About nayerza

Author Archive | nayerza

Urte apurrean…arrakasta izugarria!

Loreak MendianEz al gintuzke harrituko Euskal Herritik milaka kilometrora gaudela Loreak Mendian edo beste euskal esanen batekin soinean atzerritar bat ikusteak? Bitxikeria hau gero eta ohikoago bilakatzen ari da lagun arteko hasiera izan zuen enpresa bati esker… LOREAK MENDIAN

Egunez egun hazten ari den negozio bezala izenda dezakegu; izan ere, bere hasiera 1995ean izan baitzuen. Biltegi txiki bat jarri zuten Donostian bere produktuekin eta urte horretan bertan bere lehen denda ireki zuten biltegi hura erabiliz. Euren lehen kamiseta eta osagaiak igeltsero lanak egin ahala saldu zituzten. Halaxe da bai, egun batetik besterako burutapenak egia bihurtzea pentsatu zuten atzera begiratu barik. Eraikitzeko baimenik gabe eta 101 bolondresen laguntzaz lortu zuten denda 3 astetan erabat bukatzea.

askoren arteko dendaren zati batHau gutxi izango balitz, Biarritzen ireki zuten beste denda bat, iparraldeko merkatuan ere murgiltzeko asmoz.

Arrakasta ikusirik, Kantauri itsasoaren beste aldera salto egitera ausartu ziren. Hau izan zen beren lehen porrota. 3 solairuko denda bat erosi zuten La Casa Records-ekin batera, baina diotenez ez zen toki egokia izan. Honek atzerrira begira zituzten planak aldarazi zituen hasiera batean; dena den, urteak aurrera joan ahala, Euskal Herritik kanpo ere jarraitu dute hainbat denda irekitzen. Dagoeneko, Melbournen badituzte 2 denda abian! Urte gutxi atzera…gazte hauentzat ametsa izan zenaren lorpena!

Mari kaleko denda elkargune kontsideratzen dute egun berezietan, Santo Tomas feria eta beste ospakizun askotan, esaterako, bertan elkartzen baitira giro polit bat sortzeko. Denda hauek itxura berria eta berezia dute, sarritan koadro eta margolarien galeria gisa ere erabiliz. Bilbokoa da zentzu honetan erabilienetako bat.

Floridako txapelketarako egindako oroigarriaLortu duten arrakasta itzel hau gutxi balitz, aisialdirako zenbait lan ere egin dituzte. Zenbaitzuen artean aipagarrienetakoa aurten 4. urtez ospatuko den Zarauzko Surfilm festibal-a.

Euskal kultura munduan zerbait gehiago ezagutzera emateko ere lan bikaina egiten ari dira. Adibidez, Jaialai elkartearekin batera zesta puntako txapelketak antolatu dituzte estatu ezberdinetan. Horietako bat, Floridakoa izan da.

Aurretik aipatu dudan bezala, bere lan gehienetan Euskal Herria ardatza da eta Txillidaren lana goraipatuz ere “sticker” eta kamiseta sorta bat egin zuten.

Nabarmena da, beraz, lizugarrizko lanaren ondoren, ia joko bat bezala hasi zen negozioa, denborak aurrera egin ahala, etengabe hazten doala! Zoriontzeko moduko lana dudarik gabe…

Comments { 2 }
-->