About ezabaleta

Author Archive | ezabaleta

Ametsen interpretazioa

ametsakGizaki guztiok amesten dugu, baina ia goizero jaiki ondoren, ez gara oroitzen amestu dugunaz. Beste batzuetan, aldiz, amesgaizto bezala ezagutzen ditugun kimera horietatik aztoratuta esnatzen gara, baina ez zaie garrantzirik ematen. Gertatu ohi da, ametseta bat behin eta berriro errepikatzea, eta zer esan nahi duen ez dakigunez, kasurik ez egitea. Arazoa bestelakoa da, zer gertatzen da ezin baduzu amets hori amesteari utzi? Eta zerbait berezia bada? Inoiz arduratu al zaitu amets batek? Hala bada, zergatik ez amets horri esanahi bat aurkitu; edo, lo egiteko arazoren bat baduzu, horri erremedio bat eman?

Beti egon izan da gizakiren bat, ametsen esanahiaz arduratu dena. Alegia, ametsak ez direla gure buruak sorturiko pelikula hutsak dioen norbait. Kontua da horrelako zerbait esan izan duen edonor erotzat hartua izaten dela. Horregatik esan ohi da, Sigmund Freud izan zela gai honen inguruan idatzi zuen lehena. Esan behar da Freud dela psikoanalisiaren sortzailea eta gai honen (ametsen interpretazioaren) inguruan luze eta zabal idazten lehena. Berak egindako ikerketei esker eta bere teoriak nolabait demostratu zituelako, gaur egun, ametsen interpretazioaz informazio ugari dugu.

Honi buruz egin zuen aurkikuntza garrantzitsuena azaleko subkontzientean ezkutaturik dauden emozioak, hau da, ustez ez dauden emozioak, gure ametsetan kontzientziara itzultzen direla frogatzea izan zen. Eta amets horien atal batzuez oroitzeak, ahazturiko zenbait sentipen eta oroitzapen gogorarazi ditzakeela zioen.

Freudek ametsak nahiak betetzeko modu bat zela esaten zuen, baita amesgaizto gisakoak ere. Guztiek ezkutuko desioak edo bete ez diren gurariak azaleratzen dituztela. Hau guztia, ongi azaldurik duzue orrialde honetan. Eta norbaitek Freuden liburua irakurri nahi badu, Ametsen interpretazioa du izena.

Gaur egun, hala ere, ametsen interpretazioaren inguruan informazio ugari dago. Interneten bertan orrialde asko aurki ditzakezue. Lehen aipaturiko orrialdean ere zenbait gauza interesgarri daude, amets mota batzuen inguruko interpretazioak datoz, besteak beste.

Niri interesgarriak iruditu zaizkidan beste gune pare bat ere hemen dituzue (bat, bi).

Ametsen interpretazioa benetan interesgarria da. Badakizue, gauetan lo egiten uzten ez dizuen nahi horren zergatia ez ezazue aurkitzeko utzi, ez zaitezte zuen amets horren esanahia jakiteke geratu…

Comments { 11 }
-->