B

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA B

 

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

BABIA, estar en: zeruan jarri./ zeruko izarrak kontatzen ari izan./ izarrei begira, xor-xor, txoritegian egon.
BAJINIS, por lo: ahapeka./ hortzartean./ hitz estalika esan.
BAJO, por lo: ahopean./ ahapeka./ ixilka- (mixilka).
BARBAS, subirse a las: harrotu./ laineza hartu, adib.: “Hori entzutean haurrak laineza hartu du”./ zaharrei lotsa galdu.
BARRACA, ser el puto amo de la: nagusi izan./ parerik ez izan.
BARRAS, sin pararse en: etsi-etsian, adib.: “Onena etsi-etsian operatzea izango da”.
BARRIO, irse al otro: azken hatsa eman./ zendu./ azken kukuak jo./ hurrengo kukuak ez entzun./ bereak egin du./ beste mundura joan.
BARTOLA, a la: hankazabal./ ipurdia zabalik etzan, lo egin./ luze bezain zabal.
BATUTA, llevar la: nagusi izan./ agindu./ zartagina giderretik heldu, oratu.
BE, por hache o por: aldez edo moldez./ zakutik edo zorrotik
BELLACO, mentir como un: hango gezurretik horko gezurrera ibili, joan.
BENEFICIO, ni oficio ni: ez on eta ez gozo, adib.: “Horrek ez digu ekarriko ez on eta ez gozo”./ ez jan, ez lan.
BESTIA, a lo: hil eta herio./ su eta salda.
BIEN, caer: gogoan sartu./ eder egin.
BIEN, por mi, tu..: onbidez./ neure. zeure… onetan, hobebearrez (ari izan).
BIEN, que te vaya: ondo ibili./ on dagizula.
BIEN, salir con: onez, onik irten.
BINGO!: buru-buruan, bete-betean asmatu, jo.
BLANCO, dar en el: bete-betean, buruburuan asmatu, jo.
BLEDO, me importa un: bost niri, zuri…!/ bost axola!/ ardura gutxi niri!/ hor konpon (Mariantton)!/ izorra dadin! (ixorrai)./ bejondeiola! (bejondeizula…).
BOCA, abrir la: aharrausi egin.
BOCA, echar culebras por la: ahotik sugeak eta muskerrak atera.! gorriak (eta beltzak) esan.
BOCA, irse la fuerza por la: abilidadea auzoan eduki./ indarra sudurpean izan, adib.: “Sudurpean zuk bai indarra!”.
BOCANEGRA, ser un: esan txarrekoa izan.
BOGA, estar en: sapa (handia) izan./ pilpilean egon./ tira handia izan.
BOLLOS, no estar el horno para: giro ez izan, egon, adib.: “Hemen ez da giro eta goazen!” (Vámonos, que no está el horno para bollos).
BOLSILLO, rascarse el: sakela (ez zakila!!!) atximurtu./ behatza busti./ ziskoa askatu.
BONITO, que te vaya: ondo ibili (Maripili)./ on dagizula.
BOQUILLA, hacer las cosas de: abilidadea auzoan eduki./ asko esan eta gutxi egin.
BOTAS, ponerse las: ase eta betean jan, edan.
BOTE, de bote en: arrautza bezala beterik./ mukurreraino./ gainezka./ lepo egon.
BRASAS, salir del fuego para caer en las: zalditik astora./ otsoari ihesi eta hartzak atzeman.
BREVA, estar tocándose la: potrojorran egon (gizonezkoak).
BREVE, en: luzaro gabe.
BRUCES, caer de: mu(s)turrez aurrera jausi./ buruz aurrera./ zerraldo erori.
BUENA. ésta sí que es: hau beltza!/ hau da/duk(n) hau!/ hamaika (gauza) ikusteko, entzuteko jaioak gara!
BUENA, no tener una idea: traste zuzena ez izan./ bihurria izan.
BUENO, no ser: ogi gogorra bezain ona izan.
BUENOS, estamos: jai dugu./ ondo jaioak egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil, ondo jaioak gaude”.
BURRO, bajarse del: amore eman./ konturatu./ zaldi gainetik jaitsi.
BURRUCUCHUS, a: arrelepo, lepoan eraman.
No comments yet.

Utzi erantzuna

-->