
o Ura ardo bihurtu zuten (ardoa bihurtu zuten)
o Topiko bihurtu da (topikoa bihurtu da)
- Hala ere, sintagma izen soil batek osatu beharrean beste ingurukariz janzten denean, izenondoak, izenlagunak, adjektibo konparatiboak, perpaus erlatiboak, e.a. erabiliz, orduan artikulua eskatzen du askotan. Kasua, beti absolutiboa (NOR) izango delarik:
o Emakumerik ederrena bihurtu zen.
o Bihotz sendoko gizon bat bihurtu.
Araua osorik.
EGITEKO ASMOZ
- Asmo aditzarekin –teko/-tzeko erabiliko da, eta ez partizipio burutua (
joan, egin…)
– Hitz egiteko, eztabaidatzeko, irakurtzeko asmoz etorri gara.
- Ez dira ontzat ematen, beraz, j
oan asmoz,egin asmoz,eztabaidatu asmozbezalako formak.
Araua osorik.
LEHENAGO ETORRIKO ZEN/ZATEKEEN
- Bi aldaera hauek ontzat ematen dira EZINEZKO BALDINTZETAKO ONDORIOETAN:
– Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen edo Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzen.
– Errazagoa izan balitz, lehenago asmatuko zukeen edo Errazagoa izan balitz, lehenago asmatuko zuen.
- Baldintzarik aipatzen ez den zenbait perpaus motatan ere erabili ohi da (gertatu ez zen ekintza edo egoera hipotetiko batez ari garenean):
– Oso gustura geldituko nintzen berarekin egun hartan. (Ez nintzen berarekin gelditu)
Araua osorik.
[kml_flashembed movie="https://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/topiko_bihurtu.swf" width="650" height="450" wmode="transparent" /]
No comments yet.