About jolaus

Author Archive | jolaus

Argiako Internet Saria 2007 jaso dugu!

Argia Sariak 2007Gaur eguerdian Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean izan gara aurtengo Argia Sarien banaketan, guretzat izan baita Sareko Argia interneten nabarmendu den komunikabidearentzat.

Honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkizuegu irakurri eta jarraitzen gaituzuen guztioi, zuen ekarpenekin IKTeroen blogako edukiak aberasten ahalegindu zareten guztioi eta, batez ere, Jakintza ikastolako komunitatea osatzen duzuen guztioi, guraso, irakasle eta ikasleei.

Bereziki azken hauentzat, alegia, gaur egungo eta iraganean gure ikasleak izan direnentzat, hitz batzuk idatzi nahiko nituzke: eskerrik asko gela barruan adierazi duzuen jarrera baikor eta eraikitzailearengatik. Mila saltsa berrien aurrean topatu zarete azken bi urte hauetan, askotan “sin previo aviso�. Batzuetan entzerrona handietan sartu zaituztegu eta, hala ere, zuen elkarkidetza eta laguntza jaso izan dugu beti. Zuekin bizi izan ditugun esperientziak izugarri positiboak izan direlako animatu gara hauen berri foro honetan ematea. Beraz, sari honen zati handi bat zuena ere bada. Eskerrik asko eta segi hain jator!

Bukatzeko, hemen daukazue guri dagokigunez, saria jasotzearen argudioa:

Bada irakasle talde bat Internetekiko duen zaletasuna bere ikasleengana zabaltzea lortzen duena. Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatu dutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok.

Hementxe duzue ekitaldiko bideo laburra:


Comments { 6 }

Dado tranpatia

Agur bero bat denoi.

Orain kontatuko dizuedana Las Vegas-en gertatu zitzaidan abentura bat da. Pasa diren eguberriak hantxe pasa nituen, kasinoz kasino, nire xoxei etekin paregabea ateratzen. Bai, bai… ez harritu; nire bizio izkutuetako bat kasinoetan diru egitea da. Ezin aguantaturik ibiltzen naiz, mahaiez mahai, nire dado magikoa non eta noiz atera pentsatuz. Sekula ez nuen pentsatuko nire aitonak erregalatutako dado horrekin hainbeste diru irabaziko nuenik!. Esan bezala, pasa diren eguberrietan Las Vegas-etik ere poltsikoa bete diru bueltatu nintzen. Nire konfidenteak kontatu didanez Bush-en gizonak oraindik nire atzetik omen dabiltza!!!!. Beraz, ulertuko duzuen bezala orain erakutsiko dizuedan dadoa top-secret mantendu beharreko informazioa da, noski.

Hona hemen nire aitonak erregalatuta dadoaren hiru bista desberdin:

Je, je… azkarra nire aitona eh???. Kontutan izanik nire dado maite hau DADO TRANPATI bat dela, zein da 6-ari dagokion aurkako aurpegian agertuko den zenbakia?????.

Amaitu aurretik, mesede bat eskatu nahi dizuet. Zuen erantzunak ahots bajuan eman, bale?. Ea Bush enteratzen den non bizi naizen eta Alcatraz-era eramaten nauen. Ez atera bulla asko eh!!

Comments { 5 }
-->