About Maite

Author Archive | Maite

Korrika 2009 Ordiziatik Londresera

Iazko euskaljakintzako Leirek idatzi zigun atzo, KORRIKAri buruzko artikulurik ez ote genuen argitaratu behar esanez. Bera Londresen dago aurten eta hauxe kontatzen zigun:

Ba al dakizu hemen, Londresen, KORRIKA sinboliko bat ospatu behar dela bihar?  Horren ondoren, bazkari herrikoi bat antolatu dute The London Basque Societykoek!! Ez dakit joan ahal izango dudan baina saiatuko naiz, behintzat!!! jeje!! Beno, ba, ondo segi eta ea KORRIKAri buruzko zer edo zer idazten duzun!!! Muxu bat Londresetik Ordiziaraino!!

Leire, izugarrizko poza eman dit zure berri izateak! Ez nuen pentsatzen Korrikari buruz ezer idaztea, ikastolako orrian horri buruz dezente argitaratu delako (korrika, gero arte eta Jakinsaro korrikan); halere, ezin utzi zure eskaera pasatzen eta hementxe ipiniko dizkizut gure gune ezberdinetan azaldutako bideo eta argazkiak. 😉

Izan al duzu aukerarik The London Basque Societyk antolatutako bazkarira joateko? Londreseko korrika sinbolikoan parte hartu al duzu? Zure bizipenen berri izateko irrikan nago; beraz, hementxe geratzen gara zure kronikaren zain.

Comments { 1 }

Unibertsitatea Boloniako erronken aurrean

HITZALDIA: Unibertsitatea Boloniako erronken aurrean

  • Jakintza IkastolaLekua: Ordiziako Barrena jauregian, Areto Nagusian
  • Eguna: 2009ko martxoaren 31, asteartea
  • Ordua: 19:30ean
  • Norentzat: Irekia eta, batez ere, Batxilergoan dagoen edozein ikasle eta gurasorentzat
  • Hizkuntza: Elebitan

Egitaraua:

Sarrera: Jakintza Ikastola

Aurkezpena eta moderazio lana: ANA LETURIA NABAROA (Jakintza Ikastolako guraso ordezkari eta EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle)

Europako Unibertsitate Eremua (EUE): Zer aldatuko da Unibertsitatean? NEKANE BALLUERKA LASA (Katedraduna EHUn. Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzarako Errektoreorde eta Dekanorde izandakoa)

Planteamendu berriak irakaskuntza-ikaskuntzan. ECTS eta gaitasunak EDURNE TERRADILLOS ORMAETXEA (Zuzenbideko irakasle titularra EHUn. Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzarako Dekanordea)

Mondragón Unibertsitatea Boloniako planteamendu berrien aurrean
JON ALTUNA (Mondragon Unibertsitatea. Koordinatzaile akademikoa Goi Eskola Politeknikoan)

Ikasleak Boloniako planteamenduen aurrean
UNIBERTSITATEKO IKASLE BAT (zehazteke)

Galdera-Erantzunak

Ondorioak eta amaiera

Comments { 1 }

Kauta, otsailaren 20an Ordizian

Kauta musika kautataldea Ordiziako Herri Antzokian izango da otsailaren 20an, ostiralez, Isladak bere hirugarren diskoa aurkezten. Iragan Durangoko Liburu eta Disko Azokan, Kautaren azken lana izan zen cd-rik salduena, eta arrazoi horrek bultzatu ditu antolatzaileak Kauta Ordiziara ekartzera, “herriko eta eskualdeko gazteei punta- puntan dabilen taldearen lanaz gozatzeko aukera eman nahi diegulako, euskarazko musikaren emaitzak ezagutzera ematearekin batera.”

Ordiziako Udaleko Euskara eta Kultura Sailek antolatu dute Kautaren kontzertua. 2009ko lehen lauhilabetekoan lau kontzertu programatu dituzte guztira. Benito Lertxundik jarri zion hasiera kontzertu-sortari, eta Kautaren ondoren, Rafa Rueda (martxoak 18) eta Beasaingo Sugan taldea (apirilak 8) antolatu dituzte. Benito Lertxundiren kontzertuan 600dik gora entzule bildu ziren eta Kautaren kontzertuan eta ondorengoetan ere jendearen erantzuna ona izatea espero dute.

Andoaingo hiru gaztek osatzen dute Kauta taldea: Mikel Moreno (ahotsa, gitarra), Adrian Elustondo (baxua) eta Gorka mendizabalek (bateria). Musikan aditu direnen esanetan, rock alternatiboaren, punkaren edota Emoaren jarraitzaile dira.

Dagoeneko salgai dira Kautaren kontzerturako sarrerak. Otsailaren 20an Herri Antzokiko leihatilan 12€ balioko du sarrerak, eta aurrez, berriz, 10€. Honako lekuetan daude jada salgai: Ordiziako D’Elikatuz gunean; Zaldibiako Kultur Etxean; Legorretako Olaso tabernan; Goierriko Hitzak Beasainen duen egoitzan; Lazkaoko Gerriko liburu-dendan; Ataungo liburutegian; Segurako liburutegian, Idiazabalgo Izpar dendan eta Ormaiztegiko Itxune tabernan.

Comments { 0 }
-->