
David Irving historialari eta idazle britainiarrari hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio Vienako Auzitegiak.
Irvingnek Alemania naziak gizartearen aurkako egindako krimenak ukatu zituen, hau da, Bigarren Mundu Gerran juduen aurkako holokaustoa ez zela gertatu esan zuen, Auschwitzen gas kamerak ez zirela inoiz egon.
Ondoren, lehen esan bezala, Vienako Auzitegiak epaitu egin zuen. Eta Irvingnek oso hunkituta zegoela esanez, Auschwitzen gas kamerarik ez zegoela esan zuenean oker zegoela aitortu zuen. Baina Peter Liebetreu epailearen iritziz, Irvingnek bere burua erruduntzat jo izanak ez du esan nahi damututa dagoenik.
Honela, hau dena jakin dudanean, informazio pixka bat bilatzea erabaki dut. Benetan zer pasatu zen jakin nahi baldin baduzue, klikatu hemen. Bertan, Richard Rhodesen Amos de la muerte: Los Einsatzgruppen y el origen del holocausto liburuaren inguruko iritzi oso ezberdinak irakur daitezke. Liburu hau, URSSen, Ukranian eta Baltikoetan zentratzen da nagusiki, 1941-1942 urteetan. Bertan, Alemaniak eta honen polizia SSak zituen jarrera xenofoboak aztertzen ditu, besteak beste. Esan behar, guztiz interesgarria iruditu zaidala orrialde horietan idatzi duten pertsonek agertzen dituzten iritzi ezberdinak irakurtzea .

2005eko azaroaren 27an munduko lehenengo aurpegi transplantea egin zioten 38 urteko Isabelle Dinoire emakume frantsesari. Honek, arazo pertsonal batzuen ondorioz, pilula batzuk hartzen zituen, eta, dirudienez, bere gorputzak ez zituen behar bezala asimilatu eta konortea galdu eta lurrera erori zen. Orduan, bere txakurrak esnatzeko asmoz bortizki eraso zion eta Isabellek, esnatzean, aurpegia txikituta zuen.




Iruzkin berriak