Azkenaldi honetan, gero eta gehiago entzun dut Espainiako futbol liga munduko ligarik hoberena dela. Baina egia al da? La Sexta katekoek behin eta berriz diote horrela dela baina, nire ustez, ez dago ligarik Ingalaterrakoa berdinduko duenik. Eta hori horrela dela uste dut hainbat arrazoirengatik.
Hasteko, Ingalaterran nola jokatzen duten ikustean eta Espainiarekin alderatzen denean, argi ikusten da hemen askoz ere pausatuagoa jolasten dutela, hau da, Premier League-ean askoz azkarrago mugitzen dute baloia eta, ondorioz, jokoaren dinamika ere izugarri handitzen da. Hori ez da guztia, Ingelesek jardunaldi bakoitzean Espainian gol gehiago sartzen dituzte jokoa gehiago animatuz.
Gainera, Ingalaterran eta hemen futbola bizitzeko era oso desberdina da. Hemen, partidu osoa jokalari edo arbitroaren amaz akordatzen pasatzen dugu, gure taldea animatu gabe eta han, berriz, 90 minutuak bere taldeari animatzen ematen dituzte. Hori gutxi balitz, hemen animatzean Erreala, Erreala… oihukatu besterik ez dugu egiten baina Britainia Handian ez da horrela. Esaterako, Liverpooleko zaleek beste abesti batzuen artean “You’ll Never Walk Aloneâ€? famatua abesten dute eta kanta honek jokalariei ematen dien bizia ez dago alderatzerik gure “Txuri Urdinâ€? kanta penagarriarekin.
Are gehiago, Erresuma Batuan dauden txapelketak Espainiako ligan daudenak baino askoz ere gehiago dira. Espainian, ligaz aparte, errege kopa eta Superkopa baino ez ditugu. Ingalaterran, aldiz, Community Shield, ligako kopa, FA kopa (munduko futbol txapelketarik zaharrena) eta Carling kopa jokatzen dituzte.
Arrazoi horiengatik guztiengatik, nire iritziz, Premier League-a da munduko ligarik onena. Nirekin ados al zaudete?
Hementxe duzue You’ll Never Walk Alone kanta Liverpooleko zaleek abestua Juventusen aurka Anfield Road-en jokatu zutenean, Champions Leagueko partida batean. Hori bai afizioa!!!!:
Eta hemen Premierrean sarturiko gol onenetariko batzuk:
Iruzkin berriak