Berezko izena, Ruben Morodo Ruiz. Artistikoki Morodo bezala ezagutua da eta Madrilen jaio zen. Bere estiloa oso pertsonala dela esan daiteke eta bere musikak reggaeestiloaren eragina du. Musika mota hau entzun eta entzun ahala, berea asko hobetzen edota gehiago lantzen joan dela antzeman dezakegu.
OZM (Otra Zona de Madrid) crewrekin hasi zen kantatzen, Madrilgo Alameda de Osuna auzoan, hain zuzen ere. Morodo bere abesteko era bereziagatik da mirestua.
Bere lehenengo LPa “OZMLStayl” da eta izenburuan dagoen azkeneko L hori, haurtzaroan Molodo deitzen ziotelako omen da; gainontzekoa, kantatzen hasi zen jende taldearen omenez. Hiru urte igaro ondoren, bere bigarren diskoa kaleratu zuen “Cosas que contarte”. Horrenbeste urte igarotzeak ezer kaleratu gabe bere arrazoiak zituen, Morodok ez zuen aurkitzen gustura lan egiteko diskoetxerik eta, denbora igaro ahala, bere diskoetxe propioa eratu zuen: Taifa izenekoa. Taifa delakoa sortu baino lehenago, mundu honetako beste hainbat abeslari eta talderekin kantatzen aritu zen.
Beraz, bere disko zerrenda honakoa da:
- La Bodega (2000, maketa)
- OZMLStayl (2001)
- Yo me pregunto (2004, maxia)
- Cosas que contarte (2006)
Horrela, bada, artista honen abestiren bat entzutea gomendatuko nizueke. Bere abestiak, normalean ez dira pisutsuak. Bere pentsamenduak aske uzten ditu bere nahiak, neskekiko sentimendu eta arazoak, bere festa edo parrandarako gogoa eta beste hainbat. Eta noski, lagunok, noizbait kontzertu batera joateko aukera izanez gero, ez galdu!! Hemen duzue, bada, adibide bat ideia txiki bat egiteko!!
Abestiren bat, argazkiak, informazio gehiago… nahi baduzue, sartu hemen!!
Iruzkin berriak