About inunez

Author Archive | inunez

HIRUGARREN MUNDUA

hirugarren munduaDenok dakigu gaur egun zein egoeratan aurkitzen diren hirugarren munduko familiak, eta badakigu hirugarren munduko biztanleak Asian eta Afrikan bizi direla normalean. Bertako jende asko goseak eta egarriak jota hiltzen da, edo bestela edozein motatako gaixotasun batengatik, sendatzeko botikarik ez daukatelako.

Hori gutxi balitz, herrialde hauetako ume asko eta asko, bizi ahal izateko, txiki-txikitatik hasten dira lanean. Gainera, beraiek erabiltzen dituzten lan tresnak, guk erabiltzen ditugunekin alderatuz, izugarri atzeratuak dira. Esaterako, egurra eta pisuzko gauzak astoz garraiatzen dituzte alde batetik bestera edo, bestela, bizkar gainean.

Herrialde txiro hauetako jendeak egun askotan ez dauka zer jan, eta egiten duten lan guztiaren truke miseria bat besterik ez dute jasotzen. Hainbat kasutan ez dute oinetakorik erabiltzen eta, erabiltzekotan, beraiek plastikozko botilekin eta bi zapirekin egindakoak izaten dira. Arropa kontuan, ez dute arropa askorik erabiltzen, ez baitaukate zer jantzi eta, hotza egiten duenean, horietako asko gaixotuta hiltzen dira.

Hori guztia jakinda, oraindik ere gu kexu eta kexu gara. Behar ez ditugun gauza asko eskatzen ditugu, eta ez dugu bakerik ematen hura lortu arte. Etxebizitzei begira, adibidez, gureak eta beraienak alderatuz, alde handia dagoela ikusiko dugu. Izan ere, gure etxeak gutxi gorabehera handiak, beroak, politak, erosoak eta tresna berriz beteak dira. Beraienak, ordea, oso xinpleak dira, lau egurrez eta lastoz egindakoak, hotzak, logela eta sukalderik gabekoak…

Kontuan izan beharreko beste alderdi garrantzitsu bat eskolatzearena da. Guk protesta besterik ez dugu egiten ez dugulako ikastolara joan nahi edo ez dugulako ikasi nahi edo ez zaigulako ikastea gustatzen. Edonola ere, 3. munduko haurrek ez daukate hori aukeratzerik; izan ere, beraiek ikasi nahi bai, baina ez daukate horretarako aukera askorik. Askok ez dakite ez idazten ezta irakurtzen ere! Gu eskolaz ahaztu nahian eta beraiek, berriz, ikasteko aukera baten bila.

Benetan tamalgarria da duguna apreziatzen ez jakitea. Ez zaizue horrela iruditzen? 🙁 Esan beharra dago, dena den, nahiz eta nahikoa ez izan, gaur egun GKE ugari dagoela pertsona horiei laguntzeko prest. Gero eta jende gehiagok, gainera, adoptatu edo besoetan hartzen ditu horrelako umeak azkenaldian maiz burutzen diren kanpaina ezberdinen ondorioz. Hori dela eta, gero eta lan handiagoa egiten ari gara denon artean.

Amaitzeko, zera esan nahi nuke: laguntza beharrean dagoenari laguntza eman behar zaio. Ea poliki-poliki beharrizan gorrian dagoen jendea egoera tamalgarri horretatik ateratzea lortzen dugun!

Comments { 3 }

GAZTELUGATXE

Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldean dago kokatuta, Bermeo inguruan, hain zuzen ere. San Juan de Gaztelugatxe Bizkaiko kostako erakarpen turistikoetako bat da, izan ere, jende ugari hurbiltzen baita bertara paseo bat ematera eta baita eguna pasatzera ere.

Bermeoko udalerriaren ondoan kokatuta dagoen itsasertzeko muino harritsu bat da eta bertara, zubi bat zeharkatuz joan gaitezke. Mendixkaren gailurrean, ermita txiki bat aurki dezakegu. Bertara igotzeko eskailera batzuk igo behar dira, 237 eskailera, hain zuzen ere.

Gailurrean dagoen ermita, X. mendekoa da eta garai hartan, monasterio bat izan zen. Gaur egun, hainbat lapurreta eta sute jasan ondoren, erabat suntsituta dago.

Esaten dutenez, Bermeoko arrantza-ontziak, arrantzarako garaia iristen denean, San Juan ondotik igarotzen dira ontziarekin eta ermitari hiru buelta ematen dizkiote, horrela zaindariak babes ditzan eta arrantza oparoa izan dezaten. Bueltakoan, ekintza errepikatzen dute, zaindariari eskerrak emateko.

Azkenaldi honetan, euskaljakintzan munduko mirariei buruz hitz egin dugu eta, askotan gertatzen den legez, gutako askok kanpoko hainbat eraikin eta leku bertakoak baino hobeto ezagutzen ditugula garbi gelditu da. Hori gerta ez dadin, hain gertu dugun Gaztelugatxez mintzatzea otu zait, ea paraje zoragarri hau ezagutzen ez duzuenok bueltatxo bat ematera animatzen zareten. Gauzak horrela, joaten bazarete, bertako arauak jakitea komeni da:

  • Ezin da aisiarako surik piztu.
  • Bertan ezin da kanpatu.
  • Landareak eta animaliak errespetatu egin behar dira (ezin dira landareak moztu eta animaliei ezin zaie minik egin).
  • Urpean igeri egitea, botila nahiz birika hutsean, debekatuta dago.
  • Arrantza egin daiteke baina kanaberaz bakarrik eta, betiere, uhartetik.

Comments { 3 }
-->