Snowboarda, batzuek jakingo duzuen legez, kirol bat da. Kirol hau praktikatzen duena, taula bat erabiliz, elur gainean irristaka ibiltzen da eta oinarrizko material hauexek erabiltzen ditu: taula bat, bertan sostengatzeko finkadura batzuk eta, azkenik, bota pare bat taula gainean jartzeko.
Historia
Nahiz eta zaila izan Snowboardaren jatorria kokatzea, esan genezake 1965ean hasi zela. Sherman Poppen izeneko ingeniari batek sortu zuen lehenengo aldiz snowbordeko ohola. Gaur egungoarekin parekatuz, taula hark ez zuen antzekotasun handirik. Bi osagai zituen: taula eta soka. Azken hau taularen mutur batean lotzen zen eta, horren bidez, kirolariak bere oreka mantentzea lortzen zuen. 60 eta 70. hamarkadetan arrakasta handia izan zuen, eta hainbat enpresak taula mota hori komertzializatu zuen.
Garai hartan, surfean zebilen zaletu batek beste taula bat diseinatu zuen. Aurrekoarekin ez zetorren bat, taula hau zabala eta handia zen eta ez zuen sokarik. Bere zabalerarekin nahikoa zen oreka mantentzeko. Taula hau Winterstick izenez ezagutzen da.
70. hamarkadan, snowboardak gorakada handia izan zuen. Hainbat teknika ezberdin eta material ugari probatu ondoren, taula berriak eta hobeak egin ziren. Arrakasta honen ondorioz, gero eta enpresa gehiago sartu zen mundu honetan. Aurrerapen honekin batera, lehiak eta bideo grabazioak hasi ziren. Geroztik, kirol olinpiko bezala onartua izan da eta, 1998ko neguan, lehen aldiz jokatu zen olinpiadetan.
Snowboardak gorabehera ugari bizi izan ditu eskiarekin izan dituen liskarrengatik. Horren ondorioz, snowboarda praktikatzen zutenek talde bat sortzea erabaki zuten eta, horrekin batera, bere torneoak sortzea. Taldearen izena WSF (World Snowboarding Federation) izan zen eta TTR (Ticket To Ride) izena eman zioten jokoa praktikatzen zuten lekuari.
Snowboardeko probak izarren bidez sailkatzen dira, batetik seira bitartean. Txapelketa bakoitzak, izarren balioan oinarrituz, puntu batzuk ematen dizkio parte hartzaileari: gehienez, 1000 puntu lor daitezke eta, gutxienez, 210,6 puntu.
TTRn lau proba mota daude: Slopestyle, Halfpipe, Quarterpipe eta Stadium Slopestyle. Eta praktikatzeko bi formatu: invitacional (antolatzaileek nahi dituzten korrikalariak gonbidatzen dituzte) eta open (nahi duten guztiek parte har dezakete).
Hainbat estilo
Kirol hau modu ezberdinean egin daiteke:
Freestyle: itzulipurdiak ematean datza. Estilo honen barruan beste hainbat daude:
- Halfpipe: Halfpipe baten barnean praktikatzen da, hau da, hodi erdi baten antzekoa den pista batean. Kirolariak pista honen gainetik irristatzen dira saltoak eginez.
- Slopestyle: Slopestyle pista batean praktikatzen da, hau da, hainbat tramankulu- barandak, kaxak…- kokatuta dauden pista batean. Horien bidez, korrikalariek akrobaziak egiten dituzte.
- Big-Air eta Big-Jump: estilo honen oinarria salto bat da. Kirolariak ahal dituen akrobazia guztiak egin behar ditu salto bakar batean.
- Jibbing: baranda eta kaxen gainetik irristaka ibili behar da.
- Quarterpipe: kirolaria abiadura handian jaurtitzen da, gorantz jauzi eginez. Ahalik eta akrobazia onena edo altuena lortu behar du.
- Freeride: Maldan behera egin behar da, pistaz kanpo.
- Lasterketa edo Boardercross: ahal duzun azkarren bukatu behar duzu pistako ibilbidea. Pista honek konplexutasun maila handia du, eta saltoen bidez gainditzen dira zailtasun horiek. Mota hau olinpikoa da.
Snowborda izugarri gustatzen zait eta horregatik otu zait hemen hain ezaguna ez den kirol honi buruz idaztea. Wikipedian sartzen bazarete, gaian sakontzeko esteka ugari topatuko duzue. Beraz, jakin-mina pixka bat piztu bazaizue, jarraitu irakurtzen…

Alaskan bizi diren eskimalek ezpainean jartzen dute, mutiko txiki bat izatetik ehiztari izatera pasatzea adieraziz. Gizonezkoek, kultura honetan, beraien belarriak eta sudurra materia ezberdinez osatutako objektuez apaintzen dituzte. Emakume afrikarrei dagokienez, belarrietako gingilak disko itxura duten tresna batzuen bitartez handitzen dituzte sorbaldara heldu arte eta ezpainean ere gauza bera egiten dute. Gizonezkoek, aldiz, sudurrean hosto bat eramaten dute, ezpainean disko bat eta bizkarra orbainez josia. Indiako emakumeek, bitartean, belarriak eta sudurra zulatzen dituzte urrezko bitxiak zintzilikatzeko apaingarri moduan. Ozeanian, emakumeek sudurra alde batetik bestera zulatzen dute arrain baten hezurra ipiniz apaingarri gisa; gizonezkoek, aldiz, sudurretik arrainen hortzak jartzen dituzte zintzilika. Kultura ezberdinekin jarraituz, Ipar Amerikakoa aipa dezakegu. Hemen, piercingen erabilerak emakumeen garapena markatzen du. Erdialdeko Amerikan, egurrezko maskara batzuen bitartez, umeen burua itxuragabetzen dute forma on bat lortzeko asmoz. Tatuajeak gizarte-maila zehazten du, eta beraien bitxi garestienak erakusteko, piercingak egiten dituzte sudurrean, ezpainetan eta belarrietan. Toki eta kultura ezberdinetatik zehar eginiko ibilbideari amaiera emateko, Hego Amerika aipatuko dugu. Bertan, gizonezkoek sudurrean kolorezko lumak txertatzen dituzte haien arteko maila ezberdintzeko. Ikus daitekeen legez, piercingaren kultura esanahi ezberdinez josita dago.
Erabili behar den materiala esterilizatuta egotea. Horretaz gain, zuloa jostorratz batez egitea komeni da, eta ez pistola erabilita.
Infekzioak
Jakina da gero eta euskaldun zaletu gehiago dagoela surf kontuetan eta, horregatik, euskaljakintzan kirol eder honen jatorria eta gaur egungo egoerari buruz idaztea otu zait. Esan dezakegu hasierak ez duela data zehatzik, hau da, ezin dugu jakin noiz izan zen lehenengo aldiz gizaki batek bere ohol gainean olatu bat hartu eta, irrist eginez, itsasoan barrena ibili zena, ez omen dago aztarnarik antzinako testuetan nahiz datuetan. Hala ere, surfaren hasierari buruzko bi teoria nagusi ditugu:
Garai haietan, Hawaii aldean, surf klasikoa egiten zen. Bertako gizartea maila ezberdinetan banatzen zen. Lehenik eta behin, erregeak eta agintariak eta ondoren beste guztiak. Mende haietan, gizarte kategoria guztiak aritzen ziren surfean, goi-mailakoak nahiz behe-mailakoak, baina ibiltzeko baldintza batzuk ezarrita zeuden. Maila ezberdinen artean taula ezberdinak erabili behar ziren. Gauzak horrela, ohol ezberdinek bakoitzaren gizarte maila irudikatzen zuen; esaterako, erregearena besteengandik ezberdina zen. Denbora haietan, gainera, surfak betekizun bat zuen: jende bakoitzaren adorea adieraztea. Izan ere, herriaren arteko gatazkak eta ezberdintasunak, borroka alde batera utziz, ohol gainean konpontzen zituzten trebetasun handiz eta mugimendu arriskutsuak eginez.
Lehenengo egunetan, gomendagarria da 




Iruzkin berriak