About nandueza

Author Archive | nandueza

Obaba Hollywoodeko bidean

Obaba filmaren iragarpen kartela
Duela pare bat egun albiste bikaina jasotzeko aukera izan genuen, Montxo Armendarizen Obaba filma izango baita Espainia ordezkatzeaz arduratuko dena Oscar sarietako 78. ekitaldian.
Munduan zehar hain famatuak diren sari hauetan, ingelesa ez den beste hizkuntza batean eginak dauden filmek osatzen duten multzoan aurkeztuko da. Bernardo Atxagaren nobelan oinarritutako pelikula hau arduartu zen Donostiako 53. zinemaldia estreinatzeaz. Hasieran bazirudien filma beste askoren antzera, oharkabean pasa zela, baina azkenean zinemaldiko epaimahaiak berauk aukeratu zuen Espainiaren ordezkari gisa.
Obabaren zuzendaria den Montxo Armendarizek albistearen berri izan zuen bezain laster honako baieztapen hauek egin zituen:

Ez nau Hollywood-ek batere interesatzen. Bertan nire beste filmarekin, Secretos del Corazón, egoteko aukera izan nuenean hango antolamendua ezagutzeko beta izan nuen, eta egia esan gehien gustatu zitzaidana zera izan zen, industria honetako hainbat pertsonekin adiskidetza bat sustatzea.

Estatu Batuetan ea filmaren izenburua aldatu behar duen galdetu zitzaionean bat-bateko ezezkoa eman zuen, eta izenburuari buruz azalpen bat egin nahi izan zuen jendearen jakin-mina ikusita:

Izan ere kalean zehar nabilela baten bat gerturatu eta honakoa galdetzen dit, Obaba zer da?izen bat, pertsona bat, sinbolo bat…Egia esan behin eta berriro aditzen ari naizen galderetako bat dela esan nezake.

Filmean agertzen den istorioa zertan oinarritzen den galdetzean , honakoa erantzun du:

Bakoitzak bakardadeari, bortizkeriari eta identitate pertsonalari, hala nola etikari nola aurre egiten diogun islatzen saiatu naiz bertan.

Montxo Armendariz zuzendaritza lanetan
Emaitza hori lortu ahal izateko Obabakoak obra originala osatzen duten 28 kontakizunetatik Armendarizek hauetako hiru aukeratu, eta buru belarri zentratu da trama hori osatzeko.
Horrela, bada, istorio bikain honek lehen oztopoari aurre egin dion moduan, espero dugu hurrengo trabak ere erraztasun berarekin pasatzea. ZORTE ON!

Comments { 3 }
-->