About aetxeberria

Author Archive | aetxeberria

Munduko gizonik altuena

altuenaDuela egun batzuk munduko gizonik altuenaren berri izan nuen. Urtero egiten dira honelako sailkapenak eta aurten ez zen gutxiago izan behar. Gizon hau orain arte ezagutu den gizonik altuena da, haziera naturalez (batzuetan ez omen da berezkoa izaten).

Txinan jaio da eta bere izena Bao Xishun da. 55 urteko gizon honek ikaragarria iruditu zaidan altuera du: 2,36 metro. Medikuek ez dute ulertzen haziera izugarri hau. Bao 2005. urtean Record Guinness liburuan azaldu zen lehen aldiz, eta orain arte ez du inork gainditu bere altuera. Bere tamaina zela eta, saskibaloian jolasten hasi zen eta berak bitxikeria bezala kontatzen du tableroa ukitzen zuela eskua altxatzean.

Baina gizon honentzat bizitza ez da erraza izan. Altuegia zen Shenyang bezalako toki batean bizitzeko eta horregatik bere jaiotze herrialdera bueltatu zen, Chifeng izeneko herrira, 1973. urtean. 30 urte baino gehiago igaro dira, eta harrezkero bere altuera edozein tokitan paseatzeko ausardia izan du. Aipagarri da betidanik XinXing izeneko laguna ondoan izan duela, eta honek arazo guztietan lagun diola.

Gizon honen azkeneko albiste nabarmenena ezkondu egin dela da. Telebistan agertu zen esanez bere altuerarengatik ez zuela emakumerik aurkitzen eta, egia esan, bere kasuan ondo etorri zitzaion. 20 emakume desberdin agertu ziren gizona ikusi ondoren, baina bera batekin geratu zen. Bere izena Xia Shujian da eta berak dioenez, Bao ezagutu zuenean, ez zuen bere altueran erreparatu gizonezkoa oso atsegina iruditu baitzitzaion. Hilabete bat igaro zuen emakume honekin eta denbora gutxi horretan ezkondu egin ziren. Aipagarriena da, neska horrek 1,68 metro neurtzen duela eta, argazkian ikus dezakezuen legez, biak elkarrekin ikustean, izugarrizko aldea dagoela begi-bistakoa da.

Bizitzeko gogoa 55 urterekin iritsi omen zaio Baori; esaten denez, emakume horrek eta bere lagun onenak eragin handia izan dute horretan.

Amaitzeko, esan beharra dago, jende askok bere hazteko modu hori ez dela izan naturala esan arren, azkenaldian egin diren frogetan argi ikusi dela ez duela ezer hartu.

Comments { 3 }

Tatuajeak ez dira atzo goizekoak…

tatuajeaNahiz eta jendeak uste duen tatuajeak gaur egungo moda bat direla, hau ez da horrela, nahiko nahastuta gaude. Eurasiako praktika zahar bat da; izan ere, lehenengoak orain dela 7000 urte inguru azaldu baitziren momia batzuen gorputzetan. Kultura desberdinetan tatuajeak era diferentean erabiltzen dira. Esaterako, batzuk azala zauritu eta odolez egiten dira, beste batzuk, aldiz, tintaz…

Europarrei dagokienez, hauek 1770. urtera arte ez zituzten tatuajeak deskubritu. Edonola ere, tatuaje hitza ‘tatoo’ ingeles hitzetik dator eta hau ‘tatau’ hitzetik. Kolpekatu edo markatu esan nahi du.

Lehen aipatu dugu tatuajeak kultura desberdinetan era desberdinetara erabiltzen direla. Gaur egun, jende askok dauka bat edo beste, eta erabilerak erabat ezberdinak izan daitezke: zerbaitekin edo norbaitekin identifikatzeko, erlijioagatik, polita egiten duelako… Ez hori bakarrik, animalia batzuk ere tatuatuak izaten dira baina hau gehienetan identifikatzeko izaten da.

tatuajeak2Tatuajeen iraupena dela eta, komeni da esatea zenbait tatuaje bizitza osorako izaten dela, baina orain dela gutxi oso modan jarri da epe luzerako egitea, ez betiko. Epe hori bukatzean, tatuajea desagertzen hasten da. Bizitza osorako egiten zirenak, orain dela gutxi arte, bertan gelditzen ziren; hala ere, gaur egun, badago borratzeko teknika bat laserra erabiliz.

Azken aldi honetan jende askok eramaten dituen arren, badago beste jende bat hauen aurka dagoena. Hauen esanetan, txarrak dira azalerako. Dena den, antza denez, toki garbi eta fidagarri batean eginez gero, ez dago inongo arriskurik.

Amaitzeko, argazki hauetan ikus dezakezuen bezala, edozein marrazki egin daiteke. Zer deritzozue? Zuek badaramazue bakarren bat?

Comments { 6 }

Dolce&Gabannaren publizitate berria

Domenico Dolce & Stefano Gabbanak sortutako marka da Dolce&Gabanna. Italian jaioak dira eta beraien arropak aise identifikatzen dira duten dotorezia eta estilo bereziagatik.

Lehen aipatu bezala, beraien estiloa dotorea eta, batez ere, oso sentsuala da. Italiar diseinatzaile hauek irudikatzen duten emakumea, indartsua eta gogorra da. Gizonezkoentzako jantziak ere egiten ditu etxe honek, baina beti arrakasta handiagoa izaten dute emakumezkoentzako diseinuek.

Bestalde, aipagarria da diseinatzaile hauek egiten dituzten iragarkiak, beti polemikoak izaten baitira. Gehienetan emakume eta gizonezko sentsualak azaltzen dira baina inoiz ez azken kanpaina honetan agertu diren bezala. Dudarik gabe, azken iragarkiak polemika handia sortu du. Iragarki honetan neska bat etzanda azaltzen da eta gainean mutil bat neskari eusten. Atzealdean lau mutil inguru azaltzen dira biei begira.

dolce&gabannaItaliako emakumezkoen aldeko zenbait instituziok kexa larriak azaldu zituzten iragarki honen aurka. Beraien ustez, emakumezkoen aurkako biolentziara bultzatzen duen iragarkia da. Horregatik, instituzio hauek iragarkia erretiratzea eskatu dute. Aurreko astean, telebista guztietan aipatu zuten gai hau, eta, jende askoren ustez, horixe zen Dolce&Gabannak nahi zuena, toki guztietan iragarki hau azaltzea, alegia.

Nire ustez, irudia gehiegizkoa da. Marka honen iragarkiak beti izaten dira polemikoak, baina argazki honen mezua nahiko gogorra da. Bertan emakumea behartua izateko zorian agertzen da eta niri, behinik behin, nahiko gogorra iruditzen zait emakumezko bat horrela azaltzea. Argi ikusten da emakumea objektu sexual bat dela bertan eta, gaur egun, produkturen bat saltzeko emakumea horrela erabiltzea nahiko tristea da. Beste alde batetik, aipatu nahi dut ni ere bat natorrela xede komertzialekin eginda dagoela uste duten horiekin, Dolce&Gabannak nahi zuena lortu du; dena den, ez ote da hau guztia azkenean kaltegarri bilakatuko beraientzat?

Comments { 6 }
-->