About al

Author Archive | al

iPod nano berria!

iPod nanoApple enpresak atera berri du bere produktu berria, ‘iPod nano‘ izenekoa. Askori ezaguna egingo zaie izen hau; izan ere, aurretik izen bereko produktu bat atera zuten, baina oraingoan formatu berri batean dakarkigute.

Aurretik aipatu dugun bezala, diseinu berri bat eskaintzen digun iPod berriak, tamaina txikiagoa dakar, askoz ere eramangarri eta erakargarriagoa. Baina hau ez da guztia, ‘iPod nano’ berriak bideoak ikusteko aukera ematen digu orain. Gainera, lehenengo aldia da hain aparatu txikian bideoak ikus eta entzun daitezkeena. Horretarako, Apple-ek memoria handiagoa txertatu dio, ez dauka ‘iPod classic‘-ak bezain memoria handia, baina bere tamainarako oso egokia da.

Duela 6 urte hasi zen guztia, Apple enpresak lehenengo iPod-a merkaturatu zuenean. Hasieran, Mac ordenagailuentzat baino ez zen. Beranduago, Windows ordenagailuentzat diseinatzen joan ziren. Izan zuen arrakasta ikusita, iPod berriak ateratzen joan dira, gehigarri eta berrikuntza gehiagorekin. Aparatu honek aurrekoaren salneurri bera izan arren, abantaila gehiago eskaintzen digu. Apple-ek, hau ikusita, aurreko formatua fabrikatzeari utzi dio eta hemendik aurrera formatu honetan soilik aterako dituzte.

Produktu hau 5 koloretan aurki dezakegu, pantaila argi eta handiagoan. Bideoaz gozatzeko 5 ordu eta musika entzuteko 24 eskaintzen dizkigu. Nire ustez, musika aparatu baten bila bazabiltza, hauxe da bilatzen zenbiltzana. Aste honetatik aurrera salgai jarriko dira. Beraz, tentuz ibili eta joan zaitez zeurearen bila.

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/8qP79rRzzh4″ height=”425″ width=”350″ /]

Besterik ez. Hurrengo batean itzuliko naiz artikulu berriekin euskaljakintzara. Ordura arte, izan untsa!
Comments { 2 }
-->